{"id":1536,"date":"2005-01-27T22:39:27","date_gmt":"2005-01-27T22:39:27","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/103"},"modified":"2005-01-27T22:39:27","modified_gmt":"2005-01-27T22:39:27","slug":"pribatutasuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/01\/27\/pribatutasuna\/","title":{"rendered":"Pribatutasuna"},"content":{"rendered":"<h3>Batek baino gehiagok galdetu dit ea beldurrik ez ote dudan, bloga dela kausa, nire pribatutasuna galtzeko. Bi puntu bereiztuko nituzke hor. <\/p>\n<p> Alde batetik dago nire gaisotasuna, eta horren inguruan idatzi dudan guztia. Hori azaltzeko, behin baino gehiagotan aipatu dut gaisotasunak berak biluztu ninduela; beraz, alperrik nuela ezer ezkutatzen ibiltzea. Horregatik, besteak beste, erabaki nuen kontatzea  <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/1032115791\"> Sustatun <\/a>  nire gaisotasunaren gorabeherak. <\/p>\n<p> Bestetik dago zer esaten dudan Faroan, hor ere, ezarian-ezarian, nire kontuak agertzen baitira. Faroan ez ezik, nahi duenak nire argazkiak ikus ditzake  <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/\"> Flickr <\/a>  webgunean, edo zer irakurtzen dudan ikusi,  <a href=\"http:\/\/del.icio.us\/Joxe\"> del.icio.us <\/a>  programan klik eginez. Beraz, aurreko batean  <a href=\"http:\/\/www.blogger.com\/app\/:http:\/\/www.eibar.org\/blogak\/luistxo\/eu\/240\"> Luistxok <\/a>  esaten zuen moduan,   Joxe konpletoa   kolpe batean. <\/p>\n<p> Horrek, ordea, ez dit beldurrik ematen. Behin irakurri nion idazle bati \u00e2\u0080\u0094badakit zientzia fikzioaz idazten zuela, baina ez dut gogoratzen haren izenik\u00e2\u0080\u0094, irakurri nion teknologia berriek pikutara bidaliko dutela pribatutasuna, eta bakarrik gutxi batzuek, oso jende aberatsak, eutsiko diotela pribatutasunari, majo ordainduta, hori bai. Eta besteok hobe dugula saiatzen ez bagara, kosta ahala kosta, pribatutasuna gordetzen. <\/p>\n<p> Dagoeneko Osakidetzak badaki zer gaisotasun ditudan. Euskadiko Kutxa ere jakinaren gainean da zenbat irabazten dudan. Eroskik ederto esan lezake zerekin betetzen dudan erosketa otarrea. Hazienda ere jakitun da nire diru kontuez. Eta seguru nago Ertzaintzak baduela horren guztiaren berri. Hortaz, non geratzen da nire pribatutasuna? <\/p>\n<\/h3>\n<p> <a href=\"http:\/\/www.blogger.com\/profile\/5283650\"> <\/a>  <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Batek baino gehiagok galdetu dit ea beldurrik ez ote dudan, bloga dela kausa, nire pribatutasuna galtzeko. Bi puntu bereiztuko nituzke hor. Alde batetik dago nire gaisotasuna, eta horren inguruan idatzi dudan guztia. Hori azaltzeko, behin baino gehiagotan aipatu dut gaisotasunak &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/01\/27\/pribatutasuna\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1704],"class_list":["post-1536","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-faro-zaharrekoak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1536","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1536"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1536\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1536"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1536"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1536"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}