{"id":309,"date":"2010-08-24T08:00:36","date_gmt":"2010-08-24T08:00:36","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/karmele-igartua-agur"},"modified":"2010-08-24T08:00:36","modified_gmt":"2010-08-24T08:00:36","slug":"karmele-igartua-agur","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2010\/08\/24\/karmele-igartua-agur\/","title":{"rendered":"Karmele Igartua, agur"},"content":{"rendered":"<p>Abuztuaren 20a ezkero, izar errari bat ikus daiteke zeruan. Etorrian joan da, enara beltzen antzera. <a href=\"http:\/\/www.diariovasco.com\/20080929\/cultura\/erabakigarria-izan-idazle-eskola-20080929.html\">Karmele Igartua<\/a> da, poeta aretxabaletarra.<\/p>\n<p>Igandea arte, ez nekien nor zen <a href=\"http:\/\/goiena.net\/aretxabaleta\/albisteak\/karmele-igartua-aretxabaletako-poeta-hil-da\">Karmele Igartua,<\/a> baina irakurri nuenean <a href=\"http:\/\/www.pamiela.com\/eu\/prentsaaretoa\/hemeroteka\/249-karmele-igartua-idazlea-hil-da-51-urte-zituela\"><i>Berrian<\/i><\/a> haren heriotzaren berri, jakin-mina piztu zitzaidan: nor ote zen Aretxabaletako poeta hori? Atzo goizean, berriz, Arantxa Irastorzari entzun nion Euskadi Irratian Karmelez hitz egiten, eta une hartan erabaki nuen irakurri behar nuela Karmeleren libururen bat, edozein. Arratsaldean, Arrasatera joan, eta <a href=\"http:\/\/www.pamiela.com\/index.php?page=shop.product_details&amp;flypage=flypage.tpl&amp;category_id=29&amp;product_id=568&amp;vmcchk=1&amp;option=com_virtuemart&amp;Itemid=132\"><i>Denbora enaren hegaletan<\/i><\/a> erosi nuen.<\/p>\n<p><b><font color=\"rgb(0, 0, 0)\">Liburu ederra<\/font><\/b><br \/>Karmelek berak neurtitzetan kontatzen digunez, une jakin batean lubaki batek irentsi zuen bere mundua, ikara izugarri batek ezkutatu iragana eta geroa, \u201cmin bizi-bizi batek\u201d, beste poema batean dioen legez. Idazteak sosegua ematen diola-eta, poema hauek idatzi ditu, eta hor hausnarketa egiten du denboraren inguruan, orain baibaitaki denbora mugatua duela.<\/p>\n<p>Liburua maitasun kantu bat da \u2014zein ederra etxeko izarrei eskainitakoa!\u2014, testamentu bat, gaixoaldian barrena ematen du-eta ekaitzaren ostean (\u201cPasa dadila denbora hau!\u201d) Karmelek aurkitu zuela sosegua (\u201cEta orain, ba, \/ ez nau hiltzeak arduratzen \/ biziak bai, eta bizirik bizitzeak\u201d), eta sosegu horren berri ematen digu liburuan, hizkuntza harrigarri ederrean.<\/p>\n<p>Bai. Etxera iritsi, eta irentsi egin nuen liburua. Hunkitu egin ninduen. Ahal baduzue, irakurri, bertan poeta peto-petoa aurkituko duzue-eta.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Abuztuaren 20a ezkero, izar errari bat ikus daiteke zeruan. Etorrian joan da, enara beltzen antzera. Karmele Igartua da, poeta aretxabaletarra. Igandea arte, ez nekien nor zen Karmele Igartua, baina irakurri nuenean Berrian haren heriotzaren berri, jakin-mina piztu zitzaidan: nor ote &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2010\/08\/24\/karmele-igartua-agur\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[643,644,645],"class_list":["post-309","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-karmele_igartua","tag-pamiela","tag-poesia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/309","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=309"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/309\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=309"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=309"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=309"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}