{"id":393,"date":"2010-02-15T08:00:44","date_gmt":"2010-02-15T08:00:44","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/zelan-erabili-google-buzz"},"modified":"2010-02-15T08:00:44","modified_gmt":"2010-02-15T08:00:44","slug":"zelan-erabili-google-buzz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2010\/02\/15\/zelan-erabili-google-buzz\/","title":{"rendered":"Zelan erabili Google Buzz"},"content":{"rendered":"<p>Joan den asteartean Googlek <a href=\"http:\/\/business.theatlantic.com\/2010\/02\/the_simple_genius_of_google_buzz.php\">Buzz<\/a> zerbitzua iragarri zuen. Asteazkenerako, seguruenik hor ibiliko zinen, asmatu ezinik zelan dabilen zerbitzua. Ostegunerako, zu ere kezkatuta ibiliko zinen Buzzek eragindako <a href=\"http:\/\/sustatu.com\/1265881871\">pribatutasun arazoengatik.<\/a> Asteburua igarota, oraindik ere noraezean baldin bazabiltza, hona hemen zenbait aholku Buzz hobeto erabiltzeko, <a href=\"http:\/\/www.pcworld.com\/article\/189249\/how_to_use_google_buzz.html\">PCWorld<\/a> aldizkariak emanak.<\/p>\n<p><b>Kendu Buzz zure sarrera-ontzitik<\/b><br \/>Besterik ezean Google Buzzek mezu bat bidaliko dizu Gmaileko sarrera-ontzira, baten batek zu aipatzen zaituen aldiko. Kontuan izanda postan jasoko duzuna Buzzen ere agertuko dela, alperrik duzu bietan agertzea. Zorionez, erraza da postako mezu horiek desegitea, horretarako iragazki bat sortuta Gmailen, filtro bat.<\/p>\n<p>Gmailen zaudela, klik egin \u201csortu iragazkia\u201d loturan, orriaren goi aldean, bilaketa-kutxaren eskuin aldean. \u201cHitz hauek ditu\u201d eremuan, idatzi label:buzz eta klik egin hurrengo pausoan. Ez egin kasurik irtengo zaizun abisuari eta egin klik ados botoian. Behin markatuta \u201csaltatu sarrera-ontzia\u201d eta \u201cmarkatu irakurrita gisa\u201d, sortu iragazkia. Kitto. Buzzek ez dizu mezu gehiago bidaliko zure Gmail kontura.<\/p>\n<p><b>Ezkutatu zure jarraitzaileak<\/b><br \/>Arrazoi bat baino gehiago izan dezakezu zeure jarraitzaileen izen-deiturak ezkutuan gordetzeko, Buzz ez baita Twitter, eta zerbitzu berri hau oinarritzen baita zure posta elektronikoan, eta denok dakigu denon postak sekretu asko gorde ditzakeela. Ikasleak ez luke nahi izango bere irakaslea zerrendan eduki, besterik gabe kontaktuetan zegoelako. Edo emakume jipoituak bere senar ohi jipoitzailea.<\/p>\n<p>Hortaz, ez baduzu nahi zure kontaktuak agerian erakutsi, joan zure Google Profilera, aukeratu \u201ceditatu profila\u201d orriaren goi aldean, eta kendu marka esaldi hau duen kutxari: \u201cBistaratu jarraitzen ditudan eta jarraitzen nauten pertsonen zerrenda\u201d. Bukatutakoan, gorde aldaketak.<\/p>\n<p><b>Erabili alboko menua<\/b><br \/>Ikusten baduzu zure Buzz hori gainez egin duela neurriz, erabili mezu bakoitzaren eskuin aldean dagoen menua, aukera emango dizu-eta baten mezu jarioa isilarazteko edo, horrela nahi izatera, ezabatzeko. Zure mezuak ere ezaba ditzakezu.<\/p>\n<p><b>Landu kontaktuen zerrenda<\/b><br \/>Buzzen pribatutasun ezarpenak oinarrituta daude Gmailekoetan. Horregatik, onena izan dezakezu Gmailen zure kontaktuetara joan, eta bertan zaudela, bizpahiru talde sortzea (lankideak, familia, lagun-taldea\u2026), gero Buzzen gehien erabiliko dituzunak. Geroago, erabaki dezakezu mezu bat halako taldeari edo besteari bideratzea.<\/p>\n<p><b>Lotu zure sareekin<\/b><br \/>Behin zure Buzz kontua txukun duzunean, garaia da berau lotzeko zure beste sare sozialekin. Oraingoz, Buzzek aukera ematen du berau lotzeko zerbitzu hauekin: Picasa, Blogger, Google Reader, Flickr eta Twitter.<\/p>\n<p>Lotu nahi baduzu zure Buzz zerbitzua beste horiekin, egin klik Buzzen bertan, eta aukeratu \u201cX konektatutako gune\u201d loturarekin, zure izenaren eskuin aldean. Leiho bat irekiko zaizu, eta hor aukeratu zein bai eta zein ez. Ez bazaizkizu zerbitzu horiek agertzen, joan zure Google profilera, eta bertan aukeratu zerbitzuak.<\/p>\n<p><b>Buzz, posta elektronikoz<\/b><br \/>Nahi izate aldera, posta elektronikoa erabil dezakezu mezu bat argitaratzeko Buzzen. Horretarako, bidali mezua helbide honetara: buzz@gmail.com Horrek, ordea, bakarrik balio du Gmail erabiliz gero.<\/p>\n<p><b>Jantzi zure testua<\/b><br \/>Buzzek ez du testu aberasturik, baina aukera ematen du oinarrizko aldaketa batzuk egiteko. <b>Letra beltzez<\/b> idazteko: *asteriskoak* erabili hitz baten alboan. <i>Letra italikoak<\/i> lortzeko, _azpikomarrak_ hitz horren inguruan. Eta hitz bat <strike>ezabatua<\/strike> dela adierazteko, -albokomarrak-.<\/p>\n<p><b>Buzz erabat ezabatzeko<\/b><br \/>Nahi baduzu Buzz erabat ezabatu zure begi bistatik, jo zure Gmail orriaren beheko aldera, eta han behean egin klik \u201cdesaktibatu buzza\u201d loturan. Baina horrek ez du erabat suntsituko zure Buzz kontua, oraindik ere jarraitzaileak izango baitituzu, nahiz eta zuk ikusi ez Gmailen.<\/p>\n<p>Horregatik, Buzz erabat desegin aurretik pauso pare bat gehiago eman behar dituzu. Buzzen bertan zaudela, egin klik \u201cX jarraitzaile\u201d loturan eta jarraitzen ari zaren guztietan, egin klik \u201cez egin jarraipenik\u201d loturan. Hori eginda, egin klik \u201cX pertsonari jarraipena egiten\u201d loturan, beherago, eta hor ere, egin klik, banan-banan, bakoitzaren ondoan, \u201cez egin jarraipenik\u201d loturan. Ondoren, desegin zure Google profila. Horretarako, joan zure Google profilera, egin klik \u201ceditatu profila\u201d loturan, joan orriaren beheraino, eta aukeratu \u201cezabatu profila\u201d.<\/p>\n<p>Hori guztia eginda, orduan bai, \u201cdesaktibatu buzza\u201d zure Gmail kontuaren beheko aldean. Orduan bai, lasai joan zaitezke lotara, zure Buzz zerbitzua zerraldo utzi duzu-eta.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan den asteartean Googlek Buzz zerbitzua iragarri zuen. Asteazkenerako, seguruenik hor ibiliko zinen, asmatu ezinik zelan dabilen zerbitzua. Ostegunerako, zu ere kezkatuta ibiliko zinen Buzzek eragindako pribatutasun arazoengatik. Asteburua igarota, oraindik ere noraezean baldin bazabiltza, hona hemen zenbait aholku Buzz &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2010\/02\/15\/zelan-erabili-google-buzz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[790,35,788,789],"class_list":["post-393","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-buzz","tag-google","tag-pcworld","tag-tutoriala"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/393","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=393"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/393\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=393"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=393"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=393"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}