{"id":1381,"date":"2005-06-27T09:12:10","date_gmt":"2005-06-27T09:12:10","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/258"},"modified":"2005-06-27T09:12:10","modified_gmt":"2005-06-27T09:12:10","slug":"aralar","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/06\/27\/aralar\/","title":{"rendered":"Aralar"},"content":{"rendered":"<h3> <a href=\"http:\/\/www.aralar.net\/\">Aralar<\/a> alderdikoei gogorra egin zaie etxe sartzea Eusko Legebiltzarrean: EAk ukatu egin zien talde parlamentarioa izatea, hirukoak ez zien traturik onartu lehendakaria onartzeko saioan, eta, azkenik, EHAK-k denon begi bistan utzi du Aralarrek, hasiera honetan behintzat, uste baino eragin apalagoa izango duela Eusko Legebiltzarrean, azken batean <a href=\"http:\/\/ehak.blogspot.com\/\">EHAKren<\/a> botoek erabaki baitzuten lehendakarigaiaren auzia, eta ez Aralarrenak.<\/h3>\n<dl>\n<dt>  Asko hitz egin da egun hauetan Aralarren kontu honetaz, nola galdu duen eragina parlamentuan. Izan da kargu hartu dionik ere, <a href=\"http:\/\/www.eke.org\/album\/sustrai_colina\/colina_bertsuka.jpg\/view\">Sustrai Colinak<\/a> adibidez, joan den larunbateko <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/8pe5w\">zutabean,<\/a> Berrian:<\/dt>\n<dd>Batzuk alfer-alferrik daudela konturatu dira. Minduta sumatu ditut. Hitz egiteko ala Kontxan bainatzeko gogorik gabe. Karguak-kargu, zin egitea ez baita beti nahikoa. Fin egin behar da.<\/dd>\n<\/dl>\n<p> Nik, ordea, uste dut Aralarrek izan duela eraginik Eusko Legebiltzarrean, eta oraindik ere izan dezakeela, baina jakinda alderdi handiak saiatuko direla hori ukatzen eta bera indarge uzten. Azken batean, Batasunak Anoetaraino egin badu bidaia, izan da Aralarrek horretara behartu duelako, bazekien-eta mugimendu hori egin ezean, betiko ezker abertzalearen boto asko Aralarrera joan zitezkeela. Eta Eusko Legebiltzarrean ere hasi da beste modu batean jokatzen, pragmatikoagoan, atzean Aralar duelako.<\/p>\n<p>Aralarren eragina<\/p>\n<h3>Halaber, <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/a17\/elkarrizketa_digitala.php?id=6\">Joseba Egibarrek<\/a> euskara hutsean egin zuen bere hitzaldia Gasteizen, besteak beste <a href=\"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/aintzane_ezenarro_aralar.html\">Aintzane Ezenarrok<\/a> gauza bera egin zuelako, eta EAJk ez zion utzi nahi Aralarri horren esklusiba. Eta gero, halaxe dira gauzak, Radio Euskadik behin eta berriro esan zuen Joseba Egibar izan zela bakarra bere hitzaldia euskara hutsean egiten. Horrela gertatu zen, eta Joseba Egibarrek horrela gerta zedin egin zuen.<\/h3>\n<p> Baina Aralarrek jakin behar du hori, eta, ondorioz, horren arabera jokatu. Izan ere, hitz polit asko jaso ditu sortu zenetik (baita bestelakoak ere, kalean batez ere), baina legebiltzarrean inork ez dio ezer oparituko.<\/p>\n<p>Aurkari gogorrak<\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/www.euskoalkartasuna.org\/\">EAk<\/a> garbi utzi du ez duela lehiakide gehiagorik nahi, eta ukatu egin dio talde parlamentarioa izatea.<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.ezkerbatua-izquierdaunida.org\/\">Ezker Batuarentzat<\/a> ere Aralar bidelagun deserosoa izan daiteke, zenbait aldarrikapenetan oso antzera jokatzen dute-eta. Eta hori alderdi txiki batentzat arriskutsua izan daiteke.<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.eaj-pnv.com\/index.asp\">EAJk<\/a> errespetatuko du Aralar, haren botoa nahi duen neurrian. Osterantzean, utzi egingo die besteei &#8220;lan zikina&#8221; egiten, talde parlamentarioen auzian gertatu zen bezala.<\/li>\n<li>Batasuna, ordea, izango du aurkaririk gogorrena, biak, Aralar eta Batasuna, pastel bera ari baitira jokatzen. Oraingoan, EHAK-k jokoz kanpo utzi du Aralar, eta denen begi bistan utzi, &#8220;ez duela eraginik&#8221;, zenbaitek esan duten moduan. Aurrerantzean ere, pauso guztietan aintzat hartuko du zelan indargabetu Aralar, eta hori ere logikoa da, alderdiek gorde behar izaten dute-eta beren esparrua.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Horregatik, papeleta zaila du Aralarrek, asmatu behar baitu oreka bilatzen bere printzipioen eta pragmatismoaren artean. Izan ere, askotan agertzen bada jokoz kanpo, botoemailea hasiko da pentsatzen zertarako balio duen Aralarren botoa.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.greglemond.com\/\">Greg Lemond<\/a> txirrindulariak erakutsi zigun posible dela <a href=\"http:\/\/www.letour.fr\/\">Frantziako Tourra<\/a> talde barik irabaztea. Baina horretarako jakin egin behar lasterketa irakurtzen, norberaren indarrak neurtzen, eta besteen ahuleziak baliatzen. Edo Aulestiako jendeak esango lukeen moduan, asmoz eta jakitez jokatzen, alegia, burua erabilita.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aralar alderdikoei gogorra egin zaie etxe sartzea Eusko Legebiltzarrean: EAk ukatu egin zien talde parlamentarioa izatea, hirukoak ez zien traturik onartu lehendakaria onartzeko saioan, eta, azkenik, EHAK-k denon begi bistan utzi du Aralarrek, hasiera honetan behintzat, uste baino eragin apalagoa &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/06\/27\/aralar\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1701],"class_list":["post-1381","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-saski-naski"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1381","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1381"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1381\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1381"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1381"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1381"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}