{"id":1601,"date":"2004-12-05T09:21:45","date_gmt":"2004-12-05T09:21:45","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/38"},"modified":"2004-12-05T09:21:45","modified_gmt":"2004-12-05T09:21:45","slug":"txillardegi-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2004\/12\/05\/txillardegi-2\/","title":{"rendered":"Txillardegi"},"content":{"rendered":"<p>Atzo iluntzean Durangon izan nintzen,  <a href=\"http:\/\/txillardegi.gipuzkoakultura.net\/\"> Txillardegiri <\/a>  egindako omenaldian. Jende ugari, aurpegi ezagunak eta giro alaia ikusi nuen. Ekitaldia bera kuriosoa izan zen, ondo antolatua eta hobeto eramana. <\/p>\n<p> Txillardegi pozik ikusi nuen, akaso apur bat gainezka hainbeste jende atenditu beharrarekin, baina ondo eta argi. Jone emaztea ere beti bezain argi eta umoretsu. <\/p>\n<p> Ekitaldiaren ostean   Joseba Alvarezekin   izan nintzen une batez, Jose Luisen semearekin. Esan zidan Batasunak ahal duen guztia egingo duela Euskal Herriak bizi duen egoera konpontzeko, baina ez dela fio besteen jarrerarekin. Bide batez, aipatu zidan sozialistek bilatu diotela urrezko exilio bat Garzon epaileari, hori AEBetako unibertsitate batera joango baita irakastera, bi urterako. Egia bada, jokaldi ona izan daiteke, Auzitegi Nazionala garbitzen hasteko. <\/p>\n<p>  Juan Martin Elexpuru   ere hantxe zen, apur bat penatuta bere hiztegia, Debagoieneko hizkerari buruzkoa, ez delako iritsi garaiz Durangoko Azokara. Juan Martinen ondoan,   Txipi Ormaetxea   mondragoetarra. Txipik ezinbestekotzat jo zuen omenaldira joatea, Txillardegiri babesa ematera. <\/p>\n<p> Faltan sentitu nituen, ordea,   Miren Azkarate   Kultura sailburua eta   Jean Haritxelar   euskaltzainburua. Oso nabarmena izan zen haien hutsunea, eta ez zait bidezkoa iruditzen, desadostasunak desadostasun, Txillardegik izugarrizko lana egin duelako euskararen eta euskal kulturaren alde. <\/p>\n<p> Beste behin, erakutsi dugu ez dakigula kritikak onartzen, eta zekenak baino zekenagoak izan gaitezkeela beste modu batean pentsatzen duenarekin. Tamalgarria.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo iluntzean Durangon izan nintzen, Txillardegiri egindako omenaldian. Jende ugari, aurpegi ezagunak eta giro alaia ikusi nuen. Ekitaldia bera kuriosoa izan zen, ondo antolatua eta hobeto eramana. Txillardegi pozik ikusi nuen, akaso apur bat gainezka hainbeste jende atenditu beharrarekin, baina &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2004\/12\/05\/txillardegi-2\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1704],"class_list":["post-1601","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-faro-zaharrekoak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1601","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1601"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1601\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1601"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1601"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1601"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}