{"id":2518,"date":"2016-02-10T10:40:27","date_gmt":"2016-02-10T09:40:27","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/?p=2518"},"modified":"2016-02-10T10:40:28","modified_gmt":"2016-02-10T09:40:28","slug":"azken-gutuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2016\/02\/10\/azken-gutuna\/","title":{"rendered":"Azken gutuna"},"content":{"rendered":"<p class=\"p1\"><span class=\"s1\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2016\/02\/10\/azken-gutuna\/grossman\/\" rel=\"attachment wp-att-2519\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-2519\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-content\/uploads\/sites\/22\/2016\/02\/Grossman.jpg\" alt=\"Grossman\" width=\"150\" height=\"254\" \/><\/a>Aurreko egun batean, Durangon nintzela, altxor txiki bat aurkitu nuen <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hitzliburudenda?lang=en\">Hitz<\/a> liburu-dendan: <i><a href=\"http:\/\/www.amazon.es\/Azken-gutuna-beste-Oroimenean-barrena\/dp\/8497462831\">Azken gutuna eta beste,<\/a><\/i> <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Vasily_Grossman\">Vassili Grossman<\/a> idazlearena. Liburu txikia da, 75 orrialdekoa, eta Erein argitaletxeak 2005ean plazaratu zuen <i>Oroimenean barrena<\/i> bilduman.<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">Liburuak hiru lan ditu: <i>Azken gutuna,<\/i> <i>Ikonnikoven gutuna<\/i> eta <i>Ama Birjina Sixtotarra.<\/i> Hirurak <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Felipe_Juaristi\">Felipe Juaristik<\/a> ederki euskaratuak.<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\"><strong><i>Azken gutuna<\/i><\/strong> horixe da, naziek hil behar duten ama batek seme bakarrari idazten dion azken gutuna. Hunkigarria gutxi esatea da, erabat astintzen zaitu-eta kontakizunak. Antza denez, oinarrituta dago Vassili Grossman-en amaren kasuan, naziek hil baitzuten ghetto batean, semea gerra-berriemaile ari zenean Armada Gorriarekin.<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\"><strong><i>Ikonnikoven gutuna,<\/i><\/strong> berriz, bestelakoa da. Bertan egileak bere ikuspegia azaltzen du ongia eta ontasuna bereizteko orduan. Egileak gizakiaren ontasunean sinesten du:<\/span><\/p>\n<blockquote>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">Gizabanako batek beste gizabanako baten aurrean erakusten duen ontasun hau lekukorik gabeko ontasuna da, ideologiarik gabeko ontasun txikia. Pentsamendurik gabeko ontasuna. Gizon-emakumeen ontasuna, erlijioaz edo giza ongiaz kanpo dagoena.<\/span><\/p>\n<\/blockquote>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\"><strong><i>Ama Birjina Sixtotarra<\/i><\/strong> saio labur bat da <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Raphael\">Rafael Sanzio<\/a> pintore errenazentistaren <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Raphael#\/media\/File:RAFAEL_-_Madonna_Sixtina_(Gem%C3%A4ldegalerie_Alter_Meister,_Dresde,_1513-14._%C3%93leo_sobre_lienzo,_265_x_196_cm).jpg\">koadro baten inguruan,<\/a> zeina Armada Gorriak Dresdengo museotik eraman baitzuen Moskura. Koadroak iradokitzen dio gizatasuna dela gizakiaren altxorrik preziatuena.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurreko egun batean, Durangon nintzela, altxor txiki bat aurkitu nuen Hitz liburu-dendan: Azken gutuna eta beste, Vassili Grossman idazlearena. Liburu txikia da, 75 orrialdekoa, eta Erein argitaletxeak 2005ean plazaratu zuen Oroimenean barrena bilduman. Liburuak hiru lan ditu: Azken gutuna, Ikonnikoven &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2016\/02\/10\/azken-gutuna\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1734],"tags":[2158,2159,2147,119,2093,2157,63],"class_list":["post-2518","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-liburuak-2","tag-azken-gutuna","tag-felipe-juaristi","tag-2147","tag-erein","tag-euskara","tag-grossman","tag-literatura"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2518","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2518"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2518\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2523,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2518\/revisions\/2523"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2518"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2518"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2518"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}