{"id":171,"date":"2011-08-08T08:00:08","date_gmt":"2011-08-08T08:00:08","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/kindle-berri-nerea-ezin-zaitut-maite"},"modified":"2011-08-08T08:00:08","modified_gmt":"2011-08-08T08:00:08","slug":"kindle-berri-nerea-ezin-zaitut-maite","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2011\/08\/08\/kindle-berri-nerea-ezin-zaitut-maite\/","title":{"rendered":"Kindle berri nerea, ezin zaitut maite\u2026"},"content":{"rendered":"<p>Urte erdi pasatu da <a href=\"http:\/\/www.amazon.com\/gp\/product\/B002Y27P3M?tag=apture-20\">Kindle<\/a> irakurgailua eroski nuenetik, eta, oraingoz behintzat, ez naiz berau gozatzen ari. Zerrendatu egingo ditut motiboak:<\/p>\n<ul>\n<li><b>Itxura.<\/b> Kindlen liburu guztiek berdinak dirudite, ez dute nortasunik. Zuk ikusiko duzun gauza bakarra da orrialde bat, besterik ez. Paperean, berriz, liburu bakoitzak bere nortasuna du, eta hor elementu askok parte hartzen dute: azala, tamaina, paper mota, kolorea, letratipoa, usaina\u2026<\/li>\n<li><b>Atzera egitea. <\/b>Nobela bat irakurtzen ari naizenean, sarri gertatzen zait atzera egin behar izatea, kontsultatzeko nor den halako edo bestelako pertsonaia, batez ere eleberriak pertsonaia asko dituenean. Hori di-da egiten dut, eta ez dit eteten irakurketa. Kindlen, aitzitik, ez dut lortu salto horiek patxadaz egitea. Beraz, aurrera egin behar izaten dut, baina ohi baino zalantza gehiagorekin, pertsonaien nortasunari dagokionez.<\/li>\n<li><b>Erreferentziak.<\/b> Paperezko liburuan badakit non noan eta zenbat falta zaidan, paperezko markatzaileari esker. Kindlen, ostera, ematen du beti nagoela orrialde berean. Ikusten dut, bai, % zenbat irakurri dudan, baina ni ez nago ohituta horretara; esan liteke jakin beharra dudala zenbatgarren orrialdean noan, kalkulatzeko zenbat falta zaidan.<\/li>\n<li><b>Oharrak.<\/b> Paperezko liburuan oso erraza da oharrak idaztea edo paragrafoak azpimarratzea. Kindlen, beharleku itzela.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Egun hauetan<a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/John_le_Carr%C3%A9\"> John Le Carre<\/a>-ren eleberri bat irakurtzen ari naiz Kindlen, <a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Un_esp%C3%ADa_perfecto\"><i>Un esp\u00eda perfecto,<\/i><\/a> baina ikaragarri kostatzen ari zait aurrera egitea. Bitartean, aitzakiarik nimi\u00f1oena aprobetxatzen dut harrapatzeko oporretarako hautatu ditudan beste liburuak, hauek guztiak paperezkoak.<\/p>\n<p>Bestalde, ikusten ari naiz <a href=\"http:\/\/twitter.com\/#%21\/garaolaza\/status\/98284560952987648\">Gari Araolaza, adibidez, kriskitinak baino poziago dabilela bere Kindle erosi berriarekin.<\/a> Zer gertatzen zait, doktore? Teknologia kontua da ala betiko geratu naiz lotuta Gutenberg aspaldikoaren galaxiari?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urte erdi pasatu da Kindle irakurgailua eroski nuenetik, eta, oraingoz behintzat, ez naiz berau gozatzen ari. Zerrendatu egingo ditut motiboak: Itxura. Kindlen liburu guztiek berdinak dirudite, ez dute nortasunik. Zuk ikusiko duzun gauza bakarra da orrialde bat, besterik ez. Paperean, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2011\/08\/08\/kindle-berri-nerea-ezin-zaitut-maite\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[117,161,98],"class_list":["post-171","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-amazon","tag-kindle","tag-liburuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/171","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=171"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/171\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=171"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=171"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=171"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}