{"id":479,"date":"2009-10-01T08:00:28","date_gmt":"2009-10-01T08:00:28","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/kolaboratzaileak-behar-dira-wikipediarako"},"modified":"2009-10-01T08:00:28","modified_gmt":"2009-10-01T08:00:28","slug":"kolaboratzaileak-behar-dira-wikipediarako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/10\/01\/kolaboratzaileak-behar-dira-wikipediarako\/","title":{"rendered":"Kolaboratzaileak behar dira Wikipediarako"},"content":{"rendered":"<p>Badirudi irakasle eta kazetari euskaldun askori ez zaiela gustatzen <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Azala\">Wikipedia.<\/a> Bestela, sareko entziklopediaren euskarazko bertsioak beste itxura bat izango zukeen. Hau idazten ari naizenean <b>43.668 sarrer<\/b>a ditu euskarazko Wikipediak, txarto ez.<\/p>\n<p>Baina nahikoa da bilatzea Wikipediak zer dioen <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Luis_Villasante\">Luis Villasante, <\/a><a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Mikel_Zarate\">Mikel Zarate,<\/a> <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Orixe\">Orixe<\/a> edo <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Jakin\">Jakin<\/a> aldizkariaz, ikusteko erantzuna penagarria dela, denetan oso informazio eskasa agertzen baita. <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Joan_Mari_Torrealdai\">Joan Mari Torrealdai<\/a> edo <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Joxe_Azurmendi\">Joxe Azurmendi <\/a>idatziz gero, informazio apur bat gehiago agertuko da, baina hala ere, gutxi. Eta alferrik bilatuko duzu informazioa bertan Joseba Intxausti edo Patxi Altunaren gainean, ez dira-eta agertzen.<\/p>\n<p>Argi daukat euskarazko Wikipediaren ekarpenik handiena izan beharko dela informaziorik ahalik eta osoena eskaintzea batez ere euskara, euskal kultura eta Euskal Herriari buruz, gainerakoa baztertu barik. Eta informazio hori guk sartu beharko dugula, irakasleok, kazetariok eta herritarrok. Gure kasuan baina, sarrera asko ditugu hor, sakontasun gutxikoak.<\/p>\n<p>Gorago aipatu ditudan izenak esanguratsuak dira, oso, euskal kulturan, eta euretariko bakoitzak mereziko luke sarrera osatua eta zehatza, edozein euskaldunek ahalik eta informaziorik osatuena izan dezan, haietaz galdera egindakoan. Hala ere, ez dut negar egin nahi. Aitzitik, gonbidatu nahi zaituztet parte har dezazuen euskarazko Wikipedian, denon artean primerako baliabidea <font color=\"rgb(0, 0, 0)\">egin dezagun<\/font> geuretzat eta geure ondorengoentzat.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Badirudi irakasle eta kazetari euskaldun askori ez zaiela gustatzen Wikipedia. Bestela, sareko entziklopediaren euskarazko bertsioak beste itxura bat izango zukeen. Hau idazten ari naizenean 43.668 sarrera ditu euskarazko Wikipediak, txarto ez. Baina nahikoa da bilatzea Wikipediak zer dioen Luis Villasante, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/10\/01\/kolaboratzaileak-behar-dira-wikipediarako\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[929,926,927,928,930,331,925],"class_list":["post-479","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-altuna","tag-intxausti","tag-jakin","tag-orixe","tag-villasante","tag-wikipedia","tag-zarate"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/479","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=479"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/479\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=479"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=479"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=479"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}