{"id":514,"date":"2009-08-05T08:23:45","date_gmt":"2009-08-05T08:23:45","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/baleak-ikusten-vancouver-uhartean"},"modified":"2009-08-05T08:23:45","modified_gmt":"2009-08-05T08:23:45","slug":"baleak-ikusten-vancouver-uhartean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/08\/05\/baleak-ikusten-vancouver-uhartean\/","title":{"rendered":"Baleak ikusten Vancouver uhartean"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/3790644465\/\" title=\"Ferrian, Vancouver uhartera bidean by Joxe, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3581\/3790644465_8375e50dbd.jpg\" alt=\"Ferrian, Vancouver uhartera bidean\" height=\"325\" width=\"450\"><\/a><br \/>\nAsteartean Prowse familiak \u2014berauen etxean hartu dugu ostatu Vancouverren gauden bitartean\u2014 opari galanta egin digu: jai hartu lanean eta <a href=\"http:\/\/www.vancouverisland.com\/\">Vancouver uhartera<\/a> eraman gaituzte baleak ikusi eta egun pasa egitera. Cif aita-semeak etorri dira, Janet eta Jan.<\/p>\n<p>Eguneko une gorena arratsaldea izan da, <a href=\"http:\/\/www.vancouverisland.com\/WhaleWatch\/\">baleak ikustera<\/a> joan garenean, <a href=\"http:\/\/www.victoria.ca\/common\/index.shtml\">Victoria<\/a> hiriburutik mendebalera.<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/3791457810\/\" title=\"Espedizioa, prest by Joxe, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3437\/3791457810_062f348d20.jpg\" alt=\"Espedizioa, prest\" height=\"325\" width=\"450\"><\/a><br \/>\nZodiac ontzi bizkor horietako batean joan gara, astronautak bagina legez jantzita. Ziztu batean joan ere, olatuen gainean salto eta brinko. Halako batean, motorrak geratu eta zain geratu gara, beste ontzi batek ohartarazi baitigu baleak hurbil zeudela. Eta hantxe ikusi ditugu, hasiera urruti samar, eta gero hurbilago, gure ondo-ondotik pasatu diren arte. Bihotza taupa-taupa zebilkigun, ezin sinesturik begien aurrean geneukan ermosura.<\/p>\n<p>Gidariak esan digunez, 75 bat balea izango genituen talde hartan, eta martxa nagian zetozen, atsedena hartzen ibilaldi luzeak egin ondoren. Irten, bizkarra erakutsi eta sartu egiten zuten, noiz edo behin putz handiak eginda. Arrak isats luze eta handiekin, kumeak atzerago. Guztira ordubete eta erdi ibili gara baleak ikusten, arratsaldeko 15:30etan bueltarako bidea hartu dugun arte.<\/p>\n<p>Zorteko izan gara, zeren, esan digutenez, oso gutxitan ikusten baitira horrenbeste balea batera, itsasoa bare dagoela eta eguzkia garbi. Beraz, umeak baino poziago ekin diogu bueltari. Eta atzeratuta genbiltzanez, gidaria egurra eman dio motorrari, eta joaterakoan baino lasterrago itzuli gara, salto handiak eginez. Uju eta aja etorri gara, tarteka oihu galantak emanda, pozik denok ere, egun biribila izan baita.<\/p>\n<p>Arratsaldean, berriz, hirian osteratxo bat emanda, afaltzera geratu gara Prowstarrekin, berriro ferrira joan garen arte. Lasai eta nekatuta etxeratu gara, eskerronez beteta. Gaur baleekin egingo dugu lo.<\/p>\n<p>Eguneko argazkiak ikusi nahi izanez gero, begiratu <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/sets\/72157621918686718\/\">Flickr <\/a>zerbitzuan, denak sorta batean daude-eta.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Asteartean Prowse familiak \u2014berauen etxean hartu dugu ostatu Vancouverren gauden bitartean\u2014 opari galanta egin digu: jai hartu lanean eta Vancouver uhartera eraman gaituzte baleak ikusi eta egun pasa egitera. Cif aita-semeak etorri dira, Janet eta Jan. Eguneko une gorena arratsaldea &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/08\/05\/baleak-ikusten-vancouver-uhartean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[979,980,39],"class_list":["post-514","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-baleak","tag-prowstarrak","tag-vancouver"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/514","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=514"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/514\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=514"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=514"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=514"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}