{"id":312,"date":"2010-08-12T08:00:33","date_gmt":"2010-08-12T08:00:33","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/esther-tusquets-dama-prestua"},"modified":"2010-08-12T08:00:33","modified_gmt":"2010-08-12T08:00:33","slug":"esther-tusquets-dama-prestua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2010\/08\/12\/esther-tusquets-dama-prestua\/","title":{"rendered":"Esther Tusquets, dama prestua"},"content":{"rendered":"<p>Bi egunez, irakurri baino ez dut egin, ezin gusturago. <a href=\"http:\/\/www.libros-literatura.com\/inicio\/biografias\/confesiones-de-una-vieja-dama-indigna\"><i>Confesiones de una vieja dama indigna<\/i><\/a> irakurri dut, <a href=\"http:\/\/www.escritores.org\/index.php\/biografias\/214-esther-tusquets\">Esther Tusquets<\/a> argitaratzaile katalanak idatzitako autobiografiaren bigarren zatia. Seguru asko, berau izango da aurten irakurritako liburuetan gusturen leitu dudana.<\/p>\n<p>Urtebete inguru izango da Bego emazteari oparitu niola liburu hau \u2014bide batez esanda, horrelakoetan, ez nago seguru berak irakurtzeko oparitzen ote dizkiodan ala nik leitzeko, oraingoan gertatu den moduan\u2014, kontua da berak ez duela gogoratzen irakurri ote duen. Eta ni ez aurrera-ez atzera nenbilenez beste liburu batekin, erabaki nuen behar nuela bat harrapatuko ninduela, eta Esther Tusquetsena aurkitu nuen, hauts fin batek estalia.<\/p>\n<p>Esther Tusquets berrogei urtez izan zen <a href=\"http:\/\/www.lecturalia.com\/editoriales\/10\/lumen\">Lumen<\/a> argitaletxeko editorea, eta liburu honetan kontatzen digu bere historia argitaratzaile moduan eta pertsona bezala. Hor agertzen dira, berarekin batera, <i>La Gauche Divine<\/i> talde batzelonarra (Carlos Barral, Terenci Moix, etab.) eta frankismo garaiko idazle piloa, gehienak gaztelaniaz idazten zutenak, eta nik <i>Triunfo<\/i> aldizkarian irakurtzen nituenak. Horrezaz gain, Estherren lekukotza dago: aberaskumea zen, baina oso<br \/>\ngazterik hautsi zituen frankismo eta elizarekiko loturak eta saiatu zen<br \/>\nbeste bizimodu bat izaten, erabat urrun orduko molde eta<br \/>\nestereotipoetatik.<\/p>\n<p>Liburua oso ondo idatzita dago, zintzotasunez eta umorez, eta nik, behintzat, gozatu ederra hartu dut berau irakurtzen.&nbsp; Erabat gomendagarria.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bi egunez, irakurri baino ez dut egin, ezin gusturago. Confesiones de una vieja dama indigna irakurri dut, Esther Tusquets argitaratzaile katalanak idatzitako autobiografiaren bigarren zatia. Seguru asko, berau izango da aurten irakurritako liburuetan gusturen leitu dudana. Urtebete inguru izango da &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2010\/08\/12\/esther-tusquets-dama-prestua\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[648,98],"class_list":["post-312","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-esther_tusquets","tag-liburuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/312","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=312"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/312\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=312"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=312"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=312"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}