{"id":1344,"date":"2005-09-01T00:03:58","date_gmt":"2005-09-01T00:03:58","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/295"},"modified":"2005-09-01T00:03:58","modified_gmt":"2005-09-01T00:03:58","slug":"udan-irakurritakoak-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/09\/01\/udan-irakurritakoak-2\/","title":{"rendered":"Udan irakurritakoak"},"content":{"rendered":"<h3> Aurtengo udan ere dezente irakurri dut, batez ere Andramari egunetik aurrera, Bego lanean hasi zenetik. Baten batek pentsa lezake ea abuztuan irakurtzea besterik egin ote dudan, izan ere, tarte horretan hamar liburu irakurtzeak asko irudi lezake, baina bai, egin dut besterik.<\/h3>\n<p>  Zenbait liburu euskaraz irakurri ditut, eta beste zenbait gaztelaniaz. Batzuk begiz jota nituen aspalditik, eta beste batzuk abuztuan bertan erosi ditut, erosi eta irakurri. Hauek dira:<\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/7fc4k\">Kearen truke.<\/a> Aritz Gorrotxategi (Alberdania). Liburuaren bukaerak galdu antzean utzi ninduen, noraezean. Irakurri ahala, berriz, gustura aritu nintzen Elizalde ikertzailearekin eta Axularren inguruko kontuak ikasten. Beste arlo batzuek, hala ere, merezi zuten lan gehiago, ikertzailearen familia esate baterako, oso modu sinplean agertzen baitzen.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Euskaraz<\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/www.pamiela.org\/\">Poxpolo kaxa bat bezala.<\/a> Patxi Zubizarreta (Pamiela). Oso gustura irakurri dut liburu hau, patxadaz irakurri ere, gozatuz. Seguruenik izango da Patxiri irakurri diodan gauzarik onena. Hamabost lan ditu barruan, bost multzotan banatuta, zein baino zein ederragoa.<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/dvl9g\">Garmendia eta zaldun beltza.<\/a> Kirmen Uribe eta Mikel Valverde (Elkar). Ondarroatik bueltan irakurri nuen, dibertimendu gisa, eta baita dibertitu ere.<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/bsbeq\">Eneko Aritzaren hilobia.<\/a> Patxi Zabaleta (Egileak argitaratua). Ez zait gustatu. Gogotsu hasi nintzen liburu hau irakurtzen, beronen bidez jakin nahi bainuen zer astakeria egin ziren Gaztelu plazan, Iru\u00f1ean, aurkitutako hilobiekin, baina laster hasi zen hustutzen nire gogoa. Pertsonaien arteko harremanetan kale egiten du Patxik, une askotan hariak ere pot egiten du, eta diskurtso  abertzaleak kutsatu egiten du historia, nekagarri egiteraino batzuetan. Amaitu dut irakurtzen, baina kostata, nahiz eta euskararen aldetik ez duen aitzakiarik.<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.erein.com\/liburuak\/libHiruahizpa.htm\">Hiru ahizpa.<\/a> Juan Kruz Igerabide (Erein). Ikaragarrikeria baten historia kontatzen du Igerabidek hemen, modu sinple baina eraginkorrean. Amen jesus batean irakurri nuen.\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/www.erein.com\/liburuak\/libMitxelena.htm\">Koldo Mitxelena.<\/a> Eugenio Ibarzabal (Erein). Liburu hau aspaldikoa da, baina nik oraintxe irakurri dut, eta hau ere, gustura. XX. mendeko pertsonaiarik garrantzitsuenetako bat izango da Mitxelena, eta liburu honek laguntzen du pertsona bera hobeto ezagutzen. Galdetzailearen zenbait galdera-tesi salbu, liburu bikaina.<\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ul>\n<p>Gaztelaniaz<\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/www.erein.com\/liburuak\/libHistoriadelaliteraturavasca.htm\">Historia de la literatura vasca.<\/a> I\u00f1aki Aldekoa (Erein). Aldekoak goren gradura eraman du euskal literaturaren azterketa liburu honetan. Hemendik aurrera liburu hau izango da erreferentzia nagusia euskal literaturaz hitz egiterakoan. Txapela kentzeko modukoa.<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/9uh4u\">Mentiras en directo.<\/a> Mariola Cubells (Pen\u00ednsula). Egileak teleberrien historia sekretua kontatu nahi digu liburu honetan, baina batez ere kontatzen digu azken urteotan zer gehiegikeria egin diren PPk kontrolatutako telebistetan (TVE, TVG, Telemadrid eta Canal 9). Kasu interesgarriak agertzen dira, asko, baina nire iritzirako beste asko falta dira.<\/li>\n<li>&#8220;Homero, Il\u00edada.&#8221;:http:\/\/www.interplanetaria.com\/ficha.php?id=iliada_homero Alessandro Baricco (Anagrama). Azkenean irakurri dut Iliada, baina gaur egun idatzitako nobela bat balitz bezala, Alessandro Bariccok bertsio berezi bat prestatu baitu, ondo idatzia eta bizia. Benetan gozatu dut berau irakurtzen.<\/li>\n<li>&#8220;El regalo de la comunicaci\u00f3n.&#8221;:http:\/\/www.anagrama-ed.es\/htdocs\/fondo\/ficha.php?filaid=2405 Sebasti\u00e0 Serrano (Anagrama). Liburu honek hitzaldi sorta bat jasotzen du, zainketa aringarrietako espezialistei emandakoa, eta bertan azpimarratzen du komunikazioaren balioa, ahozkotik kanpo: ferekak, keinuak, entzutea, etab. Oso interesgarria.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Horiek, irakurri ditudanak, baina beste batzuk leitu barik utzi ditut, asti faltagatik. Badakit hemendik aurrera, behin lanean hasita, zailagoa izango dudala irakurtzea, baina ohitura hori ere ez dut galduko, nahiz eta polikiago joan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurtengo udan ere dezente irakurri dut, batez ere Andramari egunetik aurrera, Bego lanean hasi zenetik. Baten batek pentsa lezake ea abuztuan irakurtzea besterik egin ote dudan, izan ere, tarte horretan hamar liburu irakurtzeak asko irudi lezake, baina bai, egin dut &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/09\/01\/udan-irakurritakoak-2\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[98],"class_list":["post-1344","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-liburuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1344","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1344"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1344\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1344"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1344"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1344"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}