{"id":1448,"date":"2005-04-20T00:17:36","date_gmt":"2005-04-20T00:17:36","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/191"},"modified":"2005-04-20T00:17:36","modified_gmt":"2005-04-20T00:17:36","slug":"benedikto-xvi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/04\/20\/benedikto-xvi\/","title":{"rendered":"Benedikto XVI"},"content":{"rendered":"<p> Atzo arratsaldean beribilean sartu nintzenean jakin nuen Vatikanok aukeratu zuela buru berria: <a href=\"http:\/\/news.bbc.co.uk\/2\/hi\/europe\/4462077.stm\">Benedikto XVI.<\/a> Ondoren, baina, ikasi nuen nor den Erromako apezpikua: Ratzinger kardinala. Eta atsekabetu egin nintzen, elizaren dogmatikoen burua gailendu delako. Lehenengo gauza pentsatu nuen <a href=\"http:\/\/spanish.opusdei.org\/\">Opus Deik<\/a> ondo lotuta zituela gauzak.<br \/>\n  Euskaltzaindia eta pontifizeak<\/p>\n<p> Ratzinger kardinalak aukeratu du Benedikto izenarekin aginduko duela. Bego horretan. Baina nik zalantza handiak ditut aita santu deitu behar ote diogun, behintzat katoliko sentitzen ez garenok.<\/p>\n<\/p>\n<p> Euskaltzaindiak aspalditxo erabaki zuen nola deitu San Petriren ondorengoak. <a href=\"http:\/\/www.euskaltzaindia.net\/arauak\/dok\/ProNor0129.pdf\">Hemen<\/a> aurkituko duzue zerrenda luze bat, orain arte izan diren pontifize guztien izenekin. Eta hor agertzen da Benedikto izena ere.<\/p>\n<p>Aita santu?<\/p>\n<p>Beste erlijio batekoa balitz, esango genuke jaun hori dela jauntxo feudal bat, estatu teokratiko bateko buru, non ez dagoen demokraziaren aztarnarik, non elizako printzeak jauntxoak berak aukeratzen dituen, non sekretismoa den araua, eta non emakumeak erauzita baitaude agintetik eta ez baitute bozkatzeko eskubiderik. Horrelako gobernu bat zuzentzen duenari <em>aita<\/em> eta <em>santu<\/em> deitu behar diogu?<\/p>\n<p>Ondo deritzot katolikoek horrela deitzen badiote, eskubide osoa dute horretarako, baina uste dut badela garaia besteok beste izen bat erabil dezagun kargu hori izendatzeko, hizkuntzan ere ispila daitezen euskal gizartean gertatu diren aldaketak.<\/p>\n<p>Orain arte hiru modu erabili ditut aita santu izenaren ordez: <strong>Erromako apezpikua,<\/strong> baina erretorikoegia iruditzen zait; <strong>San Petriren ondorengoa,<\/strong> hori ere lotuegia santutegiari; eta <strong>pontifizea.<\/strong> Hau neutroagoa da, baina luzeegia aukeran. Bestelako proposamenik baduzue, eskertuko dizuet esatea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo arratsaldean beribilean sartu nintzenean jakin nuen Vatikanok aukeratu zuela buru berria: Benedikto XVI. Ondoren, baina, ikasi nuen nor den Erromako apezpikua: Ratzinger kardinala. Eta atsekabetu egin nintzen, elizaren dogmatikoen burua gailendu delako. Lehenengo gauza pentsatu nuen Opus Deik ondo &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/04\/20\/benedikto-xvi\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1701],"class_list":["post-1448","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-saski-naski"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1448","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1448"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1448\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1448"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1448"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1448"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}