{"id":1370,"date":"2005-07-07T08:04:14","date_gmt":"2005-07-07T08:04:14","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/269"},"modified":"2005-07-07T08:04:14","modified_gmt":"2005-07-07T08:04:14","slug":"larrimina","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/07\/07\/larrimina\/","title":{"rendered":"Larrimina"},"content":{"rendered":"<h3> Atzo ospitalean egin nuen denbora dezente, bi kontrol nituen-eta Galdakaon egiteko: kardiologian lehendabizi, eta hematologian gero. Itxaron gelan sartu nintzenean, kardiologian, eseri eta irakurtzen hasi nintzen, eguneko <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/azala.php\">Berria.<\/a> Itxaron gela, beteta. Halako batean, emakume bat jarri zen nire eskuinean, hola, hola.  Irakurtzen segitu nuen, gustura. Halako batean, hasperen sakon bat. Alboko emakumea zen. Ez nion begiratu, baina iruditu zitzaidan presak janda zegoela gaixoa, noiz sartuko kontsultan, dena oso astiro zihoan eta. Handik minutugarreneko, beste hasperen bat, hori ere barru-barrutik aterea. Eta orduan, galdetu nion, \u0093zer, presaka zabiltza ala?\u0094 Eta orduan, ustegabean, andrea hitz egiten hasi zen, gelditu barik, eta bere barrua hustu zuen, denon aurrean.<\/h3>\n<p> Ez, ez daukat presarik \u0097esan zidan, gaztelaniaz, baina galiziar doinuarekin\u0097, munduko denbora guztia daukat, baina sekulako estuasuna dut hemen barruan, senarra oso gaixorik dut-eta. Estuasun hori askatzeko modu bakarra da noizbehinka hasperen luze bat egitea. Hori egiten dudanean, esan liteke lasaitu egiten naizela. Beraz, barkatu traba egin badizut; semeak ere esaten dit, zertan zabiltza ama, denak aidean jartzen gaituzu hasperen horiekin.<\/p>\n<p>Larriminak jota nago<\/p>\n<p>Gaur bakarrik etorri naiz, analisi batzuen emaitzak jasotzera. Gure senarrak denetik du, bihotza gaizki, gibela, tentsioa\u0085 eta baita eskizofrenia ere. Nik uste dut diabetesa baino ez duela falta gizajoak. Ermuan bizi gara, baina zaharretxe batean sartu dugu, Durangon, bestela hil egingo ninduen-eta, eskizofreniak jota. Jo egin nahi izaten nau, eta sekulako itsusikeriak esaten dizkit, gizajoak, baina eskizofreniak eraman du horretara. Aurreko batean, bera garbitzen eta orrazten ari nintzela, esan zidan: \u0093Ez zaitut bat ere maite!\u0094. Eta nik erantzun orduan: \u0093Bada nik, bai, asko maite zaitut!\u0094, eta besarkatu egin nuen\u0085 Ez dakit, baina, ezer geratzen zaion nire hitzetatik.<\/p>\n<h3>Gizon onik bada, bera izan da bat, baina eskizofreniak jo zuenetik, lotu behar izan dugu, bestela edozer egiteko gai zen. Ez dakizu zein gogorra den zure senarra ohera lotu behar izatea. Eta 65 urte baino ez ditu, bi baino ez dizkit ateratzen niri, ez dakizu zer guapoa den oraindik. Hasi behar ginenean bizitza gozatzen, hauxe.<\/h3>\n<p> Hori dena boz goraz esan zuen, denok entzuteko moduan. Batzuetan eten egiten zitzaion jarduna, eta behin baino gehiagotan, busti egin zitzaizkion begiak. Berba egiteko premia zuen, eta askatu egin zuen barrena.<\/p>\n<p>Agur<\/p>\n<p>Orduan, erizainak nire izena esan zuen, sartzeko kontsultan. Irtendakoan, hantxe ikusi nuen jarrita, lehengo lekuan. Berarengana joan, eta bi musu eman nizkion, animoarekin batera. \u0093Eskerrik asko entzuteagatik\u0094, esan zidan, eta han geratu zen larrimina menderatu ezinik, baina apur bat lasaiago.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo ospitalean egin nuen denbora dezente, bi kontrol nituen-eta Galdakaon egiteko: kardiologian lehendabizi, eta hematologian gero. Itxaron gelan sartu nintzenean, kardiologian, eseri eta irakurtzen hasi nintzen, eguneko Berria. Itxaron gela, beteta. Halako batean, emakume bat jarri zen nire eskuinean, hola, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/07\/07\/larrimina\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[23],"class_list":["post-1370","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-minbizia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1370","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1370"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1370\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1370"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1370"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1370"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}