{"id":444,"date":"2009-11-17T08:00:04","date_gmt":"2009-11-17T08:00:04","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/carlos-esaten-zioten-gizona"},"modified":"2009-11-17T08:00:04","modified_gmt":"2009-11-17T08:00:04","slug":"carlos-esaten-zioten-gizona","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/11\/17\/carlos-esaten-zioten-gizona\/","title":{"rendered":"Carlos esaten zioten gizona"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/ImgsAuna\/0003812.jpg\">Pedro Alberdi<\/a> idazle eta irakasle eibartarrak liburu bat argitaratu berri du Alberdania argitaletxean: <a href=\"http:\/\/www.alberdania.net\/liburua_fitxa.php?str_mod=col&amp;id_coleccion=8&amp;int_pas_ini=0&amp;id_libro=468\"><i>Carlos esaten zioten gizona,<\/i><\/a> eta bertan <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Mario_Onaindia\">Mario Onaindia<\/a> gaztearen ibilerak kontatzen ditu, umetan Lekeitiotik Eibarrera iritsi zenetik, ETAn sartu eta Bilbon poliziaren esku erori zen arte. Bi egunean, rau, irentsi dut liburua, erraz irakurtzen da-eta.<\/p>\n<p>Tartean pasarte deigarri bat aurkitu dut, \u201cLa casa de todos\u201d, zerikusirik duena gure familiarekin, bertan kontatzen baita zelan Eguberri inguruan Mariok-eta etxebizitza bat alokatu zioten <a href=\"http:\/\/i.ytimg.com\/vi\/agJGTsgpUcM\/0.jpg\">Patxi Ansola<\/a> txistulari ohi eta Bego nire emaztearen osabari <a href=\"http:\/\/maps.google.com\/maps?f=q&amp;source=s_q&amp;hl=eu&amp;geocode=&amp;q=artekale+54,+bilbao,+bizkaia,+spain&amp;sll=37.0625,-95.677068&amp;sspn=32.38984,70.751953&amp;ie=UTF8&amp;hq=&amp;hnear=Artekale+Kalea,+54,+48005+Bilbo,+Bizkaia,+Euskadi,+Espainia&amp;t=h&amp;z=16\">Artekale 54<\/a> helbidean, Zazpi kaleetan, Bilbon. Honek, errukituta gazte haiek bakarrik igaro behar zutela-eta Gabon gaua etxebizitza handi eta hotz hartan, gonbidatu zituen gau hura eurenean pasatzera. Honela kontatzen du Pedro Alberdik:<\/p>\n<ul>\n<li>Teok (Teo Uriarte) eta Carlosek (Mario Onaindia) aintzat hartu zuten haren gonbita eta Gabon gauean Patxi Ansolaren etxera deitu zituzten gainerako liberatuak. Han agertu ziren, Teo eta Carlosez gainera, <i>Javi<\/i> (Goyo Lopez Irasuegi), <i>Txikerra<\/i> (Serrano Izko), Jon Etxabe (apaiza), Jone Dorronsoro \u2014Unairen arreba eta <i>Txikerraren<\/i> emaztea\u2014, <i>Mudito<\/i> (Xabier Larena), <i>Maxi<\/i> (J.M. Eskubi) eta <i>Txiki<\/i> (Mari Asun Goenaga) beren alabatxoarekin, hots, Dimako Biltzar Ttipian egondako guztiak, <i>Pottolo<\/i> (Gipuzkoara joana) eta <i>Makaguen<\/i> izan ezik. Patxiren familia, berriz, haren emazteak, amaginarrebak eta bi eta hiru urteko bi semek osatzen zuten. Afariko menua bizkaitar petoa izan zen: olio-azak, bisigua, konpota eta turroiak. Afalondoan Patxik txistua jotzeari ekin zion. \u201cNunca ha vuelto a sonar tan dulce a mis o\u00eddos el sonido de esta flauta tradicional\u201d. Xabier Larena <i>Muditok<\/i> \u201cEl himno a la alegr\u00eda\u201d eta \u201cOchicornia\u201d abestu zituen, lehenengoa alemanez eta bigarrena errusieraz. <i>Txikerra<\/i> seme nagusiarekin jolasten aritu zen. Eta <i>Maxik<\/i> eta <i>Txikik<\/i> Gipuzkoa barneko kanta zaharrak eta Nafarroako jotak abestu zituzten. Patxiren amaginarreba hunkituta zegoen. Suhiak gonbidatutako lagun berezi haiek jatorrak ziren benetan. \u201cFue uno de los momentos m\u00e1s tranquilos que pas\u00e9 durante el a\u00f1o que estuve en la clandestinidad. Cada uno de nosotros nos mostr\u00e1bamos como \u00e9ramos en realidad y creo recordar que a los postres incluso nos dijimos nuestros nombres reales; no ten\u00eda sentido que la polic\u00eda los conociera y nuestros compa\u00f1eros m\u00e1s \u00edntimos no\u201d. (78-79 orr.)<\/li>\n<\/ul>\n<p>Hurrengo Aste Santuan, Artekale 54ko etxebizitza alokatuan harrapatu zituzten gazte haietako lau, tartean Mario Onaindia, Carlos esaten zioten gizona.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pedro Alberdi idazle eta irakasle eibartarrak liburu bat argitaratu berri du Alberdania argitaletxean: Carlos esaten zioten gizona, eta bertan Mario Onaindia gaztearen ibilerak kontatzen ditu, umetan Lekeitiotik Eibarrera iritsi zenetik, ETAn sartu eta Bilbon poliziaren esku erori zen arte. Bi &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/11\/17\/carlos-esaten-zioten-gizona\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[864,865],"class_list":["post-444","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-mario_onaindia","tag-pedro_alberdi"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/444","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=444"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/444\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=444"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=444"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=444"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}