{"id":1385,"date":"2005-06-23T08:02:58","date_gmt":"2005-06-23T08:02:58","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/254"},"modified":"2005-06-23T08:02:58","modified_gmt":"2005-06-23T08:02:58","slug":"mcc-kontraerasoan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/06\/23\/mcc-kontraerasoan\/","title":{"rendered":"MCC kontraerasoan"},"content":{"rendered":"<p> <a href=\"http:\/\/www.mondragon.mcc.es\/\">MCC<\/a> taldeak erabaki du erantzutea Interneten-eta jasotzen ari den <a href=\"http:\/\/www.libertaddigital.com\/noticias\/noticia_1276252809.html\">erasoei,<\/a> azken aldian areagotu egin baita bere kontrako <a href=\"http:\/\/foro.loquo.com\/viewtopic.php?t=6200&amp;start=90\">jazarpena<\/a> sarean. Eraso horietako askotan lotu egiten dira Euskal Herriko kooperatibak eta ETA talde armatua.  Estrategia aldaketa<\/p>\n<p> Bi modutan erantzungo du MCCk oraingoan, bere webgunearen <a href=\"http:\/\/www.mondragon.mcc.es\/esp\/index.asp\">gaztelaniazko bertsioan<\/a> iragarri duenez:<\/p>\n<ol>\n<li> <strong>Auzitegietan.<\/strong> MCCk auzitara eramango ditu bera edo bere taldeko kooperatibak ETArekin lotzen dituztenak. \u0093Gure kooperatiba oinarriak \u0097dio aurkezpenak\u0097, humanismo etikoan sustraiturik, erabat daude inposizioaren eta intolerantziaren kontra, eta, beraz, era guztietako indarkeriaren kontra, non sartzen baita ETArena\u0094.<\/li>\n<li> <strong>Azalpenak emanda.<\/strong> Aurkezpen bat prestatu du PDF formatuan, bere webgunean zintzilikatu duena, azaltzeko bezeroei zer dagoen benetan Arrasateko kooperatiben atzean. Aurkezpenak hainbat kontzeptu erabiltzen ditu, aspalditik lotuak kooperatiba mugimenduarekin: kooperazioa, enplegua, garapena, erantzukizun soziala, elkartasuna, eta demokrazia parte hartzailea. Argi dio, halaber, kooperatibak ez direla lerratzen politikan, eta horretarako Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiben sortzailearen hitzak aipatzen ditu.\n<p> MCC aspaldi zebilen kezkatuta sarean bere aurka esandakoekin. 2002an <a href=\"http:\/\/www.cybereuskadi.com\/articulos\/n0000330.htm\">Ciber Euskadik<\/a> jasotzen zuen kezka horren berri. Eskertzekoa da, beraz, halako batean, erantzutea erabakitzea, nahiz eta oraindik haren erantzuna lotsakor samarra iruditu zaidan.<\/p>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p>Aurkezpenak aipatzen ditu, halaber, zenbait pertsona ezagunen adierazpenak kooperatiben gainean, eta gogorarazten digu Zaragozako Unibertsitateak eta Joan Paulo II zenak goratu egin zituztela kooperatiben sortzaileak.<\/p>\n<p>Erantzun lotsakorra<\/p>\n<p>Izan ere, MCCk bost hizkuntzatan du bere webgunea, baina bakarrik gaztelaniazkoan zintzilikatu du aurkezpena (\u00a1\u00a1Boicot a las cooperativas de Mondrag\u00f3n!!), goian aipatu duguna. Komunikazioaren aroan, ez dut garbi ikusten horrelako enpresa talde batek ezkutatu nahi izatea bere nazioarteko bezeroei zer gertatzen den eta taldeak nola erantzungo duen arazoaren aurrean. Bestetik, estatu espainiarrean Euskal Herriko kooperatibek bezero asko dituzte euskaraz, katalanez eta galegoz hitz egiten dutenak. Horiek ez dute merezi azalpen bat beraien hizkuntzetan?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>MCC taldeak erabaki du erantzutea Interneten-eta jasotzen ari den erasoei, azken aldian areagotu egin baita bere kontrako jazarpena sarean. Eraso horietako askotan lotu egiten dira Euskal Herriko kooperatibak eta ETA talde armatua. Estrategia aldaketa Bi modutan erantzungo du MCCk oraingoan, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/06\/23\/mcc-kontraerasoan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[218],"class_list":["post-1385","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-komunikazioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1385","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1385"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1385\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1385"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1385"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1385"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}