{"id":2072,"date":"2014-09-02T11:43:48","date_gmt":"2014-09-02T09:43:48","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/?p=2072"},"modified":"2014-09-02T11:43:48","modified_gmt":"2014-09-02T09:43:48","slug":"watergate-berriro","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2014\/09\/02\/watergate-berriro\/","title":{"rendered":"Watergate, berriro"},"content":{"rendered":"<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"All The President&#039;s Men - Trailer\" width=\"640\" height=\"480\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/vLt6djxhNe8?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Aspaldi ikusi nuen <a href=\"http:\/\/azpitituluak.com\/euskaraz\/1409649531\"><em>All the President\u2019s Men<\/em><\/a> filma, 24 urte nituela. Orduan gustura geratu nintzen, baina abuztuan berriro ikusi dut, filmaren azpitituluak euskaratu bitartean, eta orain gehiago gozatu dut: a zelako pelikula puska!<\/p>\n<p>Filmak zein ondo ispilatzen duen <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Bob_Woodward\">Woodward<\/a> eta <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Carl_Bernstein\">Bernstein<\/a> kazetarien arteko lehia eta elkarlana, baita ausardia ere, gainditzeko ikerketak izan zituen oztopoak. <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/The_Washington_Post\"><em>The Washington Post<\/em><\/a> egunkariko arduradunen jarrera ere oso ondo jasotzen da filmean (Jason Robardsen antzezpenak harritu egin nau, egunkariko zuzendariaren rolean). Ikerketa kazetaritza sekula ez da erraza izan, eta pelikula honek garbi erakusten du hori.<\/p>\n<p>Donostian nenbilela ikasle, irrikaz irakurtzen nituen Watergate eskandaluaren inguruko kontuak, eta asteburuetan <a href=\"http:\/\/www.lexpress.fr\/\"><em>L\u2019Express<\/em><\/a> aldizkari frantsesa erosten nuen, gehiago jakiteko hango kontuez. <a href=\"http:\/\/www.amazon.es\/escandalo-Watergate-Carl-Bernstein-Woodward\/dp\/B00FE01QEA\/ref=sr_1_3?ie=UTF8&amp;qid=undefined&amp;sr=8-3&amp;keywords=el+esc%C3%A1ndalo+watergate\">Liburua<\/a> irten zenean ere, irentsi egin nuen, berau kaleratu bezain laster. Kazetaritza onaren monumentua iruditu zitzaidan orduan. Eta gaur ere, halaxe.<\/p>\n<p>Bitxia irudituko zaizue, baina hain gustura aritu naiz filmaren azpitituluak euskaratzen (jarduera horrek aukera ematen du eszenak behin baino gehiagotan ikusteko eta xehetasunetan ere fijatzeko), ze liburua berreskuratu eta berriro hasi naiz irakurtzen.<\/p>\n<p>Berrogei urte joan dira Richard Nixon AEBetako presidenteak dimisioa eman zuenetik Watergate eskandaluaren ondorioz. Aitzakia ona filma berriz ikusteko, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aspaldi ikusi nuen All the President\u2019s Men filma, 24 urte nituela. Orduan gustura geratu nintzen, baina abuztuan berriro ikusi dut, filmaren azpitituluak euskaratu bitartean, eta orain gehiago gozatu dut: a zelako pelikula puska! Filmak zein ondo ispilatzen duen Woodward eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2014\/09\/02\/watergate-berriro\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1765],"tags":[1896,1840,1742,2093,1897,7],"class_list":["post-2072","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-azpitituluak-2","tag-all-the-presidents-men","tag-1840","tag-azpitituluak","tag-euskara","tag-watergate","tag-zinea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2072","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2072"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2072\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2073,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2072\/revisions\/2073"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2072"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2072"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2072"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}