{"id":1405,"date":"2005-06-03T07:51:19","date_gmt":"2005-06-03T07:51:19","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/234"},"modified":"2005-06-03T07:51:19","modified_gmt":"2005-06-03T07:51:19","slug":"woodstein","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/06\/03\/woodstein\/","title":{"rendered":"Woodstein"},"content":{"rendered":"<h3> <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Watergate_Scandal\">Watergate<\/a>  kasua bere gorenera iritsi zenean, 1974an, <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/7u9jn\">EUTGn<\/a> ari nintzen ikasten, Donostian. Gogoan dut nola, gutxi iritzita hemengo egunkariek zenbat idazten zuten eskandalu hartaz, <a href=\"http:\/\/www.lexpress.fr\/info\/\">LExpress<\/a> aldizkaria erosten nuela, eta han irentsi Watergatez idatzitako guztia. Liburua gaztelaniaz kaleratu zenean ere, ia-ia jan egin nuen.<\/h3>\n<p>  Miretsi egiten nituen <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Bob_Woodward\">Woodward<\/a> eta <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Carl_Bernstein\">Bernstein<\/a> kazetari gazteak. Geroago jakin nuen askok deitzen zietela <em>Woodstein,<\/em> pertsona bakarra bailiran, hainbeste zabaldu baitzen bien arteko talde lanaren oihartzuna. Urte asko pasatu dira harrezkero, eta aldi horretan bakoitzak bere bidea egin du, baina, egun hauetan gertatu den moduan, gure oroimenean Watergate kasuak batu ditu berriro, oraingoan jakinarazi delako nor zen <em>Deep Throat.<\/em><\/p>\n<p> <a href=\"http:\/\/www.washingtonpost.com\/\">The Washington Post<\/a> egunkariak <a href=\"http:\/\/blogs.washingtonpost.com\/deepthroatrevealed\/\">blog<\/a> bat sortu du jakin bezain laster <a href=\"http:\/\/www.vanityfair.com\/\">Vanity Fair<\/a> aldizkariak publiko egin zuela nor zen <a href=\"http:\/\/deepthroatuncovered.com\/\">Deep Throat,<\/a> kazetariei informazioa ematen ziena. <\/p>\n<p>Blog bat \u0093Eztarri urratuaz\u0094<\/p>\n<p>Bloga oso bizia da, irakurterraza, eta informazio mordoa ematen du zenbat hauts harrotu den <a href=\"http:\/\/www.msnbc.msn.com\/id\/8047258\/\">Mark Felt<\/a> zaharraren inguruan. Uste izatekoa zenez, izugarri igo dira salmentak gai horren inguruko <a href=\"http:\/\/www.hrc.utexas.edu\/exhibitions\/online\/woodstein\/\">liburu eta materialenak.<\/a> <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Watergate kasua bere gorenera iritsi zenean, 1974an, EUTGn ari nintzen ikasten, Donostian. Gogoan dut nola, gutxi iritzita hemengo egunkariek zenbat idazten zuten eskandalu hartaz, LExpress aldizkaria erosten nuela, eta han irentsi Watergatez idatzitako guztia. Liburua gaztelaniaz kaleratu zenean ere, ia-ia &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/06\/03\/woodstein\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[218],"class_list":["post-1405","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-komunikazioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1405","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1405"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1405\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1405"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1405"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1405"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}