{"id":446,"date":"2009-11-13T08:00:12","date_gmt":"2009-11-13T08:00:12","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/community-manager-lanbide-berria"},"modified":"2009-11-13T08:00:12","modified_gmt":"2009-11-13T08:00:12","slug":"community-manager-lanbide-berria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/11\/13\/community-manager-lanbide-berria\/","title":{"rendered":"Community Manager, lanbide berria"},"content":{"rendered":"<p>Hedabide sozialak izugarri<br \/>\nhazten ari dira Interneten, eta horien abaroan sortzen ari dira ogibide<br \/>\nberriak, tartean Community Manager delakoa (CM), alegia, komunitate<br \/>\nkudeatzailea. <a href=\"http:\/\/twitter.com\/garaolaza\/status\/5646538266\">Twitter<\/a>-en izan nuen horren berri, eta di-da irakurri<br \/>\nnuen <i><a href=\"http:\/\/etc.territoriocreativo.es\/etc\/2009\/11\/community-manager-whitepaper.html\">La funci\u00f3n del Community Manager<\/a> <\/i>izeneko PDFa, iruditu<br \/>\nzitzaidan-eta zerikusi handia izan zezakeela nire lanarekin. Oso<br \/>\nargigarria iruditu zitzaidan. Hona hemen presazko laburpen bat,<br \/>\ninteresatzen baldin bazaizue.<\/p>\n<p><b>Komunitate kudeatzailea<\/b><br \/>Zer da<br \/>\nbaina, CM edo komunitate kudeatzailea enpresa batean? Testuak hainbat<br \/>\ndefinizio ematen ditu, beti ere Interneten sortutako erreminta<br \/>\nsozialekin lotuta, baina bereziki gustatu zait Connie Benson-ek ematen<br \/>\nduena: \u201cKomunitate kudeatzailea izan behar da enpresaren ahotsa<br \/>\nenpresatik kanpo, eta bezeroaren ahotsa enpresa barruan\u201d. Palmira R\u00edos<br \/>\nGenetsis enpresakoaren hitzetan, \u201ckomunitate kudeatzailea arduratuko da<br \/>\nkomunitateak eraikitzen, hazten, kudeatzen eta dinamizatzen \u2018marka\u2019 edo<br \/>\n\u2018kausa\u2019 baten inguruan. Lotura da marka edo kausa eta erabiltzailearen<br \/>\nartean\u201d. Jeneralean Komunikazio edo Marketin departamenduetan kokatzen<br \/>\nda komunitate kudeatzailea.<\/p>\n<p><b>Egitekoak<\/b><br \/>Bost puntutan laburbil daitezke komunitate kudeatzailearen egitekoak:<\/p>\n<ol>\n<li><b>Entzun.<\/b> Etengabe arakatu behar du sarea, jakiteko zer esaten den gure enpresaz, gure lehiakideez eta gure merkatuaz.<\/li>\n<li><b>Hedatu<br \/>\ninformazio hori barruan.<\/b> Entzundakotik gauza izan behar da<br \/>\ninformaziorik inportanteena jaso eta enpresa edo erakundearen barruan<br \/>\nzabaltzeko.<\/li>\n<li><b>Azaldu komunitateari enpresaren jarrera.<\/b> Komunitate<br \/>\nkudeatzailea enpresaren ahotsa da komunitatearen aurrean. Erantzun eta<br \/>\nhitz egiten du enpresa agertzen den sare sozial guztietan. Halaber,<br \/>\nartikuluak idazten ditu enpresaren blogean edo gainerako hedabide<br \/>\nsozialetan.<\/li>\n<li><b>Liderrak bilatu, barruan zein kanpoan.<\/b> Enpresa<br \/>\nguztietan izaten dira liderrak. Komunitate kudeatzailea gai izan behar<br \/>\nda horiek antzeman eta biltzeko.<\/li>\n<li><b>Bilatu elkarlanerako bideak komunitatea eta enpresaren artean.<\/b><\/li>\n<\/ol>\n<p><b>Lanbidearen ezaugarriak<\/b><br \/>Oraingoz, inon ez da irakasten lanbide horretarako, baina badira zenbait ezaugarri egoki:<\/p>\n<ul>\n<li><b>Gaitasun teknikoak<\/b><\/li>\n<ul>\n<li>Enpresaren esparrua. Jakin behar du enpresa zertan dabilen.<\/li>\n<li>Marketin, publizitate eta erakundeen komunikazioa.<\/li>\n<li>Idazkuntza. Ondo idatzi behar du, gustura.<\/li>\n<li>\u201cGeek\u201d ukitua. Gustatu behar zaizkio teknologia berriak, Internet eta Web 2.0.<\/li>\n<li>Sormena. Sortzaileek aukera handiagoak dituzte jendearen arreta harrapatzeko.<\/li>\n<li>Eskarmentua <i>on line<\/i> komunikazioan. Jakin egin behar zeintzuk diren kanalik egokienak.<\/li>\n<li>2.0 kultura. Barneratu behar ditu 2.0 kulturaren balioak<\/li>\n<\/ul>\n<li><b>Gaitasun sozialak<\/b><\/li>\n<ul>\n<li>Hizlari ona. Komunikatzaile ona izan behar da. Jakin behar du entzuten eta erantzuten.<\/li>\n<li>Erabakigarria. Bizkor eta egoki erantzuten du.<\/li>\n<li>Sustatzailea. Parte hartzea bilatzen du.<\/li>\n<li>Enpatikoa. Badaki bestearen lekuan jartzen.<\/li>\n<li>Nortasunekoa. Nortasuna du, eta badaki bere iritziak azaltzen.<\/li>\n<li>Ulerbera. Baloratu egiten du komunitateko kideen lana.<\/li>\n<li>Talde zalea. Badaki taldea koordinatzen, lana partekatzen&#8230;<\/li>\n<li>Buruzagia. Lideratu egiten du, parte hartzean oinarrituta.<\/li>\n<li>Moderatzailea. Saiatzen da giro onari eusten.<\/li>\n<li>Piztailea. Pizgarriak planteatzen ditu.<\/li>\n<\/ul>\n<li><b>Jarrera<\/b><\/li>\n<ul>\n<li>Baliagarria. Lankide ona da, eta gustatzen zaio besteei laguntzea.<\/li>\n<li>Irekia. Ulertu eta estimatzen du aniztasuna. Ez da kategorikoa.<\/li>\n<li>Iritsi-erraza. Hurbila tratuan.<\/li>\n<li>Beti edo sarri konektatuta. Sarea etxe du.<\/li>\n<li>Konektorea. Harremanetan jartzen ditu komunitateko kideak.<\/li>\n<li>Berrizalea. Gustuko du azken joerak harrapatzea.<\/li>\n<li>Ebanjelaria. Pasioz bizi ditu marka, enpresa eta bizitza.<\/li>\n<li>Komunitatearen defendatzailea. Bezeroak eta erabiltzaileak defendatzen ditu.<\/li>\n<li>Gardena. Bai arauetan eta baita erabiltzaileekiko berdintasunean.<\/li>\n<\/ul>\n<\/ul>\n<p>Berriro diot. Ahal baduzue, jaitsi, inprimatu eta irakurri <i>La funci\u00f3n del Community Manager<\/i> lan hau. Merezi du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hedabide sozialak izugarri hazten ari dira Interneten, eta horien abaroan sortzen ari dira ogibide berriak, tartean Community Manager delakoa (CM), alegia, komunitate kudeatzailea. Twitter-en izan nuen horren berri, eta di-da irakurri nuen La funci\u00f3n del Community Manager izeneko PDFa, iruditu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/11\/13\/community-manager-lanbide-berria\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[869,868,870],"class_list":["post-446","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-cm","tag-community_manager","tag-komunitate_kudeatzaile"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/446","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=446"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/446\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=446"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=446"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=446"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}