{"id":2997,"date":"2019-09-10T09:50:29","date_gmt":"2019-09-10T07:50:29","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/?p=2997"},"modified":"2019-09-10T09:50:44","modified_gmt":"2019-09-10T07:50:44","slug":"arrasateren-gainbehera-mahai-gainean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2019\/09\/10\/arrasateren-gainbehera-mahai-gainean\/","title":{"rendered":"Arrasateren gainbehera, mahai gainean"},"content":{"rendered":"\n<p>Abuztuko egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizik ez zen mahai baten bueltan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa nola Arrasate gainbehera doan, garai batean, eta gaur egun ere, kooperatibak direla-eta munduan hain miretsia den herria. Mahaikideen esanetan, ez badu garaiz noranzkoa aldatzen, laster baino lehen lo-hiri bihur daitekee Arrasate.<\/p>\n\n\n\n<p>Elkarrizketak aurrera egin ahala, solaskideek aipatu zuten Arrasateren gainbehera eta erortzea hainbat esparrutan igartzen dela. Merkataritzan, esate baterako, non merkatariek burua altxatu ezinda segitzen baitute. Edo kulturan, non eskaintza oso pobrea den, hainbesteraino non jende asko Gasteiz, Donostia eta Bilbora joaten den zerbait interesekoa ikusi nahi duenean, edo Elorriora, non aurrekontu askoz ere txikiagoarekin, egitasmo dezente zabalagoa eta erakargarriagoa eskaintzen den. Beste horrenbeste kirolean, non futbolean behinik behin, Mondrak 3. mailan jokatu ezinik segitzen baitu, zerikusirik ez Eibarrekin, ez oso aspaldi krisialdi handia gainditu zuen herria. Halaber, hizketakideek iritzi zioten Mondragoen ez dela igartzen bertan unibertsitate bat dagoenik, kultur eraginari dagokionez bederen. Eta lidergo garbia falta dela, oro har, herria aurrera ateratzeko, ez norberaren txiringitoa gizentzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Harrituta nengoan ikusita nolako pesadunbrea hedatu zen mahaian solasak aurrera egin ahala, mahaikide guztiek biziki maite baitute Arrasate. Nolanahi ere den, amaieran ez zen proposamenik falta Arrasate zulotik ateratzen laguntzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Solasaskideek iritzi zioten, hasteko, ona litzatekeela aztertzea bi kasu soziologikoki eta ekonomikoki antzekoak, nola diren Arrasate eta Durango, zeina azken urteotan gora eta gora egiten ari den, Arrasaterekin kontraste bizian. Orobat, egokia litzatekeela aztertzea beste herri edo hiri batzuk nola irten diren zulotik, haietatik ikasteko. Eta, azkenik, ezen ez azkena, herriko hainbat estamentu, enpresa eta eragile batu beharko liratekeela, oraingo egoerari buelta emate aldera.<\/p>\n\n\n\n<p>Mahaitik altxatuta, neure artean pentsatu nuen Arrasaten zenbateraino partekatzen den kezka hori. Neuri dagokidanez, abuztuan mahaiaren bueltan entzundakoak, mahaitik kanpora ere entzun izan ditut beste toki eta une batzuetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Abuztuko egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizik ez zen mahai baten bueltan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa nola Arrasate gainbehera doan, garai batean, eta gaur egun ere, kooperatibak direla-eta munduan hain miretsia den herria. Mahaikideen esanetan, ez &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2019\/09\/10\/arrasateren-gainbehera-mahai-gainean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[113,2355],"class_list":["post-2997","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-arrasate","tag-gainbehera"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2997","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2997"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2997\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2998,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2997\/revisions\/2998"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2997"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2997"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2997"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}