{"id":326,"date":"2010-06-25T08:00:53","date_gmt":"2010-06-25T08:00:53","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/gonbidatuta-zaudete-munibe-plazara"},"modified":"2010-06-25T08:00:53","modified_gmt":"2010-06-25T08:00:53","slug":"gonbidatuta-zaudete-munibe-plazara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2010\/06\/25\/gonbidatuta-zaudete-munibe-plazara\/","title":{"rendered":"Gonbidatuta zaudete Munibe plazara"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/ramonaranzabal\/4717943350\/\" title=\"Ramon Aranzabal, Andoni Etxebarriarekin by ramonaranzabal, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm5.static.flickr.com\/4035\/4717943350_bd66e6705d.jpg\" alt=\"Ramon Aranzabal, Andoni Etxebarriarekin\" width=\"450\" height=\"325\"><\/a><br \/>\n<span>Gaur <b>22:30ean<\/b> nire anaia <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/4515465334\/\">Ramonek<\/a><br \/>\n(ezkerrean, Andoni Etxebarriarekin batera) aurkeztuko du <a href=\"http:\/\/gaumagikoak.wordpress.com\/\">\u201cGau magikoak Munibeko plazan\u201d,<\/a> ikuskizuna. Bi urtean<br \/>\ngogor egin du lan hau prestatzen, baina dagoeneko dena du gertu:<br \/>\nbabesleak hitzartuta, margolanak eginda eta eskegita \u2014bat izan ezik,<br \/>\nhori larunbatean eskegiko da, ikuskizunean erabili eta gero\u2014, dantzak<br \/>\neta jantziak probatuta, komunikazioa landuta\u2026<\/span><br \/><span><\/span><br \/><span>Eguraldia soilik ez<br \/>\ndago seguru, baina hondamendi bat gertatu ezean, <b>ikuskizuna egin egingo<br \/>\nda,<\/b> Ramonek horrela du erabakita, aprobetxatu nahi du-eta udako<br \/>\nsolstizioaren lilura.<\/span><br \/><span><\/span><br \/><span>Joan den igandean <a href=\"http:\/\/gaumagikoak.wordpress.com\/2010\/06\/22\/plazaren-ederra\/\">Munibe plazan<\/a> izan<br \/>\nnintzen, Bergaran, orduan egin baitzen lehen <a href=\"http:\/\/gaumagikoak.wordpress.com\/2010\/06\/20\/probasaioa\/\">probasaiioa<\/a> plazan bertan<br \/>\n(lehendik <a href=\"http:\/\/gaumagikoak.wordpress.com\/2010\/05\/02\/musiraka-dantza-taldea\/\">Musiraka<\/a> dantza taldeak hainbat saio egin zituen Osintxun),<br \/>\neta sinistuta irten nintzen gaur iluntzekoa ikuskizun ederra izango<br \/>\ndela. Osagaiak, behintzat, primerakoak ditu: lekua, ordua, margoak,<br \/>\nistorioa, musika, dantza&#8230;<\/span><br \/><span><\/span><br \/><span><br \/>\n<b>Ramonen ausardia<\/b><br \/>\n<br \/>Egia esan, harrituta<br \/>\nnago Ramonekin, ikusita zelako ur handitan sartu den proiektu honekin.<br \/>\nAtzean geratu da Fagorreko langile hura, deseatzen zegoena erretiroa<br \/>\nnoiz hartuko, bere ametsak betetzeko.<\/span><br \/><span><\/span><br \/><span>2008an erretiratu zenetik, bere energia<br \/>\n guztiak proiektu honetan erabili ditu, eta bide horretan denetik egin<br \/>\nbehar izan du: proiektua diseinatu, margolanak pintatu, gidoi bat<br \/>\nidatzi, babesleak bilatu eta haiekin negoziatu, laguntza teknikoa<br \/>\nbilatu, dirua arriskatu, komunikazio lanak egin, antzezleak bilatu,<br \/>\nantzezpenak zuzendu&#8230;, eta hori guztia ganoraz eta irribarre batekin.<br \/>\nHori dok eta, Ramon!<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur 22:30ean nire anaia Ramonek (ezkerrean, Andoni Etxebarriarekin batera) aurkeztuko du \u201cGau magikoak Munibeko plazan\u201d, ikuskizuna. Bi urtean gogor egin du lan hau prestatzen, baina dagoeneko dena du gertu: babesleak hitzartuta, margolanak eginda eta eskegita \u2014bat izan ezik, hori larunbatean &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2010\/06\/25\/gonbidatuta-zaudete-munibe-plazara\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[535,34,666,408,665,33],"class_list":["post-326","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-535","tag-bergara","tag-gau_magikoak","tag-gipuzkoa","tag-munibe_plaza","tag-ramon_aranzabal"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/326","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=326"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/326\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=326"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=326"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=326"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}