{"id":1359,"date":"2005-07-20T07:47:52","date_gmt":"2005-07-20T07:47:52","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/280"},"modified":"2005-07-20T07:47:52","modified_gmt":"2005-07-20T07:47:52","slug":"onati","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/07\/20\/onati\/","title":{"rendered":"O\u00f1ati"},"content":{"rendered":"<h3> Atzo &#8220;O\u00f1atin&#8221;:http:\/\/www.oinati.org\/pub\/eusk\/index.php izan nintzen, Arrasate Argitan taldeak liburu bat aurkeztu baitzuen, bikaina, O\u00f1atiren gainean. Argazki liburua da, 192 orrialdekoa, argazki zoragarriak ditu, baina ez hori bakarrik, izan ere, bost artikulu ere badakar liburuak, zein baino zein politagoa. Sinatzaileak dira <strong>Idoia Etxeberria, Kirmen Uribe, Juan Luis Arsuaga, Miquel Desclot, Alexandre de la Cerda<\/strong> eta <strong>William Douglas.<\/strong>  Eta horietaz gain, liburuak hainbat aipamen jasotzen ditu Euskal Herriaren gainekoak, historian nor izan den jendeak eginak, denak bost hizkuntzatan, liburu osoa bost hizkuntzatan egina baita. Azken emaitza izugarri gustatu zait. Uste dut o\u00f1atiarrak pozik egon daitezkeela, orain edonon erakusteko moduan daude-eta beren herri ederra.<\/h3>\n<p> Hala ere, liburuak badu baina bat, nire iritzian behintzat: testuak agertzen dira ez beltzean, baizik eta beltzaren matiz batean, gris tankeran, eta horrek nabarmen oztopatzen du irakurketa. Pena da, zeren testuak onak dira, baina jende askok ez ditu irakurriko, letraren tamaina txikia denean nekagarria delako, oso, testu horiek kolore grisean irakurtzea.<\/p>\n<h3>Baina<\/h3>\n<p> Aurkezpena bera oso ondo egon zen, nahiz eta hasieran bero handia pasatu genuen. Jende asko zegoen han. Sartu baino ez <strong>Antonio Murillo<\/strong> agurtu genuen, nire ikasle ohia. Berak eman zigun ale bana Begori eta bioi. <strong>German Barrena<\/strong> ere agurtu genuen, Gertu moldiztegiko nagusia eta aspaldiko laguna. Baita <strong>Jose Felix Diaz de Tuesta<\/strong> laguna, proiektu honen arimetako bat eta zeremonia maisua.<\/p>\n<p>Aurkezpena<\/p>\n<p>Barrurago, <strong>Idoia Etxeberria<\/strong> agurtu genuen, Berriako kazetari fina, eta liburuko testu bateko egilea. Geroago, <strong>Andoni Salamero<\/strong> irakasle zumarragatarrak aho bete hortz utzi gintuen denok, irakurri zuenean Idoiaren testua, oso modu adierazgarrian eta bizian irakurri ere. Entzuten ari ginela, <strong>Pello Zabala<\/strong> ikusi genuen, bera ere arreta handiz jarraitzen aurkezpenak. Haien ondoan, **I\u00f1aki Mendiguren<strong> eta <\/strong>Sarah Turtle<strong> senar-emazte itzultzaileak. <\/strong>Jerardo Elortza<strong> ere han zen, adi-adi entzuten. Baita <\/strong>Jose Mari Era\u00f1a, <strong>gure aspaldiko laguna. Eta argazkilari moduan, <\/strong>Gotzone Elu** lagun hondarribitarra. Musika ere, soka laukote batek jo zuen, dotore.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo &#8220;O\u00f1atin&#8221;:http:\/\/www.oinati.org\/pub\/eusk\/index.php izan nintzen, Arrasate Argitan taldeak liburu bat aurkeztu baitzuen, bikaina, O\u00f1atiren gainean. Argazki liburua da, 192 orrialdekoa, argazki zoragarriak ditu, baina ez hori bakarrik, izan ere, bost artikulu ere badakar liburuak, zein baino zein politagoa. Sinatzaileak dira Idoia &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/07\/20\/onati\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[98],"class_list":["post-1359","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-liburuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1359","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1359"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1359\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1359"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1359"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1359"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}