{"id":241,"date":"2011-01-28T08:00:08","date_gmt":"2011-01-28T08:00:08","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/lau-egun-ospitalean"},"modified":"2011-01-28T08:00:08","modified_gmt":"2011-01-28T08:00:08","slug":"lau-egun-ospitalean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2011\/01\/28\/lau-egun-ospitalean\/","title":{"rendered":"Lau egun ospitalean"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/5393801038\/\" title=\"Joxe Aranzabal Galdakaoko Ospitalean by Joxe, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm6.static.flickr.com\/5211\/5393801038_c075ca3b12.jpg\" width=\"450\" height=\"325\" alt=\"Joxe Aranzabal Galdakaoko Ospitalean\" \/><\/a><br \/>\nAstelehena ezkero <a href=\"http:\/\/www.hospitalgaldakao-usansolo.com\/eu\/noticias-detalle.asp?id_noticia=17\">ospitalean izan naiz,<\/a> Galdakaon, <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Tronbosi\">tronbosia <\/a>izan dut-eta ezker hankan. Orain sei urte bezala, astelehenean <i>Eco Doppler<\/i> bat egin zidaten, ekografia berezi bat, eta hark salatu zuen zaineko tronbosi partziala izan nuela, ezkerreko femoro poplitean. Orduan ospitaleratuta sei egun egin banituen ere, oraingoan lau izan dira, atzo bidali ninduten-eta etxera.<\/p>\n<p>Larunbatean ohartu nintzen zerbait arraroa gertatzen zela. Berotze-ariketak eginda, eguerdian Begorekin irten nintzen arineketan egitera: ezin izan nuen minutu bat baino gehiago egin, ezker hankan sekulako presioa hasi bainintzen igartzen, hankaren sagarretan. Etxeratzerakoan \u2014oinez egin nuen buelta\u2014, hanka gogortuta neukan, eta apur bat handituta. Igandean ere horrela segitu nuen. Beraz, astelehen goizean Galdakaora joan nintzen, begira ziezadaten hanka, zer gerta ere.<\/p>\n<p>Ikusi zutenean tronbo bat nuela, odolbildua hankako zain batean, esan zidaten ospitaleratu beharra nuela. Larrialdi zerbitzuetan gurpildun aulki bat eman zidaten, eta harekin ibili nintzen atzera eta aurrera. Gelara eramandakoan, ostera, agindu zidaten lehen egunean, behintzat, etzanda egon behar nintzela, bestela odolbildua askatuz gero, biriketara joan zitekeen, eta orduan egoera larria izango bailitzateke.<\/p>\n<p><b>Irakurtzen<\/b><br \/>Egun hauek lasai igaro ditut, ez dut-eta minik eduki eta primeran zaindu bainaute. Asko irakurri dut \u2014zoritxarrez, ezin izan nuen ospitalera eraman <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/iritsi-da-kindle-irakurgailua\">Kindle erosi berria,<\/a> igandean hilda moduan geratu zitzaidan-eta etxean, seguruenik lehen aldiz pizterakoan bateria kargatu ez nuelako\u2014, eta irakurri liburuak eta egunkariak batik bat. Hala ere, ezin izan dut Internet erabili, ez nuen-eta sarbiderik Osakidetzaren wi-fian.<\/p>\n<p><b>Ondorioak<\/b><br \/>Kardiologoak esan dit 15 egun hartu behar dudala eritasun baimena, baja alegia. Niri askotxo iruditzen zait. Ea astebete eginda nahikoa den. Edozein modutan, etxetik egingo ditut zenbait lan. Halaber, esan dit sei hilabetez, gutxienez, <a href=\"http:\/\/www.compressionstockingtherapy.com\/Images\/Jobst\/For-men\/jobst-thigh-high-mens-kahki.jpg\">galtza estu bat jantzi beharko dudala ezker hankan,<\/a> eta, seguruenik, <a href=\"http:\/\/www.fisterra.com\/salud\/3procedt\/anticoagulacion.asp\">Sintrom<\/a> hartu beharko dudala bizi guztirako, ziurtatzeko odola mehe-mehe ibiliko zaidala zainetan. Hori ere penitentzia handiegia iruditzen zait niri, baina saiatuko naiz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Astelehena ezkero ospitalean izan naiz, Galdakaon, tronbosia izan dut-eta ezker hankan. Orain sei urte bezala, astelehenean Eco Doppler bat egin zidaten, ekografia berezi bat, eta hark salatu zuen zaineko tronbosi partziala izan nuela, ezkerreko femoro poplitean. Orduan ospitaleratuta sei egun &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2011\/01\/28\/lau-egun-ospitalean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[515,398],"class_list":["post-241","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-galdakaoko_ospitala","tag-tronbosia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/241","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=241"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/241\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=241"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=241"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=241"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}