{"id":3228,"date":"2022-12-19T16:01:47","date_gmt":"2022-12-19T15:01:47","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/?p=3228"},"modified":"2022-12-19T16:01:50","modified_gmt":"2022-12-19T15:01:50","slug":"asteburua-kafe-baten-bueltan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2022\/12\/19\/asteburua-kafe-baten-bueltan\/","title":{"rendered":"Asteburua, kafe baten bueltan"},"content":{"rendered":"\n<p>Tetuan taberna erdi hutsik dago Juanito eta Ebaristo sartu di-\nrenean, goizeko hamarrak jo aurretik. Erretiratu zirenetik, as-\ntelehen gehienetan kafe bat hartzen dute batera, elkarren arte-\nko lotura ez galtze aldera.\n<\/p>\n\n\n\n<p>Kortatua eta kafesnea iritsi bezain laster, hasi dira lagunak\nasteari errepasoa egiten.\n<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size\"><strong>Auzoan<\/strong> <\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Eba, ta zer moduz zure jaioterrira egindako bisita? Ondo to-\npatu duzu auzoa?\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Bai, hiru neba-arreba elkartu ginen han, eta ondo pasatu ge-\nnuen. Denbora gutxi eginda, hori bai. Gu hazi ginen etxe aur-\nrean autoa utzi, eta elizarantz abiatu ginen, bidean pasatzen ge-\nnituen etxeak aipatzen genituela. Elizan, berriz, akaberako\n<\/p>\n\n\n\n<p>kantuarekin batera sartu ginen bertan, batez ere berriztu egin\ndutelako. Gure haurtzaroan bezala zegoen, hobeto argiztatuta.\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Eta hor amaitu zen bisita?\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Ez, mutila. Meza amaitutakoan, aspaldiko ezagun mordoa\nagurtu genuen eliza aurrean. Jubilatuen etxean pintxo bana\njan, eta han ere, jende dezente agurtu genuen. Bisita atsegina\nizan zen. Hala ere, badakizu, batzuk hilda daude, eta bizi dire-\nnak, gero eta zaharrago, gu moduan. Guztiarekin ere, pozik\nikusi nuen jendea.\n<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size\"><strong>Hiriburuan<\/strong> <\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Eta zuek, zer moduz ibili zineten hiriburuan, Juanito?\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Ondo. Batzuek Gabonetako argiak ikusi nahi ziztuzten, eta bertan trago pare bat jo. Eta horixe egin genuen. Autobusa hartu, eta hara abiatu ginen, jubilatuon bizipozarekin. Jende mordoa zebilen gora eta behera, eta Gabonetako argiak nonahi. Ez dakit non geratu diren aholkuak, Gabonetako festetan ar- gindarra aurreratzekoak. Beste jende askok moduan, guk ere selfie dezente egin genuen, argiz inguratuta. Zuri ere bidali ni- zun bat. Gero, taberna batean trago bat hartu, eta alde zaharre- ko beste batean ogitarteko bana jan genuen. Eta handik, trankil antzean, autobus geltokira abiatu ginen. Gaueko hamarrak eta erdietan etxean ginen. Ikusten duzunez, marabillarik ez. <\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size\"><strong>Euskal kooperatibak eta Vatikano <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Zure alabaren mutil-laguna Ulman dabil, ezta? Esan dizu\nezer Mondragon taldetik irteteko erabakiaz?\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Azkenengoz berarekin izan nintzenean, artean ez zekien ezer\nmobida horren inguruan, eta iritzirik ere, ez zuen garbirik.\nGero, berriz, emaitzak ezinago garbiak izan dira: batean %70\nirtetearen alde, eta bestean %80. Harrituta geratu nintzen, eta\napur bat etsita.\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Ni ere horrela nago gai horren inguruan. Inork ez daki joan\ndirenak zergatik irten diren. Ulmak eta Oronak ez dute espli-\nkatu, eta Mondragon taldeak ez du ezer garbirik esan, azken\nastean batasunerako deiak egitetik kanpo.\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Niri min ematen dit isiltasun horrek. Euskal Herriko koope-\nratibek jokatzen dute Vatikanok moduan: biek dituzte zenbait\nhedabide, eta erabiltzen dituzte erakundeak goresteko edo lor-\npenak jakitera emateko. Baina bertan krisiren bat dagoenean,\nedo iritzi-korronte diferenteak, horretaz mutu.\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Donostiako ESIko medikuek, kontrara, lau orrialdeko agiri\nbat idatzi zuten, jakinarazteko gizarteari eta Osakidetzari, zer-\ngatik dauden haserre. Ez dira joan zuzenean negoziatzera. Aur-\nretik, esplikatu nahi izan digute zertan den arazoa. Kooperati-\nbek zergatik ez dute berdin egiten?\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Ados nago. Batzuek eta besteek, irten direnak eta geratu di- renak, hausnarketa egin beharko lukete, eta sekretismoa hautsi. Leihoak ireki beharko lituzkete. <\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size\"><strong>Messi eta Lujanbio<\/strong> <\/p>\n\n\n\n<p>Eta zuek zer \u2014sartu da tabernaria barratik\u2014, ez duzue ezer\nesaten atzoko finalaz?\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Esan nahi izango duzu fi-na-lez, atzo bi jokatu ziren-eta: fut-\nbolekoa eta bertsolariena.\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Bale, <em>kultureta. <\/em>Nik bakarra ikusi nuen \u2014segitu zuen taber-\nnariak\u2014, eta poztu nintzen Argentinak irabazi zuelako. Partida\nona izan zen, gainera, emozionantea.\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Errespetu bat, txo, <em>kultureta <\/em>heu izango haiz. Nik Bertsolari\nTxapelketako finala ikusi nuen, esan du Ebaristok, hasi eta\nbuka. Sekula egin ez dudana egin nuen atzo: egun osoa ia, te-\nlebistari itsatsita egon nintzen. Eta gozatu ederra hartu nuen.\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Baina gaztetan futbolista izan zinen, ez? Horrek ez du tira-\ntzen?\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Gaur egun ez diot kasu handirik egiten futbolari. Higuinduta\nnago futbolaren inguruan dauden negozio zikinekin. Ni futbo-\nlean aritu nintzen, baina herriko taldean, hori besterik da.\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014Bada nik biak ikusi nituen, baina ez osorik. Futbol-finalaren\n2. zatia, luzapena eta penaltiak ikusi nituen. Neuri ere emozio-\nnantea iruditu zitzaidan. Eta poztu nintzen Messik irabazi zu-\nelako. Ondoren, Iru\u00f1earekin egin nuen bat, eta azken txanpa\nikusi. Esan behar dut sekula ez dudala izan bertsolaritzarako\njoera handirik. Aitortzen diet meritu itzela egiten duten lanaga-\ntik, baina gutxitan emozionatzen nau bertsolaritzak.\n<\/p>\n\n\n\n<p>Juanito eta Ebaristo jaiki dira mahaitik, eta, txintxo-txintxo,\nbarrara eraman dituzte kafe-kikarak. Gaur batek ordaindu du.\n4\n<\/p>\n\n\n\n<p>Alboko mahaikoak agurtu, eta irten egin dira kanpora. Haizea\ndabil, gogor.\n<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Tetuan taberna erdi hutsik dago Juanito eta Ebaristo sartu di- renean, goizeko hamarrak jo aurretik. Erretiratu zirenetik, as- telehen gehienetan kafe bat hartzen dute batera, elkarren arte- ko lotura ez galtze aldera. Kortatua eta kafesnea iritsi bezain laster, hasi dira &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2022\/12\/19\/asteburua-kafe-baten-bueltan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1808,1],"tags":[2518,2519,2336,2226,244],"class_list":["post-3228","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-lagunak-2","category-sailkatugabeak","tag-asteburuak","tag-auzoa","tag-bertsolaritza","tag-kafea","tag-kooperatibak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3228","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3228"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3228\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3230,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3228\/revisions\/3230"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3228"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3228"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3228"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}