{"id":3146,"date":"2021-07-02T08:50:35","date_gmt":"2021-07-02T06:50:35","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/?p=3146"},"modified":"2021-07-02T08:50:49","modified_gmt":"2021-07-02T06:50:49","slug":"intxaurrondo-oraingoan-euskaraz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2021\/07\/02\/intxaurrondo-oraingoan-euskaraz\/","title":{"rendered":"Intxaurrondo, oraingoan euskaraz"},"content":{"rendered":"\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"862\" height=\"364\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-content\/uploads\/sites\/22\/2021\/07\/Intxaurrondo.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-3147\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/files\/2021\/07\/Intxaurrondo.png 862w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/files\/2021\/07\/Intxaurrondo-300x127.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/files\/2021\/07\/Intxaurrondo-768x324.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 862px) 100vw, 862px\" \/><figcaption>Ion Arretxe zena, eta bere liburu euskaratu berria.<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Ez dakit urte batzuk barru zertan geratuko den \u201ceuskal gatazkaren errelatoa\u201d, baina inoiz horrelakorik balego, iruditzen zait liburu hau \u2014<a href=\"https:\/\/www.erein.eus\/liburua\/intxaurrondo\"><em>Intxaurrondo. Intxaurraren hostopeko itzala,<\/em><\/a>\u2014 haren parte ezinbestekoa izango litzatekeela. Bertan\u00a0<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Ion_Arretxe\">Ion Arretxe Guti\u00e9rrez<\/a>\u00a0biluztu egiten da, kontatzeko zelako izugarrikeriak bizi izan zituen\u00a0<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Intxaurrondoko_kuartela\">Intxaurrondoko kuartelean<\/a>\u00a0eta Madrilen, Guardia Zibilaren eskuetan. Gizon tantaia omen zen, baina hemen ez du oztoporik bere izuak, zalantzak eta kontraesanak adierazteko, modu zintzoan.<\/p>\n\n\n\n<p>Egilea ez da mugatzen kontatzera zer gertatu zitzaion 1985eko azaroaren 26ko goizaldean guardia zibilek bere etxean atxilotu eta Intxaurrondoko kuartelera eraman zutenetik, hamar egun geroago Madrilen libre kargurik gabe geratu bitartean. Horrekin batera, Arretxek ordura arteko bere bizitza kontatzen du: non bizi zen, zein familiatan, non ikasi zuen, non egiten zuen lan, zeintzuk ziren bere lagunak eta berak zer pentsatzen zuen. Kontakizun biak txirikordatu egiten dira, eta gertatutakoaren berri ez ezik, testuinguru hurbila ere erakusten dute.<\/p>\n\n\n\n<p>Ion Arretxe atxilotu zuten egun berean Guardia Zibilak beste hiru lagun eraman zituen atxilo, tartean&nbsp;<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Mikel_Zabalza_Garate\">Mikel Zabaltza,<\/a>&nbsp;zeina atxilotu eta hogei egunera agertu baitzen hilda errekan, eskuburdinak ipinita zituela. Arretxek ez zuen ezagutzen Mikel Zabaltza, baina argi zuen berak ere antzeko patua jasan zezakeela gauzak apur bat okertu balitzaizkio. Izan ere, Arretxek zuhur jokatu arren \u2014\u201cNik behin ere ez nuen ikusi Mikel Zabaltza; ez naiz, beraz, zer gertatu zen esateko bezain ausarta izango\u201d\u2014, ez da harritzekoa irakurleak paralelismoa egitea preso biek lehen egun haietan bizi izandakoaren artean, eta ondorioak ateratzea Mikel Zabaltzaren heriotzaz.<\/p>\n\n\n\n<p>Erein argitaletxeak asmatu egin du liburu hau euskarara ekartzen, eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Josu_Zabaleta\">Josu Zabaletak<\/a>&nbsp;asmatu egin du itzulpenarekin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez dakit urte batzuk barru zertan geratuko den \u201ceuskal gatazkaren errelatoa\u201d, baina inoiz horrelakorik balego, iruditzen zait liburu hau \u2014Intxaurrondo. Intxaurraren hostopeko itzala,\u2014 haren parte ezinbestekoa izango litzatekeela. Bertan\u00a0Ion Arretxe Guti\u00e9rrez\u00a0biluztu egiten da, kontatzeko zelako izugarrikeriak bizi izan zituen\u00a0Intxaurrondoko kuartelean\u00a0eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2021\/07\/02\/intxaurrondo-oraingoan-euskaraz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1734],"tags":[119,2461,2462],"class_list":["post-3146","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-liburuak-2","tag-erein","tag-intxaurrondo","tag-ion-arretxe"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3146","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3146"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3146\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3148,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3146\/revisions\/3148"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3146"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3146"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3146"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}