{"id":192,"date":"2011-06-03T08:00:31","date_gmt":"2011-06-03T08:00:31","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/lapurtuz-gero-ordenagailua-hidden-edo-prey"},"modified":"2011-06-03T08:00:31","modified_gmt":"2011-06-03T08:00:31","slug":"zelan-berreskuratu-ordenagailu-lapurtua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2011\/06\/03\/zelan-berreskuratu-ordenagailu-lapurtua\/","title":{"rendered":"Zelan berreskuratu ordenagailu lapurtua"},"content":{"rendered":"<p>Joan den martxoaren 21ean Joshua Kaufman gazteari ordenagailu eramangarria ostu zioten bere apartamentuan, Oakland hirian, Kalifornian. Aplikazio berezi bati esker, <a href=\"http:\/\/hiddenapp.com\/\">Hidden,<\/a> Joshuak ebidentziak jaso zituen lapurraren kontra, Muthanna Albedashi, 27 urteko taxi gidari bat, eta ordenagailua berreskuratu zuen.<\/p>\n<p><b>Hidden<\/b><br \/>Hidden aplikazioak 15 dolar balio du, eta Mac ordenagailuetan soilik erabil daiteke. Aktibatzen denean, eramangarriaren nondik norakoak jasotzen ditu eta argazkiak egiten dizkio lapurrari, iSight kamera erabilita. Halaber, pantaila-argazkiak ateratzen ditu, ordenagailuan egiten diren operazioak jasotzeko.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.pcmag.com\/article2\/0,2817,2386305,00.asp\">PC Magazine<\/a> aldizkariak kontatzen duenez, hasieran Joshua Kaufmanek ez zuen arrakasta handirik izan Oaklandeko poliziarekin, azken honen baliabide faltagatik. Aldiz, sortu zuenean blog bat Tumblr-en, <a href=\"http:\/\/thisguyhasmymacbook.tumblr.com\/\"><i>Morroi honek dauka nire MacBooka,<\/i><\/a> bertan jarrita lapurraren argazkiak, eta hasi zenean tuiteatzen horren gainean, jende askoren arreta jaso zuen, tartean <i>Good Morning America<\/i> telebista saioarena, eta, ondorioz, baita Oaklandeko poliziarena ere, zeina, orduan bai, lanean jarri zen, lapurra atxilotu arte.<\/p>\n<p><b>Prey<\/b><br \/>Joan den hilean, bestalde, <i>Cult of Mac<\/i> aldizkariak kontatu zuen zelan Sean Power kanadarrari ordenagailu eramangarria lapurtu zioten, MacBook Pro bat. <a href=\"http:\/\/preyproject.com\/\">Prey<\/a> aplikazioa eta Twitter erabilita, kanadarrak ere berreskuratu egin zuen ordenagailua. Prey software libreaz eginda dago, multiplataforma eta doakoa da, eta Hidden aplikazioaren antzera egiten du lan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan den martxoaren 21ean Joshua Kaufman gazteari ordenagailu eramangarria ostu zioten bere apartamentuan, Oakland hirian, Kalifornian. Aplikazio berezi bati esker, Hidden, Joshuak ebidentziak jaso zituen lapurraren kontra, Muthanna Albedashi, 27 urteko taxi gidari bat, eta ordenagailua berreskuratu zuen. HiddenHidden aplikazioak &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2011\/06\/03\/zelan-berreskuratu-ordenagailu-lapurtua\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[454,261,455,456],"class_list":["post-192","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-hidden","tag-lapurrak","tag-ordenagailua","tag-prey"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/192","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=192"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/192\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=192"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=192"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=192"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}