{"id":1416,"date":"2005-05-23T07:43:31","date_gmt":"2005-05-23T07:43:31","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/223"},"modified":"2005-05-23T07:43:31","modified_gmt":"2005-05-23T07:43:31","slug":"gipuzkoako-foru-aldundia-oker-dabil","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/05\/23\/gipuzkoako-foru-aldundia-oker-dabil\/","title":{"rendered":"Gipuzkoako Foru Aldundia oker dabil"},"content":{"rendered":"<h3> Apirilaren hondarrean Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat egin zuen <a href=\"http:\/\/www.diariovasco.com\/edicion\/portada.html\">Diario Vasco<\/a> egunkariarekin, <a href=\"http:\/\/servicios.diariovasco.com\/blogroll\/gipuzkoanet_eus.html\">blog lehiaketa bat<\/a> antolatzeko. Ez zituen aintzat hartu ordura arte Gipuzkoan bertan blogintzan egindako ahalegin oparoak, eta DVrekin ezkondu zen.<\/h3>\n<p>  Nork bere ezkontideak hautatzen ditu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskubide osoa du berea aukeratzeko. Hautuak, ordea, sortu zituen <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/1114438351\">protesta batzuk,<\/a> adibidez, Blog&amp;roll lehiaketa printzipioz gaztelania hutsez izan behar zelako, eta aitzindarien lana kontuan hartzen ez zelako.<\/p>\n<h3>Okerrena, baina, orain dator: Gipuzkoako Foru Aldundiaren <a href=\"http:\/\/www.gipuzkoa.net\/\">organo ofiziala<\/a> hasi da hainbat informazio banatzen, eta hor aldatu egiten da euskal blogintzaren historia, DVri emateko ez daukan aitzindaritza. Hori, ordea, ez diogu onartuko.<\/h3>\n<dl>\n<dt> Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu berri du <a href=\"http:\/\/www.egipuzkoa.net\/jardunaldiak\/euskera\/index.asp\">e-gobernua eta hiritarren parte-hartzea,<\/a> jadunaldi batzuk, non gonbidatu dituen Europa Presseko ordezkari bat, eta beste bat DVkoa, teknologia berriez hitz egiteko. Eta DVren ordezkaria aurkezterakoan, hauxe dio:<\/dt>\n<dd>DIARIOVASCO.COM fue el primer medio digital en incorporar foros de discusi\u00f3n sin pre-moderaci\u00f3n, y ha sido tambi\u00e9n el primero en poner a disposici\u00f3n de sus usuarios un servicio de blogs.<\/dd>\n<\/dl>\n<p>Diario Vasco aitzindari blogintzan?<\/p>\n<p>Blogei dagokienez, hori ez da egia. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta DVk badakite Euskal Herrian lehen bloga, <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/\">Sustatu,<\/a> 2001ean kaleratu zela, <a href=\"http:\/\/www.codesyntax.com\/\">CodeSyntax<\/a> (Eibar) eta  <a href=\"http:\/\/www.goiena.com\/\">Goiena<\/a> (Debagoiena) enpresek sortua. Lehen blog zerbitzua <a href=\"http:\/\/www.eibar.org\/14\">Eibar.org<\/a> erakundeak sortu zuela 2004ko uztailean. <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\">Goiena.net-ek<\/a> 2005eko otsailaren 22an aurkeztu zuela bere blog komunitatea KMn, Donostian,. Eta gero etorri zela DV bere blog zerbitzuekin. Baina\u0085, hor egon liteke aitortu gabeko koxka diputazioarentzat, blog horiek guztiak euskaraz daudellako. Horiek ez ezik, beste asko ere, 170 blogetik gora, euskaraz daude, eta <a href=\"http:\/\/www.aurki.com\/jarioa\/\">Aurki.com<\/a> albiste biltzaileak jasotzen ditu uneoro.<\/p>\n<p>Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratzea dauka nahi dituen aliatuak, baina, mesedez, ez dezala historia faltseatu. Euskal blogariok ez diogu utziko. Irakurri, bestela, zer dioen <a href=\"http:\/\/www.eibar.org\/blogak\/luistxo\/eu\/366\">Luistxo Fernandezek<\/a> bere blogean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Apirilaren hondarrean Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat egin zuen Diario Vasco egunkariarekin, blog lehiaketa bat antolatzeko. Ez zituen aintzat hartu ordura arte Gipuzkoan bertan blogintzan egindako ahalegin oparoak, eta DVrekin ezkondu zen. Nork bere ezkontideak hautatzen ditu, eta Gipuzkoako Foru &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/05\/23\/gipuzkoako-foru-aldundia-oker-dabil\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[532],"class_list":["post-1416","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-blogak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1416","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1416"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1416\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1416"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1416"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1416"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}