{"id":1360,"date":"2005-07-19T08:23:46","date_gmt":"2005-07-19T08:23:46","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/279"},"modified":"2005-07-19T08:23:46","modified_gmt":"2005-07-19T08:23:46","slug":"asteburu-ederra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/07\/19\/asteburu-ederra\/","title":{"rendered":"Asteburu ederra"},"content":{"rendered":"<p> Joan den larunbat honetan burdinola batean egin genuen lo. Hobeto esanda, lehen burdinola izan zen, baina orain moldatua dago, eta hotela da. <a href=\"http:\/\/www.hotelansotegi.com\/\">Ansotegi<\/a> du izena, eta <a href=\"http:\/\/www.learjai.com\/\">Etxebarrian<\/a> dago, Markinatik bizpahiru kilometrora. Leku polita, asteburu bat pasatzeko. Euskaldunak etxean sentituko dira Ansotegin, jabeak saiatzen baitira giro euskalduna sortzen.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/Bego-Ansotegin.jpg\" \/><br \/>\n  Ansotegi erabat birmoldatua dago, baina gordetzen du burdinolaren nortasuna. Haren arrastoak nabarmenak dira eraikinaren edozein tokitan. Hala ere, hotel modernoa da, 15 gelarekin. Gurea aipatu behar izatekotan, esango dut gela oso polita zela.<\/p>\n<h3>Ondo-ondotik, gainera, pasatzen da bidegorri bat, eta lotzen ditu Markina eta Etxebarria paseo eder askoan. Jende ugari ikusi genuen paseatzen, eta ez da harritzekoa. Guk ere oinez egin genuen Markinarako joan-etorria, herrian jaiak zirela aprobetxatuz.<\/h3>\n<p> Ederto gosaldu genuen igande goizean, baina larunbatean ez ginen hain gustura irten afaritik: lehen hiru platerak oso onak izan ziren, baina okela eta postrea\u0085 ez hain onak.<\/p>\n<p>Eragozpenak<\/p>\n<p>Beste eragozpena aurkituko duzue hotelaren webgunean: flash mordoa du, baina nekagarria da, eta bat ere eraginkorra ez erreserbak egiteko. Aspertu ginenean batetik bestera ibiltzen, ezin erreserba eginik, telefonoz deitu genuen, eta kito.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan den larunbat honetan burdinola batean egin genuen lo. Hobeto esanda, lehen burdinola izan zen, baina orain moldatua dago, eta hotela da. Ansotegi du izena, eta Etxebarrian dago, Markinatik bizpahiru kilometrora. Leku polita, asteburu bat pasatzeko. Euskaldunak etxean sentituko dira &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/07\/19\/asteburu-ederra\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1701],"class_list":["post-1360","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-saski-naski"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1360","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1360"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1360\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1360"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1360"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1360"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}