{"id":1451,"date":"2005-04-18T00:27:14","date_gmt":"2005-04-18T00:27:14","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/188"},"modified":"2005-04-18T00:27:14","modified_gmt":"2005-04-18T00:27:14","slug":"eaj-pse-gobernurantz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/04\/18\/eaj-pse-gobernurantz\/","title":{"rendered":"EAJ-PSE gobernurantz?"},"content":{"rendered":"<p> Bukatu da Besta, hau da, blogarien festa, eta begiratu bat eman diet hauteskundeen emaitzei. Ez dut asti handirik izan horretaz pentsatzeko, baina uste dut gaurko emaitzetatik oso gobernu bestelakoa irten daitekeela Gasteizen.  Nik ondorio hauek atera ditut, botelasterrean:<\/p>\n<ol>\n<li> <strong>EAHK.<\/strong> Bera izan da irabazlerik handiena gaurko egunean. Garbi dago Batasunaren botoak jaso dituela, eta are garbiago Batasuna legez kanporatzeak ez duela ezertarako balio izan, ez bada alderdi hori indartzeko: orain lau urte, legearen bedeinkazio guztiekin aurkeztu zelarik, 7 eserleku irabazi zituen; gaur egun, legez kanpo dagoela, bi gehiago.<\/li>\n<li> <strong>EAJ-EA.<\/strong> Lau eserleku galdu ditu, baina berak jaso ditu boto gehien; eta irabazi egin du hiru herrialdeetan. Beraz, badu pozik egoteko motiborik.<\/li>\n<li> <strong>PSE-EE.<\/strong> Kanpaina kaskarra egin du, baina pozik egon daiteke, eragotzi duelako hirukoak erabateko gehiengoa irabaztea.<\/li>\n<li> <strong>PP.<\/strong> Pozik, uste baino gutxiago galdu duelako.<\/li>\n<li> <strong>EB.<\/strong> Beharbada parlamentari gehiago espero zuen ateratzea, baina egia da Ezker Batua finkatu egin dela.<\/li>\n<li> <strong>Aralar.<\/strong> Lehen aldiz, legebiltzarkide bat lortu du Eusko Legebiltzarrean. Lorpen handia alderdi txiki batentzat. Pozik egon daiteke, beraz, hau ere.\n<p> Orain, berriz, sekulako pastel zaila geratzen da herri hau gobernatzeko: EAJ, EA, Ezker Batua eta Aralar alderdien artean 33 eserleku osatzen dituzte. Beste aldean ostera, PSE-EEk eta PPk ere, 33 eserleku. Ez batean eta ez bestean, EAHK, 9rekin. Nola gobernatzen da hori?<\/p>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p>Gobernagarritasuna<\/p>\n<p>Arnaldo Otegik gaur eskuratu du orain lau urte aldarrikatu zuen giltza, eta enpate tekniko horren aurrean, berak erabaki lezake nork gobernatzen duen Gasteizen. Baina iruditzen zait ez batzuek ez eta besteek ere ez dutela hori permitituko. Beraz, nik esango nuke bozketa honetatik oso litekeela dela gobernu berri bat irtetea, non jeltzaleak eta sozialistak berriro elkarlanean arituko liratekeen.<\/p>\n<p>Beharbada goizegi izan liteke bai jeltzaleentzat eta baita sozialistentzat ere, formula hori baliatzeko, baina urtebete barru eginda egon liteke. Lehendik ere badago aurrekaririk: Ardanza lehendakari zela, osatu zuen gobernu bat EArekin eta EErekin, baina iraun zuen pastel batek adina ikastetxen bateko atari aurrean, haren ondoren etorri baitzen EAJ-PSE gobernua.<\/p>\n<p>Beraz, eta hasteko, bai jeltzaleek zein sozialistek ontzat eman dezakete orain arteko hirukoak eta Aralarrek osatutako gobernu bat, eta hemendik urtebetera-edo iritzi publikoa prestatuago dagoela, sortu gobernu egonkorra, gehiengo sendoarekin.<\/p>\n<p>Bukatu aurretik, eta iruditzen bazaizue erabat gertaezina goian esandakoa, zin dagit ez dudala alkohol tantarik edan; ura eta kafea baino ez dut edan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bukatu da Besta, hau da, blogarien festa, eta begiratu bat eman diet hauteskundeen emaitzei. Ez dut asti handirik izan horretaz pentsatzeko, baina uste dut gaurko emaitzetatik oso gobernu bestelakoa irten daitekeela Gasteizen. Nik ondorio hauek atera ditut, botelasterrean: EAHK. Bera &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/04\/18\/eaj-pse-gobernurantz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1701],"class_list":["post-1451","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-saski-naski"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1451","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1451"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1451\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1451"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1451"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1451"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}