{"id":246,"date":"2011-01-11T08:00:39","date_gmt":"2011-01-11T08:00:39","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/ateoa-naiz-eta-zer"},"modified":"2011-01-11T08:00:39","modified_gmt":"2011-01-11T08:00:39","slug":"ateoa-naiz-eta-zer","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2011\/01\/11\/ateoa-naiz-eta-zer\/","title":{"rendered":"Ateoa naiz, eta zer?"},"content":{"rendered":"<p>Bai, ateoa naiz. Baina ez larritu, ni txikitan izutzen nintzen bezala, ateo hitza entzuten nuen aldiro. Orduan bai abadeek eta baita nire inguruko liburuek ere hondamendirik gorriena iragartzen zuten ateoentzat. Denborarekin baina, asko irakurrita eta erlijioek zelan egiten duten lan ikusita, iritsi naiz ondorio horretara, alegia, mundua esplikatzeko ez dela ezein jainkoren premiarik, eta hiltzen naizenean hortxe amaituko dela nire ibilbidea.<\/p>\n<p><b>Hitzaren estigma<\/b><br \/>\u201cMinbizi\u201d hitzak oraindik ere ikara eragiten badigu, are eta gehiago eragiten du \u201cateo\u201d esateak, bi mila urtez elizak esan digu-eta ateoek perbertsiorik handienen jabe direla eta erabat kondenatuta daudela. Gaur egun ere, AEBetan adibidez, jendea ez da fidatzen ateoez. <a href=\"http:\/\/richarddawkins.net\/\">Richard Dawkins<\/a> zientzialariak <a href=\"http:\/\/www.casadellibro.com\/libro-el-espejismo-de-dios-\/1336488\/2900001334802\"><i>El espejismo de Dios<\/i><\/a> liburuan dioen legez, 1999an Gallup etxeak galdeketa bat egin zuen estatubatuarren artean, bertan galdetuta ea botoa aldatuz gero, berau emango lioketen era honetako pertsona kualifikatu bati (15. or.):<\/p>\n<ul>\n<li>Emakumea (%95ek, baietz)<\/li>\n<li>Katoliko erromatarra (%94)<\/li>\n<li>Judua (%92)<\/li>\n<li>Beltza (%92)<\/li>\n<li>Mormoia (%79)<\/li>\n<li>Homosexuala (%79)<\/li>\n<li>Ateoa (%49)<\/li>\n<\/ul>\n<p><b>Zenbat ateo inguruan?<\/b><br \/>Jende dezente ezagutzen dut praktikan ateo dena, baina, honengatik edo hargatik, agerian adierazi ez duena. Aldiz, jende gutxi ezagutzen dut inguruan bere burua ateotzat jo duena era publikoan, gehienak blogariak. <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Pako_Aristi\">Pako Aristi<\/a> da horietakok bat, <a href=\"http:\/\/www.ikasbil.net\/jetspeed\/portal\/media-type\/html\/language\/eu\/user\/anon\/page\/artikulua;jsessionid=265D55DDF95D14AD665190808707981B?gid=124528\">\u201cEuskal Herriko organojole ateo bakarra\u201d,<\/a> bere hitzetan. <a href=\"http:\/\/zubitegia.armiarma.com\/egileak\/00001.htm\">Mikel Hernandez Abaitua<\/a> ere multzo horretan sartzen da, <a href=\"http:\/\/www.alberdania.net\/liburua_fitxa.php?id_libro=529\"><i>Azukre xehea gatz larria<\/i><\/a> liburuan berak aitortzen duen legez, kontatzen duenean zelan, karrera amaitu berritan, Deustuko Unibertsitateak lana eskaini zion Donostiako campusean irakasteko:<\/p>\n<ul>\n<li>Ni bezalako ateo batentzat ez zitzaidan batere egokia jesuiten menpe lan egitea, eta epe luzera pentsatu nuen batxilergo institutu batean beti egongo nintzela hobeto. (70-71 orr.)<\/li>\n<\/ul>\n<p>Irakurle estimatua, ikusten duzunez, ni ere armairutik irten berri naiz, eta orain badakizu ateoa naizela. Hala ere, espero dut aurrerantzean ere zure konfiantza izatea. Blog hau beti izango duzu irekita.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bai, ateoa naiz. Baina ez larritu, ni txikitan izutzen nintzen bezala, ateo hitza entzuten nuen aldiro. Orduan bai abadeek eta baita nire inguruko liburuek ere hondamendirik gorriena iragartzen zuten ateoentzat. Denborarekin baina, asko irakurrita eta erlijioek zelan egiten duten lan &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2011\/01\/11\/ateoa-naiz-eta-zer\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[533,534],"class_list":["post-246","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-ateismoa","tag-erlijioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/246","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=246"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/246\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=246"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=246"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=246"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}