{"id":1345,"date":"2005-08-31T00:07:13","date_gmt":"2005-08-31T00:07:13","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/294"},"modified":"2005-08-31T00:07:13","modified_gmt":"2005-08-31T00:07:13","slug":"hiritar-kazetaritza-gurean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/08\/31\/hiritar-kazetaritza-gurean\/","title":{"rendered":"Hiritar kazetaritza gurean"},"content":{"rendered":"<h3> Oraindik ezin orokorrean hitz egin, baina teknologia digitala gero eta berriemaile gehiago ari da sortzen gure artean. Atzo oso garbi ikusi nuen <a href=\"http:\/\/www.cnn.com\/\">CNN<\/a> telebistan, <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/afbxm\">Katrina<\/a> urakana zela eta, jende askok argazkiak eta bideoak bidali baitzituen, bakoitza bere inguruaren lekuko. Baina gure artean?<\/h3>\n<p>  Eta argazkiak aipatu ditugunez, gure artean ere gero eta jende gehiago ari da argazkiak bidaltzen hedabideetara. <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/azala.php\">Berriak,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.elcorreodigital.com\/vizcaya\/edicion\/portada.html\">DVk<\/a> eta beste hainbat egunkarik argitaratu egiten dituzte irakurleek bidalitako argazkiak, festak direla ateratakoak, edo oporren aitzakian.<\/p>\n<p> Baina beharbada arlo horretan <a href=\"http:\/\/www.eitb.com\/euskara\/\">ETBk<\/a> izan du arrakasta handien. <a href=\"http:\/\/www.eitb.com\/eguraldia\/default.asp?hizk=eu\">Eguraldiaren tarteak<\/a> egin du mirari hori: eguna joan eta eguna etorri, jende askok bidaltzen ditu argazkiak eguraldia@eitb.com helbidera, sari bakarraren esperoan: norberaren argazkia pantailan agertzea, egilearen izen-deiturak aipatuta. Pantailan ikusten ez duenak, gainera, aukera du argazki horiek <a href=\"http:\/\/www.eitb.com\/eguraldia\/galeria.asp?hizk=eu&amp;seleccion=7\">ETBren argazki galerian<\/a> ikusteko, Interneten.<\/p>\n<p>Eguraldia ETBn<\/p>\n<p>Hori dela eta, jende asko dabil gure artean argazki-kamera digitala aldean duela, eta prest argazkia egiteko, baldin eta txismista bat, hodei ikusgarriak, edo ilunabar dotorea ikusten badu. Aurrerago, ordea, jende hori anima liteke beste era bateko argazkiak ere bidaltzera, edo Flickr bezalako zerbitzu batean jartzera, denon ikusgai.<\/p>\n<p>Beraz, esango nuke hiritar kazetaritzaren arlo hori, argazkiena, gurean ere ari dela zabaltzen, eta irudipena dut gehiago ere zabalduko dela, zorionez.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Oraindik ezin orokorrean hitz egin, baina teknologia digitala gero eta berriemaile gehiago ari da sortzen gure artean. Atzo oso garbi ikusi nuen CNN telebistan, Katrina urakana zela eta, jende askok argazkiak eta bideoak bidali baitzituen, bakoitza bere inguruaren lekuko. Baina &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/08\/31\/hiritar-kazetaritza-gurean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[218],"class_list":["post-1345","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-komunikazioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1345","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1345"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1345\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1345"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1345"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1345"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}