{"id":1531,"date":"2005-02-01T22:21:08","date_gmt":"2005-02-01T22:21:08","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/108"},"modified":"2005-02-01T22:21:08","modified_gmt":"2005-02-01T22:21:08","slug":"ivan-noble-hil-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/02\/01\/ivan-noble-hil-da\/","title":{"rendered":"Ivan Noble hil da"},"content":{"rendered":"<p> <a href=\"http:\/\/news.bbc.co.uk\/1\/hi\/uk\/4193093.stm\"> Ivan Noble <\/a>  astelehenean hil zen, 37 urte zituela. Alarguna eta bi seme-alaba utzi ditu. Ivan Noble kazetaria zen BBCn, eta hango albiste zerbitzuetan idazten zuen zientziaz eta teknologiaz. 2002an tumor bat aurkitu zioten buruan, eta harrezkero bere blogean idatzi zituen bere gaixotasunaren gorabeherak. Irakurle asko izan ditu Ivanek urte horietan, mundu guztikoak, eta irakurle horiek mezu hunkigarri asko bidali diote. Joan den igandean, berriz,  <a href=\"http:\/\/news.bbc.co.uk\/1\/hi\/health\/4211475.stm\"> azken mezua <\/a>  utzi zigun, akituta, itxura batean. <\/p>\n<p> Aurretik ez nuen Ivanen berririk, eta horregatik, hainbat artikulu irakurri ditut harenak, patxadaz. Eta harritu egin naiz, zelango kointzidentziak ditugun sentipenak adierazteko orduan. Ivanek oso ondo idazten zuen, eta zehatza zen, oso, egoerak deskribatzerakoan. Igartzen da zientziaz idazten zuela. <\/p>\n<p> Hasi ere, ia batera hasi ginen: Ivanen lehen artikulua izan zen 2002ko irailaren 12koa; nire lehena, ostera, urte hartako irailaren 15ekoa. Hiru eguneko aldea, beraz. <\/p>\n<p> Gaur bertan, artean ez nekiela hilik zegoela \u00e2\u0080\u0094Ivan astelehenean hil baitzen BBCren arabera\u00e2\u0080\u0094, erantzun bat bidali nion, ingelesez. Hauxe da:  <\/p>\n<blockquote><p> On September 11th, 2002, I was found to have a Pholicular Linphoma, a kind of cancer that appears in the blood. A couple of days later, I started writing what was to become a series of articles in Sustatu.com, a collective blog with information in Basque language, where I narrated in 17 chapters all the circumstances surrounding my illness. It took a couple of years to get back to work, at Mondragon University. The 22nd of this month I will publish a book (The Doctor Told Me I Had Cancer), a compilation of all the articles written for Sustatu. When we present the book, I will have you in mind. Be strong. <\/p><\/blockquote>\n<p> Sentitzen dut lehenago ez jakin izana zure berri, Ivan. Baina eskerrak eman nahi dizkizut utzi diguzun lekukotasun ederrarengatik. Eskerrak, orobat, Juleni, Luistxori eta Bego\u00c3\u00b1ari, haren berri eman zenidatelako.<\/p>\n<p> <a href=\"http:\/\/www.blogger.com\/profile\/5283650\"> <\/a> <\/p>\n<p> <a href=\"http:\/\/www.blogger.com\/profile\/6623735\"> <\/a> <\/p>\n<p> <a href=\"http:\/\/www.blogger.com\/profile\/5283650\"> <\/a>  <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ivan Noble astelehenean hil zen, 37 urte zituela. Alarguna eta bi seme-alaba utzi ditu. Ivan Noble kazetaria zen BBCn, eta hango albiste zerbitzuetan idazten zuen zientziaz eta teknologiaz. 2002an tumor bat aurkitu zioten buruan, eta harrezkero bere blogean idatzi zituen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/02\/01\/ivan-noble-hil-da\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1704],"class_list":["post-1531","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-faro-zaharrekoak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1531","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1531"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1531\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1531"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1531"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1531"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}