{"id":3294,"date":"2023-10-18T10:44:05","date_gmt":"2023-10-18T08:44:05","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/?p=3294"},"modified":"2023-10-18T10:54:28","modified_gmt":"2023-10-18T08:54:28","slug":"papillon-erakusketa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2023\/10\/18\/papillon-erakusketa\/","title":{"rendered":"Papillon, erakusketa"},"content":{"rendered":"\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-content\/uploads\/sites\/22\/2023\/10\/Papillon2B.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1398\" height=\"1050\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-content\/uploads\/sites\/22\/2023\/10\/Papillon2B.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-3295\" \/><\/a><figcaption class=\"wp-element-caption\">Fatima arrebarekin, Hondarribian. (<em>Argazkia: Bego Larra\u00f1aga<\/em>)<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Atzo Hondarribiara joan, eta osteratxo bat egin genuen iraganera. Bertako Arma plazan erakusketa bat dago\u00a0<a href=\"https:\/\/www.hondarribia.eus\/eu\/-\/exposicion-papillon\">\u2014Papillon. Hondarribiko istorio bat\u2014,<\/a>\u00a0zeinak gogoratzen duen orain mende erdi zelan grabatu zen Hondarribiko kaleetan\u00a0<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Papillon_(filma)\"><em>Papillon<\/em><\/a>\u00a0filma, bi aktore handirekin:\u00a0<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Steve_McQueen\">Steve McQueen<\/a>\u00a0eta\u00a0<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Dustin_Hoffman\">Dustin Hoffman.<\/a>\u00a0Eta joan ginen, gutako bik, Fatima arrebak eta biok, errodaje hartan hartu genuelako parte, estra moduan. [<em>Papillon<\/em> bertsio originalean ikusi nahi duenak, euskarazko azpitituluekin, <a href=\"https:\/\/azpitituluak.eus\/1387916200\" data-type=\"URL\" data-id=\"https:\/\/azpitituluak.eus\/1387916200\">hementxe<\/a> dauka aukera.]<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">ERAKUSKETA<\/h3>\n\n\n\n<p>Erakusketa bera Turismo bulegoan dago, bigarren solairuan. Bertan, filmaren pasarte batzuk ikus daitezke pantaila handi batean, ez derrigorrean Hondarribian grabatutakoak. Hormetan, berriz, pelikularen produktorak utzitako argazki ofizialak daude, grabazio-egun haietan egindakoak. Baita azalpen argigarriak, garai hura hobeto ulertzeko, eta mahai batzuetan, txutxumutxuak, batez ere Steve McQueen eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Ali_MacGraw\">Ali McGraw<\/a>&nbsp;aktoreek grabazio garaian bizi izan zuten erromantzeaz.<\/p>\n\n\n\n<p>Erakusketa apala iruditu zitzaigun, oinarrizko informazioa baino eskaintzen duena. Hala ere, pozik geratu ginen, guretzat aitzakia ona izan baitzen inguru zoragarri hura bisitatzeko, halako egun ederrarekin, gainera.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">ERRODAJE EGUN HAIEK<\/h3>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/1973\">1973<\/a>ko otsailean Fatima arreba eta biok Donostian genbiltzan apopilo, EUTGn Filosofia eta Letrak ikasi bitartean. Halako batean, zabaldu zen berria Hondarribian pelikula bat grabatu behar zutela, aktore famatuekin, eta estrak behar zirela. Printzipioz, bost egun izango ziren, polito ordainduta. Eta diru barik genbiltzanez, eta jakinminak bultzatuta, izena eman genuen gu ere figurante izateko.<\/p>\n\n\n\n<p>Donostiatik hiruzpalau autobusetan batzen gintuzten oso goiz, Gros auzoan dagoen gasolindegi txiki batean, Zurriola hiribidean, eta hantxe joaten ginen, erdi lo, errodaje lekuraino.<\/p>\n\n\n\n<p>Lehen egunean erabaki ziren bakoitzak beteko zuen rola eta jantziko zuen arropa. Niri lehen egunetan soldadu frantsez jantzia eman zidaten. Fatimari, garaiko neska baten jantzia.<\/p>\n\n\n\n<p>Errodaje-egunak luzeak izan ziren, baina politak, guretzat dena zen-eta berria. Gainera, aukera genuen ikusteko zelan egiten zen zinea barrutik, bide batez garaiko izarren bat edo beste ikusita.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">OROIMEN-TANTAK<\/h3>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Franklin_J._Schaffner\">Franklin J. Schaffner.<\/a>&nbsp;Berau zen filmeko zuzendaria. Gogoratzen dut gizon handia zela, ingelesa baino ez zuena egiten. Laguntzaile-talde bat zeukan, gehienak espainiarrak, haren aginduak edo proposamenak betetzen zituztenak. Oso talde eraginkorra iruditu zitzaidan, kaos hartan ordena jartzen baitzuten.<\/li>\n\n\n\n<li><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Steve_McQueen\">Steve McQueen.<\/a>&nbsp;Behin baino ez nuen ikusi, eliza eta Arma-plaza ondoan estra pilo baten artean pasatzen ari zela,&nbsp;<em>excuse me<\/em>&nbsp;eta&nbsp;<em>excuse me<\/em>&nbsp;esanez, oso adeitsu. Mundu guztiak hitz egiten zuen berari buruz, baina nik apenas ikusi nuen.<\/li>\n\n\n\n<li><\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-content\/uploads\/sites\/22\/2023\/10\/McQueen.png\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1342\" height=\"814\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-content\/uploads\/sites\/22\/2023\/10\/McQueen.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-3296\" \/><\/a><figcaption class=\"wp-element-caption\">Steve McQueen, <em>Papillon,<\/em> San Pedro kalean errodatzen, Hondarribian.<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Dustin_Hoffman\">Dustin Hoffman.<\/a>&nbsp;Egun batean gure inguruan suertatu zitzaigun, oso apala, adeitsua. Gu hari begira denbora guztian, eta oso profesionala iruditu zitzaigun, harrituta zelan txertatzen zen preso-estra saldo hartan, bat gehiago ematearren.<\/li>\n\n\n\n<li><a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Anne_Byrne_(actress)\">Anne Byrne.<\/a>&nbsp;Dustinen emazteak rol txiki bat izan zuen filmean. Orduan emakume oso guapa iruditu zitzaidan. Goiz batean, hotz dezente egiten zuen, eta bera Arma plazan zain eta zain, hotzitu egin zen, antza, eta baten batek gomendatu zion aterpe hartzeko harategi batean, Kale nagusia eta Arma plaza artean zegoena (atzo lokala itxita zegoen, behin betiko itxura guztien arabera), eta hara kafesne beroa eraman ziotela, dena harakinaren oniritziarekin, noski.<\/li>\n\n\n\n<li>Greba errodajean. Ikusita errodaje-egunak oso luzeak zirela, laugarren egunean-edo greba egin genuen, diru gehiago eskatzeko. Hiruzpalau orduz, hor nonbait, errodajea etenda egon zen. Baten batek deskubritu zuen polizia nazional batzuk , garai hartako&nbsp;<em>grisak,<\/em>&nbsp;estra moduan ari zirela lanean, eta grebak iraun bitartean haiek ez zekiten non sartu, garai hartan greba guztiak legez kanpokoak ziren-eta. Halako batean, produktorak onartu zuen soldata-igoera, eta errodajeak aurrera egin zuen.<\/li>\n\n\n\n<li>Argazkia. Nik eduki nituen bi argazki, lagun batzuek egindakoak errodajean. Batean bospasei lagun agertzen ginen (nahiz eta irudia oso lausotua dudan), eta bigarrenean bi lagun agertzen ginen: Rikardo Moraza dendari jantzita eta ni, soldadu frantsez moduan. Zoritxarrez, galduak ditut argazkiok. Fatimaren argazkirik ez dugu izan. Gogoan dugu, hori bai, egun batean Arma plazako balkoi batean egotea suertatu zitzaiola denbora luzez.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-block-embed-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" title=\"Papillon filmaren argazkiak erakusketa \/ Exposici\u00f3n de fotos del film Papillon\" width=\"640\" height=\"360\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/XtcvKoyQ08c?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo Hondarribiara joan, eta osteratxo bat egin genuen iraganera. Bertako Arma plazan erakusketa bat dago\u00a0\u2014Papillon. Hondarribiko istorio bat\u2014,\u00a0zeinak gogoratzen duen orain mende erdi zelan grabatu zen Hondarribiko kaleetan\u00a0Papillon\u00a0filma, bi aktore handirekin:\u00a0Steve McQueen\u00a0eta\u00a0Dustin Hoffman.\u00a0Eta joan ginen, gutako bik, Fatima arrebak eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2023\/10\/18\/papillon-erakusketa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1740],"tags":[372,312,2552,501,500],"class_list":["post-3294","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-zinea-2","tag-erakusketa","tag-filma","tag-frankismoa","tag-hondarribia","tag-papillon"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3294","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3294"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3294\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3299,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3294\/revisions\/3299"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3294"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3294"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3294"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}