{"id":41,"date":"2012-09-11T08:00:24","date_gmt":"2012-09-11T08:00:24","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/hamar-urte-minbizia-agertu-zitzaidanetik"},"modified":"2012-09-11T08:00:24","modified_gmt":"2012-09-11T08:00:24","slug":"hamar-urte-minbizia-agertu-zitzaidanetik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2012\/09\/11\/hamar-urte-minbizia-agertu-zitzaidanetik\/","title":{"rendered":"Hamar urte minbizia agertu zitzaidanetik"},"content":{"rendered":"<p>Dagoeneko hamar urte igaro dira <a href=\"http:\/\/sustatu.com\/1032115791\">medikuak esan zidanetik minbizia nuela. <\/a>Hirurogei urte egitekotan naiz, eta atzean geratu dira kimio saioak, hezur-muinaren transplantea eta tronboflebitis pare bat. Gaur egun bizimodu normala egiten dut, baina oraindik ez dira ezabatu esperientzia haren ondorio guztiak.<\/p>\n<p>Joan den asteburuan, ilea mozten ari zitzaidala, esan nion Bego emazteari gaur beteko direla hamar urte minbizia aurkitu zidatenetik. \u201cDezente hobeto gaude, ezta?\u201d, erantzun zidan berak. Hamar urte zaharragoak gara, baina hobeto bizi gara, bai, batez ere, bizi garelako. Minbiziaren ondorioak gorabehera, urte hauek opari handia izan dira niretzat: aurre egin diot gaixotasunari, Miren hazten ikusi dut, lagun onak egin ditut, eta ikasi egin dut.<\/p>\n<p><b>Albo kalteak<\/b><br \/>Behin entzun nion <a href=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0254zbk\/gaia25402es.html\">Jesus Larra\u00f1aga<\/a> kooperatibetako sortzailetako bati \u2014berak giltzurruneko transplantea izan zuen urtebete-edo lehenago\u2014 esaten zuela transplanteak beti uzten duela albo kalteren bat, handiagoa edo txikiagoa. Eta nire kasuan, horrela izan da. Bi arazo nagusi geratu zaizkit izandako tratamendutik: bai begiak eta baita ahoa ere, idortu egin zaizkit.<\/p>\n<p><b>Begi idorrak<\/b><br \/>Hezur-muineko transplantea izan eta hiruzpalau urtera, prednisona kendu zidatenetik, kortikoide bat erretxazo arazoak konpontzeko, hasi nintzen igartzen bai begiak eta bai ahoa oso siku neuzkala. Begiei dagokienez, hainbeste igartzen nuen, zeren hasi behar izan nintzen egunean pare bat aldiz tantak botatzen, begiak bustitzeko, idortasunak konjuntibitis gaitza eragiten zidan-eta. Kontua da, azken urtean, konjuntibitisa ia kroniko bihurtu zaidala. Eta oraindik ez dut konpondu arazo hori.<\/p>\n<p><b>Aho idorra<\/b><br \/>Ahoa ere, aldatu egin zait. Lehen baino zurrunagoa daukat, ezin dut berau lehen bezainbeste ireki, eta oso listu, txistu edo tu gutxi sortzen zait. Horren ondorioz, ezin dut ezer minik jan, agur esan diet ozpinetan bustitako entsaladei, eta arazoak ditut ardo batzuk edateko, euron alkoholak erre egiten baitit ahoa. Bestalde, sekula baino hobeto garbitu arren haginak, azken urte eta erdian lau txantxar agertu zaizkit, kariesak. Antza denez, txistu faltak eraginda etorri zaizkit horiek.<\/p>\n<p>Zenbait gautan ere, jaiki behar izaten naiz ohetik, hanketako giharrak uzkurtu egiten zaizkidalako. Eta hala ere, pozik nago, ezin poziago, hemen nagoelako, onik eta osorik, horixe baita inportanteena. Besteak beti izango dira albo kalteak, bigarren mailakoak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Dagoeneko hamar urte igaro dira medikuak esan zidanetik minbizia nuela. Hirurogei urte egitekotan naiz, eta atzean geratu dira kimio saioak, hezur-muinaren transplantea eta tronboflebitis pare bat. Gaur egun bizimodu normala egiten dut, baina oraindik ez dira ezabatu esperientzia haren ondorio &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2012\/09\/11\/hamar-urte-minbizia-agertu-zitzaidanetik\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[101,23,102,5],"class_list":["post-41","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-joxe","tag-minbizia","tag-ondorioak","tag-sustatu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=41"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=41"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=41"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=41"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}