{"id":3016,"date":"2019-11-03T20:35:06","date_gmt":"2019-11-03T19:35:06","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/?p=3016"},"modified":"2019-11-03T20:35:20","modified_gmt":"2019-11-03T19:35:20","slug":"euskaldun-endekatua-derioko-udako-ikastaroetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2019\/11\/03\/euskaldun-endekatua-derioko-udako-ikastaroetan\/","title":{"rendered":"Euskaldun endekatua, Derioko Udako ikastaroetan"},"content":{"rendered":"\n<p>Joan den larunbatean Berria egunkariak hitz hauek jarri zituen Adolfo Arejitaren ahotan, hau&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1916\/038\/001\/2019-11-02\/euskaraz-zekitenen-euskaltegia.htm\">Derioko Udako ikastaroen 50. urteurrenaz<\/a>&nbsp;ari zela: \u201cLabayruk euskaldun, erdi euskaldun edo euskaldun endekatuen mundu hori lantzeko erronka hartu zuen\u201d. Eta orduan konturatu nintzen neu ere \u201ceuskaldun endekatu\u201d horietako bat nintzela, 1976 inguruan erabaki nuenean Derioko Udako ikastaroetara joatea, orduan nire euskara ezinago traketsa baitzen, hainbeste ze, urte batzuk lehenago, uda batez Amat kooperatiban niharduela lanean ikasketak ordaintzen laguntzeko, Luzio Murgoitiok, berau Udala auzoko langilea, \u201cToledoko euskalduna\u201d deitu zidan, artean oso txarto egiten nuelako euskaraz.<\/p>\n\n\n\n<p>Fatima arreba eta biok joan ginen Deriora, eta han ezagutu genituen&nbsp;<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Mikel_Zarate\">Mikel Zarate<\/a>&nbsp;eta&nbsp;<a href=\"http:\/\/aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus\/eu\/manterola-aldecoa-ander\/ar-91768\/\">Ander Manterola<\/a>&nbsp;irakasleen artean, eta bertako seminarista talde bat, euskara ederto zekiena, tartean&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.labayru.eus\/tag\/jesus-eguzkiza-eguzki\/\">Jesus Eguzkiza&nbsp;<em>Eguzki,<\/em><\/a>&nbsp;<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Adolfo_Arejita\">Adolfo Arejita<\/a>&nbsp;bera eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/zubitegia.armiarma.eus\/?i=143\">Jesus Etxezarraga,<\/a>besteak beste.<\/p>\n\n\n\n<p>Oker ez banabil, bi aste egin genituen Derioko barnetegian. Bertan euskararen mundua ireki zitzaidan arlo bat baino gehiagotan: gramatika, joskera, literatura\u2026 Aurkikuntza handia izan zen, nekien bizkaiera apurretik abiatuta egin nuen-eta.<\/p>\n\n\n\n<p>Ikastaroa bukatu zenean, Ander Manterolak gomendio bat egin zigun Fatimari eta biori: \u201cIkusten duzue zenbat aurreratu duzuen bi aste hauetan, ezta? Bada askoz ere gehiago ikasiko duzue, eta ikasitakoa finkatu, baldin eta zuen eguneroko bizitzan euskaraz egiten baduzue. Orduan izugarri aurreratuko duzue\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Anderren hitzek hauspotuta, Fatimak eta biok erabaki genuen aurrerantzean gure artean euskaraz hitz egingo genuela. Erabaki potoloa zen, zeren ordura arte, anai-arrebok gaztelaniaz hitz egiten genuen geure artean, eta baita gurasoekin, nahiz eta haiek guri euskaraz egin. Halaxe bada, etxera ailegatu ginenean, eta denok bazkaltzen ari ginela, iritsi berriok jakinarazi genien besteei handik aurrera, guk behintzat, euskaraz egingo genuela beti. Gogoan dut aitari eta amari irribarre ederra loratu zitzaiela, txikitatik egin zuten-eta borroka etxean euskara egin genezan. Eta handik aurrera, magiak eraginda bezala, gure etxean euskara baino ez zen egin, anai-arreba guztiok onartu genuen-eta proposamena.<\/p>\n\n\n\n<p>Horregatik, beti izango naiz zorretan Derioko Udako ikastaroekin, hantxe egin nuen-eta salto nekien euskara apurretik ez nekien esparru zabalera. Zorionak Labayru ikastegiari, eta urte askotarako!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan den larunbatean Berria egunkariak hitz hauek jarri zituen Adolfo Arejitaren ahotan, hau&nbsp;Derioko Udako ikastaroen 50. urteurrenaz&nbsp;ari zela: \u201cLabayruk euskaldun, erdi euskaldun edo euskaldun endekatuen mundu hori lantzeko erronka hartu zuen\u201d. Eta orduan konturatu nintzen neu ere \u201ceuskaldun endekatu\u201d horietako &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2019\/11\/03\/euskaldun-endekatua-derioko-udako-ikastaroetan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[12],"tags":[2369,2366,2365,2367],"class_list":["post-3016","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-euskara","tag-arejita","tag-derioko-euskara-ikastaroak","tag-labayru","tag-mikel-zarate"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3016","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3016"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3016\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3017,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3016\/revisions\/3017"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3016"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3016"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3016"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}