{"id":1504,"date":"2005-02-28T07:54:42","date_gmt":"2005-02-28T07:54:42","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/135"},"modified":"2005-02-28T07:54:42","modified_gmt":"2005-02-28T07:54:42","slug":"afari-gozoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/02\/28\/afari-gozoa\/","title":{"rendered":"Afari gozoa"},"content":{"rendered":"<p> Elorrioko aurkezpena bukatuta, afaltzen geratu ginen zenbait lagun, familiartekoak batzuk, eta liburuaren aurkezpenetan lagundu didatenak besteak. Atzo esan nuen bezala, Balen Irazolak sukaldatu zuen guretzat, eta Aitor Larra\u00f1aga koinatuak zerbitzatu, biek umore paregabearekin.<\/p>\n<p>Mahiaren alde batean teknofiloak jarri ginen, eta bestean, kontu horietan lasaiago dabiltzanak. Niri egokitu zitzaidan Maite Rementeria eta Gari Araolazaren ondoan, biak lagun onak eta ezin atseginagoak. Denetik hitz egin genuen mahaiaren ertz hartan: teknologiaz, saskibaloiaz, literaturaz, eta sukaldaritzaz, besteak beste.<\/p>\n<h3>Mahaian harantzago izan genituen Iban Arantzabal eta Xabier Mendiguren Elizegi, aurrez aurre. Eta urrutiago Julen Gabiria eta Luistxo Fernandez. Eta haien ondoan, Mikel Irizar eta Jose Felix Diaz de Tuesta.<\/h3>\n<p> Boladan ipini dira Blogs &amp; Beers direlakoak, alegia, blogarien bilkurak garagardoaren inguruan. Afarian aipatu genuen ea noiz antolatzen dugun horrelako bat, gaur egun sarean gabiltzan blogariak elkar gaitezen, eta hitz egin dezagun.<\/p>\n<p>Blogs &amp; Beers<\/p>\n<h3>Gogoratu ginen nola orain ia hiru urte egin genuen lehen <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/1021630227\">B&amp;B<\/a> Elorrion bertan, Idoia Larra\u00f1agak ireki zuenean Jakoba taberna. Artean, noski, ez zitzaion B&amp;B deitzen, baina berdin dio. Orduan bospasei lagun elkartu ginen, Sustatun genbiltzanak. Beharbada, berandu baino lehen <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/\">Sustatuk<\/a> berak iragarriko du beste deialdi bat.<\/h3>\n<p> Maite poz-pozik dago Aste Santu honetan New Yorkera doalako, zazpi egunerako. Ni ere bera bezain pozik nago Maitek berak atondu didan Faroarekin, berak egin dit-eta Faro berriaren diseinua. Horregatik opa diot egonaldirik zoragarriena yankilandiaren bihotzean. <a href=\"http:\/\/www.nycvisit.com\/home\/index.cfm\">New York<\/a> zoragarria da, eta merezi du bisitatzeak.<\/p>\n<h3>Maite, New Yorkera<\/h3>\n<p> Datorren asteazkenean, martxoak 2, Bilbon aurkeztuko dut liburua, <em>Medikuak esan dit minbizia dudala.&#8221;<\/em> <a href=\"http:\/\/www.ddt-liki.org\/index1024.htm\">Likiniano<\/a> liburu-dendan izango da, arratsaldeko 20:00etan. Julen Gabiria, Iban Arantzabal eta hirurok izango gara aurkezpenean.<\/p>\n<p>Aurkezpena Bilbon<\/p>\n<p>Julen Gabiriari zor diot aurkezpen hori, bera tematu zen-eta aurkezpen bat antolatu behar zuela Bilbon, eta, azkenean, baita lortu ere. Afariaren hondarretan, zenbait xehetasun zehaztu genituen aurkezpen horren inguruan.  <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Elorrioko aurkezpena bukatuta, afaltzen geratu ginen zenbait lagun, familiartekoak batzuk, eta liburuaren aurkezpenetan lagundu didatenak besteak. Atzo esan nuen bezala, Balen Irazolak sukaldatu zuen guretzat, eta Aitor Larra\u00f1aga koinatuak zerbitzatu, biek umore paregabearekin. Mahiaren alde batean teknofiloak jarri ginen, eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/02\/28\/afari-gozoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[98],"class_list":["post-1504","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-liburuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1504","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1504"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1504\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1504"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1504"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1504"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}