{"id":188,"date":"2011-06-17T08:00:57","date_gmt":"2011-06-17T08:00:57","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/souncloud-podcastak-egin-eta-musika-zabaltzeko"},"modified":"2011-06-17T08:00:57","modified_gmt":"2011-06-17T08:00:57","slug":"souncloud-podcastak-egin-eta-musika-zabaltzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2011\/06\/17\/souncloud-podcastak-egin-eta-musika-zabaltzeko\/","title":{"rendered":"Souncloud: podcastak egin eta musika zabaltzeko"},"content":{"rendered":"<p>Aspaldi nenbilen audioak ganoraz kudeatuko zituen webgune edo zerbitzu baten bila, eta atzo aurkitu nuen, txiripaz: <a href=\"http:\/\/soundcloud.com\/\">Soundcloud.<\/a> Bi lagunek sortu omen zuten 2007an Berlinen, eta gaur egun 5 milioi erabiltzaile ditu. Hainbat aukera eskaintzen ditu, denak itxura onekoak:<\/p>\n<ul>\n<li>Ahozko mezuak bertan graba daitezke, ezer igo beharrik barik.<\/li>\n<li>Audioak ere igo daitezke, nork bere ordenagailuan edo estudioan grabatutakoak.<\/li>\n<li>Aukera ematen du igotakoa pribatuan ala publikoan uzteko. Lehen kasuan, zerbitzuak esteka berezi bat sortzen du audiorako, lagunek entzun dezaten.<\/li>\n<li>Sare moduan antolatuta dago, eta jendeak iruzkinak utz ditzake grabazioetan.<\/li>\n<li>Sare sozialekin txertatuta egiten du lan, ziurtatzeko horra igotako lanek zabalkunde handia izango dutela.<\/li>\n<li>Player ederra dauka.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Atzo bertan eman nuen izena Soundcloud zerbitzuan, eta lehen podcasta sortu nuen. Mezu bat izan zen, ingelesez, azaltzeko familia amerikar bati zelan esaten diren gure izenak, astebete barru Miren alaba eurenera joango baita hilabeterako.<\/p>\n<p>Musika taldeak ere, adi, zuen afizio eta ofizioko jende asko dabil-eta hemen, beren lanak eskegitzen eta zabaltzen. Hona hemen adibide bat.<br \/>\n      <span><a href=\"http:\/\/soundcloud.com\/vocalistdayup\/red-bow-girl-sapphire-powder\">Red Bow Girl &#8211; Sapphire Powder<\/a> by <a href=\"http:\/\/soundcloud.com\/vocalistdayup\">Vocalist Day  Unvocal P<\/a><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aspaldi nenbilen audioak ganoraz kudeatuko zituen webgune edo zerbitzu baten bila, eta atzo aurkitu nuen, txiripaz: Soundcloud. Bi lagunek sortu omen zuten 2007an Berlinen, eta gaur egun 5 milioi erabiltzaile ditu. Hainbat aukera eskaintzen ditu, denak itxura onekoak: Ahozko mezuak &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2011\/06\/17\/souncloud-podcastak-egin-eta-musika-zabaltzeko\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[38,444,445],"class_list":["post-188","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-musika","tag-podcast","tag-souncloud"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/188","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=188"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/188\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=188"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=188"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=188"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}