{"id":2017,"date":"2014-03-26T10:41:49","date_gmt":"2014-03-26T09:41:49","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/?p=2017"},"modified":"2014-03-26T10:41:49","modified_gmt":"2014-03-26T09:41:49","slug":"zigarrola-blues","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2014\/03\/26\/zigarrola-blues\/","title":{"rendered":"Zigarrola blues"},"content":{"rendered":"<p>Orain hogeita lau urte, 1989ko martxoaren 31n, seguruenik gutun gutxi geneukalako aste hartarako, eskutitz bat idatzi nuen <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Arrasate_Press\"><em>Arrasate Press<\/em><\/a> aldizkariaren 12. zenbakirako: <a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/nerearrasatepresszaharrak\/wp-content\/uploads\/sites\/93\/2014\/03\/Press04.jpeg\">\u201cZigarrola blues\u201d.<\/a> \u201cJ.A.M\u201d izenpetu nuen, alegia, Joxe Aranzabal Mendizabal.<\/p>\n<p>Gutunak atentzioa eman dio beste auzokide bati, <a href=\"https:\/\/pbs.twimg.com\/profile_images\/444749735359172608\/ytSShxpO.jpeg\">Sergio Azkarate<\/a> Goienako euskara zuzentzaileari, eta Interneten jarri du. Bertan <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Musakola\">Zigarrola edo Musakola<\/a> auzoari buruz hitz egiten dut, gu Arrasateko auzo hartan jaio baiginen. Seguru nago gaur beste modu batean idatziko nuela gutuna, baina bere horretan ekarriko dut hona. Mila esker, Sergio!<\/p>\n<p>&#8211; &#8211; &#8211; &#8211; &#8211; &#8211; &#8211; &#8211;<\/p>\n<p>\u201cZahartzen ari gara, eta horrek ez ei dauka bueltarik. Eguneroko jardunean ez zait horrela iruditzen, baina azken bolada honetan Zigarrolatik zehar pasatzen naizen bakoitzean, saihesbidea dela, eta dabiltzan obrek eraginda-edo, haurtzaroko irudiak eta oroimenak pilatzen zaizkit, sekula santan berriro ikusiko ez dudan mundukoak bailiran.<\/p>\n<p>\u201cAxerikua [baserriaren] ostean erretako lehen zigarroak, Ideales horiak txarto ez banabil, Axerikuako zelaian harrapatutako kirkilak, Arrueneko Juliren eskerroneko \u201cmertxi\u201d ozena, Aldekoa baserriko atarian egoten zen Lambretta grisa, Kataideko Bitxoriren sagar gozoak eta Olatxo bera, joan egin dira, hondeatzeko makinen altzairuzko atzaparrek suntsituta.<\/p>\n<p>\u201cAurretiaz beste batzuk joan ziren, auzoan izan genituen futbol zelaiak, esate baterako: S. Lorentzo etxeetan zegoena, Kiroldegikoa eta Roneokoa. Anto\u00f1ari ere aspalditxo heldu zitzaion ordua, Bidekurtzeri moduan.<\/p>\n<p>\u201cEz litzaidake posible izango nire haurtzaroa margotzea izen horien zertzeladarik gabe. Nire lobari, berriz, guztiz ezezagunak egiten zaizkio. Beharbada Zigarrola zaharraren blues tristea kantatzeko tenorea izango da, aurrerapenaren izenean, jakina.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Orain hogeita lau urte, 1989ko martxoaren 31n, seguruenik gutun gutxi geneukalako aste hartarako, eskutitz bat idatzi nuen Arrasate Press aldizkariaren 12. zenbakirako: \u201cZigarrola blues\u201d. \u201cJ.A.M\u201d izenpetu nuen, alegia, Joxe Aranzabal Mendizabal. Gutunak atentzioa eman dio beste auzokide bati, Sergio Azkarate &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2014\/03\/26\/zigarrola-blues\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1862],"tags":[1840,113,1684,56,247,701,1863],"class_list":["post-2017","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-arrasate-press-2","tag-1840","tag-arrasate","tag-arrasate-press","tag-goiena","tag-mondragoe","tag-musakola","tag-zigarrola"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2017","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2017"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2017\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2019,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2017\/revisions\/2019"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2017"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2017"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2017"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}