{"id":1783,"date":"2013-06-11T08:30:25","date_gmt":"2013-06-11T07:30:25","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/?p=1783"},"modified":"2013-06-11T08:12:56","modified_gmt":"2013-06-11T07:12:56","slug":"dalton-trumbo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2013\/06\/11\/dalton-trumbo\/","title":{"rendered":"Dalton Trumbo"},"content":{"rendered":"<p>Film bakarra zuzendu zuen <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Dalton_Trumbo\">Dalton Trumbo<\/a> handiak, <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Johnny_Got_His_Gun_(film)\"><em>Johnny Got His Gun,<\/em><\/a> baina film bikain askotan utzi zuen bere arrastoa, gidoilari moduan: <em><a href=\"http:\/\/www.imdb.com\/title\/tt0053804\/?ref_=sr_1\">Exodus,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.imdb.com\/title\/tt0054331\/?ref_=sr_3\">Spartacus,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.imdb.com\/title\/tt0070511\/?ref_=sr_1\">Papillon,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.imdb.com\/title\/tt0032671\/?ref_=sr_2\">Kitty Foyle,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.imdb.com\/title\/tt0055073\/?ref_=sr_1\">The Last Sunset,<\/a><\/em> etab. Izan ere, 50. eta 60. hamarraldietan gidoilari punta-puntakoa izan zen Hollywooden, onenetakoa. Baina <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Joseph_McCarthy\">Joseph McCarthy<\/a> senatariak komunistatzat seinalatu zuen, eta, ondorioz, espetxea eta deserria bizi izan zituen.<\/p>\n<p>Peter Askind zine zuzendariak dokumental bat egin zuen 2007an, <a href=\"http:\/\/www.imdb.com\/title\/tt0889671\/?ref_=sr_2\"><em>Trumbo,<\/em><\/a> Christopher Trumbo haren semearen gidoiarekin, eta bertan Hollywoodeko hainbat izarrek ahotsa jarri zieten Dalton Trumbok idatzitako gutunei: Michael Douglas, Dustin Hoffman, Donald Sutherland, Liam Neeson, Paul Giamatti edo Josh Lucas.<\/p>\n<p>Egun hauetan askotan pentsatu dut Dalton Trumborengan, euskaratzen ibili naiz-eta <em>Johnny Got His Gun,<\/em> gure gaztaroan <em>Johnny cogi\u00f3 su fusil<\/em> izenarekin ikusi genuen film gogor bezain zintzoa. Bertan gerraren zentzugabea salatzen da, baita berau babesten duten estamentuak, bereziki armadak, gobernuak eta elizak. Film hunkigarria da, edozelan ere, eta merezi du ikustea, nahiz eta urteak joan diren egin zenetik.<\/p>\n<p><strong>Haria<\/strong><\/p>\n<p>Egun bat falta dela I. Mundu Gerra amaitzeko, suziri batek Joe soldadu estatubatuarra jo du. Leherketak elbarri utzi du Joe, hanka, beso, begi, belarri, aho eta sudurrik gabe. Ospitalean dagoela, gai da pentsatzeko, baina arazoak ditu bereizteko errealitatea eta ametsak. Halako batean, modu bat asmatuko du bere zaintzaileekin komunikatzeko.<\/p>\n<p>Ikusi nahi duenak filma jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin, jo dezala <a href=\"http:\/\/azpitituluak.com\/euskaraz\/1370875035\">Azpitituluak.com<\/a> webgunera, hantxe dago-eta erreferentzia.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Film bakarra zuzendu zuen Dalton Trumbo handiak, Johnny Got His Gun, baina film bikain askotan utzi zuen bere arrastoa, gidoilari moduan: Exodus, Spartacus, Papillon, Kitty Foyle, The Last Sunset, etab. Izan ere, 50. eta 60. hamarraldietan gidoilari punta-puntakoa izan zen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2013\/06\/11\/dalton-trumbo\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1740],"tags":[1718,1742,1754,1753,7],"class_list":["post-1783","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-zinea-2","tag-1718","tag-azpitituluak","tag-johnny","tag-trumbo","tag-zinea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1783","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1783"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1783\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1786,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1783\/revisions\/1786"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1783"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1783"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1783"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}