{"id":1460,"date":"2005-04-10T11:59:28","date_gmt":"2005-04-10T11:59:28","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/179"},"modified":"2005-04-10T11:59:28","modified_gmt":"2005-04-10T11:59:28","slug":"historiografia-neofrankista","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/04\/10\/historiografia-neofrankista\/","title":{"rendered":"Historiografia neofrankista"},"content":{"rendered":"<p> Aurreko batean irakurri nion <a href=\"http:\/\/www.seix-barral.es\/fichaautor.asp?autor=181\">Julio Llamazares<\/a> idazle espainiarrari, ez zitzaizkiola bat ere gustatzen Pio Moa eta C\u00e9sar Vidal bezalako sasi-historiagileak. Jakin-minez geratu nintzen, nortzuk ote sasikoak.  Atzo, berriz, Eroskin izan nintzen, Abadi\u00f1on, eta haien liburu mordoa ikusi nituen erakusgai, salduenen artean. Eta gaur goizean, <a href=\"http:\/\/www.um.es\/campusdigital\/entrevistas\/paulpreston.htm\">Paul Preston<\/a> historiagile britainiarrari entzun diot elkarrizketa batean, eta haien berri eman digu, Radio Euskadin.<\/p>\n<p>Antza denez, &#8220;P\u00edo Moa&#8221;:http:\/\/www.esferalibros.com\/autores\/autordetalle.html?autorID=86 <a href=\"http:\/\/users.skynet.be\/terrorism\/html\/spain_grapo.htm\">Grapon<\/a> ibili zen sasoi batean, eta harrezkero habia gozoa aurkitu du <a href=\"http:\/\/www.libertaddigital.com\/php3\/otros_ar.php3?cpn=189&amp;firma=1\">Libertad Digital<\/a> agerkari neofaxistan, &#8220;Jim\u00e9nez Losantosen&#8221;:http:\/\/www.libertaddigital.com\/opiniones\/opi_desa_24241.html altzoan, hori ere garai batean <a href=\"http:\/\/personales.jet.es\/politica21\/expoort.htm\">ORT<\/a> hipergorrian ibilia.<\/p>\n<p>&#8220;C\u00e9sar Vidal&#8221;:http:\/\/tinyurl.com\/4vjnz ere sarri agertzen da bai Libertad Digitalean bai <a href=\"http:\/\/www.cope.es\/paginas\/linterna_home.asp\">COPE<\/a> irratian, bietan Jim\u00e9nez Losantosen magalean, eta, itxura guztien arabera, <a href=\"http:\/\/www.conferenciaepiscopal.es\/\">Espainiako Gotzaitegiaren<\/a> bedeinkazioarekin, erakunde horrena baita irrati kate hori.<\/p>\n<p>Prestonen esanetan, bi idazle horiek txurroak bezala ari dira ateratzen liburuak. Kalitate eskasekoak omen, baina arrakasta handia dute, idazkera eta tonu entretenigarriari esker. Historiagile frankistek bere garaian idatzitakoak eguneratu, besterik ez omen dute egiten. Batak zein besteak, gainera, diote konspirazio bat dagoela franskismoaren kontrako historiagile guztien artean, Gerra Zibilaren inguruko historia desitxuratzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurreko batean irakurri nion Julio Llamazares idazle espainiarrari, ez zitzaizkiola bat ere gustatzen Pio Moa eta C\u00e9sar Vidal bezalako sasi-historiagileak. Jakin-minez geratu nintzen, nortzuk ote sasikoak. Atzo, berriz, Eroskin izan nintzen, Abadi\u00f1on, eta haien liburu mordoa ikusi nituen erakusgai, salduenen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/04\/10\/historiografia-neofrankista\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[98],"class_list":["post-1460","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-liburuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1460","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1460"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1460\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1460"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1460"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1460"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}