{"id":218,"date":"2011-03-19T09:31:32","date_gmt":"2011-03-19T09:31:32","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/muniversitas-aldizkariaz"},"modified":"2011-03-19T09:31:32","modified_gmt":"2011-03-19T09:31:32","slug":"muniversitas-aldizkariaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2011\/03\/19\/muniversitas-aldizkariaz\/","title":{"rendered":"MUniversitas aldizkariaz"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/aktualitatea\/aldizkariak\/muniversitas\/muniversitas\"><i>MUniversitas<\/i><\/a> aldizkariak bost urte bete dituela-eta, <a href=\"http:\/\/mukom.mondragon.edu\/mutb\/\">MUtelebistak<\/a> erreportaje bat eskaini dio Mondragon Unibertsitatearen paperezko organoari, hementxe ikusgai. Zorionez, parte zuzena izan dut unibertsitatearen komunikazioak dituen hiru zutoinetan: aldizkaria (<i>MUniversitas<\/i>), webgunea eta Interneteko telebista (MUtelebista).<\/p>\n<p>Atzera begira, gogoan dut hiruretatik bat ere ez genuenean (Interneti zegokionez, fakultate bakoitzak zeukan bere webgunea, hala-moduzkoa), unibertsitateak erabaki zuen, hasteko, paperezko aldizkari bat sortu behar zela, eta ni ez nentorren bat, uste bainuen webguneak zuela lehentasuna, unibertsitatearen irudia eta eskaintza bateratzeko.<\/p>\n<p>Hala ere, nire esku ezarri zuten aldizkaria, nik koordina nezan. Aurrera atera genuen, eta airoso atera ere, etxean talde eraginkorra sortu genuelako (Idoia Pe\u00f1akoba, Susana Azpilikueta eta Mila Arregi Erredakzio batzordean, nirekin batera) eta <a href=\"http:\/\/www.arteman.org\/\">Arteman<\/a> enpresaren laguntza izan baikenuen.<\/p>\n<p>Denborarekin, beste proiektu eta lanetan sartu ahala, utzi behar izan nuen aldizkariaren koordinazioa. Gaur egun <a href=\"http:\/\/www.mondraberri.com\/mondraberri\/contenidos.downloadimg.action?id=9749745\">Gorka Etxabek<\/a> koordinatzen du aldizkaria, Arteman enpresatik, eta beste jite bat eman dio. Berak dioen moduan, arreta handiagoa eskaintzen zaie pertsonei. Erredakzio batzordean ere izan dira aldaketak: Mila Arregik agur esan zigun, eta Amaia Aizpuru eta Marian I\u00f1urrategi iritsi ziren. Maketazioan ere, Garbi\u00f1e Beitiak egiten ditu maketazio eta diseinu lanak, hasieran Goio Aranak egin zituenak.<\/p>\n<p>Bost urte igaro dira, baina <i>MUniversitasen<\/i> itxurak sendo dirau, eta horretan zerikusi handia du <a href=\"http:\/\/www.lorenamartinezoronoz.com\/blog\/\">Lorena Martinez<\/a> ilustratzailearen lanak, sormen eta kolorez betea.<\/p>\n<p>Bost urte berehala joan dira. Bitarte horretan, aldizkariak bete du bere egitekoa, hasieran nik uste baino dezente hobeto, gainera. Zorionak denoi!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>MUniversitas aldizkariak bost urte bete dituela-eta, MUtelebistak erreportaje bat eskaini dio Mondragon Unibertsitatearen paperezko organoari, hementxe ikusgai. Zorionez, parte zuzena izan dut unibertsitatearen komunikazioak dituen hiru zutoinetan: aldizkaria (MUniversitas), webgunea eta Interneteko telebista (MUtelebista). Atzera begira, gogoan dut hiruretatik bat &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2011\/03\/19\/muniversitas-aldizkariaz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[262,379,85,496,341],"class_list":["post-218","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-mondragon","tag-mondragon_unibertsitatea","tag-mu","tag-muniversitas","tag-mutelebista"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/218","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=218"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/218\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=218"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=218"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=218"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}