{"id":1510,"date":"2005-02-23T00:59:30","date_gmt":"2005-02-23T00:59:30","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/122"},"modified":"2005-02-23T00:59:30","modified_gmt":"2005-02-23T00:59:30","slug":"egun-berezia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/02\/23\/egun-berezia\/","title":{"rendered":"Egun berezia"},"content":{"rendered":"<p> Egun berezia izan zen atzokoa, bai. Ikusita mara-mara egiten zuela<br \/>\nelurra, erabaki genuen lehen orduan abiatzea Donostiara bidean. Nola<br \/>\nKanpazar itxita zegoen kamioientzat, badaezpada Durangotik zehar joan<br \/>\nginen. Han sartu autobidean, eta,, bat ere arazo barik, Donostiara. Lau<br \/>\nlagun gindoazen: Bego emaztea, Idoia koinata, Aitor koinatua eta<br \/>\nlaurok.<\/p>\n<p> Donostian, elurra, elur fina. Bi elkarrizketa telefonoz: Donostiako<br \/>\nHerri Irratia eta Loiolako Herri Irratia. Eguerdia iritsi zenean,<br \/>\nprentsaurrekoa. Hantxe ziren Berria, DV, ETB, Deia, RNE eta Efe<br \/>\nagentzia. Euskaraz batzuekin, gaztelaniaz besteekin, ondo joan zen<br \/>\nprentsaurrekoa. Bi momentutan, hunkitu, eta isildu. Bestela, ondo.<br \/>\nMahaikideak ere, eskuzabal portatu ziren nirekin.<\/p>\n<\/p>\n<p>Donostiako aurkezpena<\/p>\n<p>Entzuleen artean, aurpegi ezagunak: Gotzon Egia, Imanol Irizar, Patxi<br \/>\nIrizar, Izaskun Irizar eta <a href=\"http:\/\/www.eibar.org\/blogak\/iturri\">Mikel Iturria,<\/a> blogari fina eta lehen<br \/>\nartikulu hura, Medikuak esan dit minbizia dudala, gaztelaniara itzuli<br \/>\nzuena. Gero Mikel gurekin geratu zen bazkaltzen, Donostian bertan. Oso<br \/>\nbazkari atsegina izan zen.<\/p>\n<p>Arratsaldean beste bi telefono dei: Euskadi Irratia eta Gara, goizean<br \/>\nbeste toki batera joan baitziren, nahaste baten ondorioz. Eta<br \/>\nArrasatera heldutakoan, beste bat gehiago, SER katea, Irundik. Beraz,<br \/>\negun emankorra Donostian.<\/p>\n<p> Arrasaten, berriz, bete egin zen hitzaldi aretoa Monterron jauregian:<br \/>\n105 bat pertsona ziren han, adi-adi entzuten. Mahaian, Mikel Irizar,<br \/>\nIban Arantzabal eta hirurok. Hor ere, mahaikidek oso eskuzabal nirekin.<br \/>\nNi, berriz, nahiko ondo, pare bat momentu kenduta, non hitza joan<br \/>\nzitzaidan, hunkituta.<\/p>\n<\/p>\n<p>Arrasateko aurkezpena<\/p>\n<p>Bukaeran, 48 liburu saldu genituen, eta erosle asko mahaira etorri<br \/>\nziren, nik sina niezaien liburua. Inoiz egin barik nengoen<br \/>\nhorrelokorik, eta esan behar dut une polita izan zela. Adibidez, mutil<br \/>\nbat agertu zen, Zarautzetik etorria, eta eskatu zidan eskaintza bat<br \/>\negitea bere amarentzat, bereiztu berria baitzen, eta hura animatzeko.<br \/>\nGetariko neska batekin batera etorri zen, Rakel, propio aurkezpena<br \/>\nentzutera.<\/p>\n<p> Bukatutakoan, trago bat jo, eta geratu ginenak jatetxe txinatar batera<br \/>\njoan ginen, egunari amai polita ematera. Handik bueltan, autoa hartu,<br \/>\neta Kanpazar aldera, poliki-poliki, izotza zegoen-eta bazterretan.<br \/>\nPozik iritsi ginen horratio, egun betea izan baitzen, merezi duten<br \/>\nhorietakoa.<\/p>\n<\/p>\n<h3>Aurkezpen ostekoa<\/h3>\n<p> Eta bukatzeko, albiste bat, Donostian eta Mondragoen iragarri genuena. Gaurtik aurrera, Faro berria daukat, Goiena.net-en barruan: <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/faroa\">www.goiena.net\/blogak\/faroa<\/a> Baina<br \/>\nhorretaz, bihar gehiago.  <\/p>\n<p>Faroa goiena.net-en<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egun berezia izan zen atzokoa, bai. Ikusita mara-mara egiten zuela elurra, erabaki genuen lehen orduan abiatzea Donostiara bidean. Nola Kanpazar itxita zegoen kamioientzat, badaezpada Durangotik zehar joan ginen. Han sartu autobidean, eta,, bat ere arazo barik, Donostiara. Lau lagun gindoazen: &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/02\/23\/egun-berezia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[98],"class_list":["post-1510","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-liburuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1510","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1510"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1510\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1510"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1510"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1510"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}