{"id":2381,"date":"2015-08-13T11:29:47","date_gmt":"2015-08-13T09:29:47","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/?p=2381"},"modified":"2015-08-13T11:29:47","modified_gmt":"2015-08-13T09:29:47","slug":"inutil-totala","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2015\/08\/13\/inutil-totala\/","title":{"rendered":"Inutil totala"},"content":{"rendered":"<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">Aurrekoan entzun nuen Euskadi Irratian Altsasun oraindik <strong>\u201cInutilaren eguna\u201d<\/strong> ospatzen dela, eta berau egiten dela soldadutzatik salbuetsita etxeratzen ziren gazte haiek gogoan, \u201cinutilak\u201d, Espainiako Armadak adjektibo hori ematen baitzien, gaixotasun edo ezintasun bat tarteko, balio ez zutenei soldadutza egiteko. Grazia egin zidan albisteak, neu ere \u201cinutil\u201d haietakoa izan bainintzen, erabatekoa, gainera.<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">Deitu zidatenean soldadutzara joateko, artean Donostian nintzela, alegatu egin nuen ikusmen txarra nuela, ordurako dioptria piloa bainuen betaurrekoetan, hipermetropiak eta astigmatismoak eraginda. Hori zela-eta, Burgosera bidali ninduten tren batean, hango ospitale militarrera, beste gazte askorekin batera. Okulista berezi baten egiaztagiriarekin joan nintzen, lagungarri izango zelakoan.<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">Hiruzpalau egun egin genituen Burgosko ospitale militarrean, gauero errosarioa errezatzen genuela, moja batek behartuta. Azken egunean, nire begiak ondo aztertuta, bertako okulistak \u2014uste dut kapitain gradua zuela\u2014 ziurtagiri bat eman zidan, eta bertan zioen \u201cinutil total\u201d nintzela, erabatekoa, eta salbuetsita nengoela soldadutzatik. Berez iraina diren hitzok sekula ez zitzaizkidan hain gozoak egin orduan baino.<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">Kriskitinak baino pozixago itzuli nintzen etxera. Aitak ireki zidan atea. \u201cEta?\u201d, galdetu zidan. Eta nik, \u201clibre\u201d. Gero ama agertu zen. Eta hark ere galdera bera. \u201cLibratu egin dela dio\u201d, aitak erantzun, baina segurtasun gutxirekin. Eta nik, baietz, egia zela. Orduan nire logelara egin, eta han Ramon anaia zegoen, laupabost egun lehenago bere soldadutza amaituta. \u201cHik bai potra\u201d, bota zidan ohean etzanda zegoela, Arakatik ekarritako bibote dotorearekin, \u201cez dakik zeretik libratu haizen, han kaka piloa jan beharra zagok-eta\u201d.<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">Libratu ez banintz, Itsas Armadan egin beharko nuen soldadutza, Ferrol inguruan. Baina ez nintzen joan. Inutil halakoa!<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurrekoan entzun nuen Euskadi Irratian Altsasun oraindik \u201cInutilaren eguna\u201d ospatzen dela, eta berau egiten dela soldadutzatik salbuetsita etxeratzen ziren gazte haiek gogoan, \u201cinutilak\u201d, Espainiako Armadak adjektibo hori ematen baitzien, gaixotasun edo ezintasun bat tarteko, balio ez zutenei soldadutza egiteko. Grazia &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2015\/08\/13\/inutil-totala\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1954],"tags":[2082,2083,2081],"class_list":["post-2381","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-oroimenak","tag-burgos","tag-okulista","tag-soldadutza"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2381","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2381"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2381\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2383,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2381\/revisions\/2383"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2381"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2381"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2381"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}