{"id":482,"date":"2009-09-28T08:00:08","date_gmt":"2009-09-28T08:00:08","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/disney-estiloa-albistegietan"},"modified":"2009-09-28T08:00:08","modified_gmt":"2009-09-28T08:00:08","slug":"disney-estiloa-albistegietan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/09\/28\/disney-estiloa-albistegietan\/","title":{"rendered":"Disney estiloa albistegietan"},"content":{"rendered":"<p>\u201cDisneyk habia egin du gure<br \/>\nbaratzean\u201d. Horrela amaitu zuen Oier Araolazak <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/oier\/archive\/2009\/09\/03\/bortizkeria-errituala\">artikulu interesgarri<br \/>\nbat,<\/a> non aztertzen baitzuen zelan azken urteotan bigundu ditugun<br \/>\nfolklorearen eta jaien zenbait adierazpen. Gauza bera esan daiteke<br \/>\ntelebistako albistegien gainean. Begiratu, bestela, lau aurkezle hauei.<br \/>\nLaurek dituzte <a href=\"http:\/\/barbie.everythinggirl.com\/\">Barbie<\/a> haragizkoaren ezaugarriak: politak, gazteak,<br \/>\nargalak, ilehoriak, begi argiak\u2026, nahiz eta errealitatean lau katu<br \/>\nbaino ez diren horrelakoak.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/3959893156\/\" title=\"Neskak-telebistan-1 by Joxe, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2645\/3959893156_9af9b52701_o.jpg\" alt=\"Neskak-telebistan-1\" height=\"170\" width=\"450\"><\/a><br \/>\n<br \/>Izango ote da, Oierrek dioen<br \/>\nbezala, indarkeria larregi dagoela mundu honetan \u2014zenbat odol eta<br \/>\nzenbat hildako albistegietan!\u2014, eta leundu beharra dagoela berau<br \/>\naurkezteko modua, janaria joan ez dakigun okerreko eztarritik? Edo<br \/>\nizango ote da gaztetxoak ohitu egin direla <a href=\"http:\/\/www.disneyinternational.com\/disneychannel-net\/?hbx.hrf=http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Disney_Channel\">Disney Channel<\/a> telebistaren<br \/>\nestilora, eta telebistako exekutiboek egokitu nahi dutela aurkezleen<br \/>\nitxura haiek jasotako ereduetara? Ez dakit<\/p>\n<p><b>Peter Pan aurkezleak<\/b><br \/>Baina<br \/>\nez pentsa emakumeekin bakarrik ezartzen ari direla Disney estilo <i>light<\/i><br \/>\nhori, gizonezkoekin ere gauza bera hasi baitira egiten, batez ere<br \/>\nkiroletan. Joera laster hedatuko da albistegietara, ikusiko duzue.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/3959121007\/\" title=\"Mutilak-telebistan-1 by Joxe, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3455\/3959121007_d838f99982_o.jpg\" alt=\"Mutilak-telebistan-1\" height=\"172\" width=\"450\"><\/a><br \/>\n<br \/>Aukeratutako<br \/>\nadibide guztiak Espainiako telebistei dagozkie, baina esango nuke<br \/>\nlaster izango ditugula Euskal Herrian ere horrelako esatariak albisteak<br \/>\naurkezten. Antza denez, EITBko agintari berriak ahalegindu ziren<br \/>\nLourdes Maldonado fitxatzen, aurkezteko ETB2ko albistegiak. <a href=\"http:\/\/www.noticiasdegipuzkoa.com\/ediciones\/2009\/09\/25\/mirarte\/comunicacion\/d25com84.1598995.php\">Oraingoan<br \/>\nez zaie ondo irten,<\/a> baina asmoa agerian geratu da. Nik, berriz, nahiago<br \/>\ndut jende egiantzekoagoa, bere \u201cinperfekzio\u201d eta guzti. Disney estiloa<br \/>\nbiguna eta indargea begitatzen zait, irreala.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cDisneyk habia egin du gure baratzean\u201d. Horrela amaitu zuen Oier Araolazak artikulu interesgarri bat, non aztertzen baitzuen zelan azken urteotan bigundu ditugun folklorearen eta jaien zenbait adierazpen. Gauza bera esan daiteke telebistako albistegien gainean. Begiratu, bestela, lau aurkezle hauei. Laurek &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/09\/28\/disney-estiloa-albistegietan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[936,935,32,473],"class_list":["post-482","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-barbie","tag-disney","tag-peter_pan","tag-telebista"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/482","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=482"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/482\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=482"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=482"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=482"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}