{"id":1339,"date":"2005-09-09T09:38:30","date_gmt":"2005-09-09T09:38:30","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/300"},"modified":"2005-09-09T09:38:30","modified_gmt":"2005-09-09T09:38:30","slug":"besamotz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/09\/09\/besamotz\/","title":{"rendered":"Besamotz"},"content":{"rendered":"<h3> Zuetariko batzuk konturatuko zineten hiru bat egunean ez dudala ezer idatzi blogean. Ezin izan dut. Ezker besoa, besaburua hobeto esanda, erabat minduta nuen, eta ez nintzen gauza ez lo egiteko, ez janzteko, ez autoa gidatzeko, eta ezta idazteko ere. Orain bai, hobeto nago-eta.<\/h3>\n<p>  Joan den ostiralean kaxa bat botila ur jaso nuenean igarri nuen tarrateko txiki bat ezker besaburuan. Hala ere, nik aurrera etxeraino, bi besoak hartuta bainituen. Egunetik egunera, baina, mina areagotuz joan zen, ia besamotz geratzeraino. Egun horietan lankideek eraman behar izan naute lanera \u0097besteak beste, karrera amaierako bi proiektu nituen zuzendu beharra halabeharrez\u0097, eta han, gaitzerdi, ia geldirik egoterakoan, nahiko ondo moldatu nintzen, denbora gehiena irakurtzen, eta oharrak eskuz idazten, eskuineko eskuarekin.<\/p>\n<p> Asteazken eguerdian Arrasateko Ospitalera joan nintzen, larrialdietara, Ramon anaiak lagunduta. Han, aspaldiko lagun batek hartu gintuen, Juanra Arando mediku elorriarrak. Berak esan zidanez, ez nuen ezer hautsirik, ez eta kaltzifikaziorik ere. Tendinitis bat nuen, eta bere iritziz, onena zen infiltrazio bat egitea minduta nuen besaburuan. Eta halaxe egin ere.<\/p>\n<p>Tendinitisa<\/p>\n<p>Asteazkenean bertan, ilunabar aldera, hasi nintzen hobeto sentitzen. Eta ostegunean, atzo, ausartu egin nintzen autoa hartzera. Apur bat trakets, baina moldatu nintzen. Eta gaur, ederto egin dut lo, eta hemen nago, ordenagailuaren aurrean, aprobetxaturik Gipuzkoan jai dugula.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zuetariko batzuk konturatuko zineten hiru bat egunean ez dudala ezer idatzi blogean. Ezin izan dut. Ezker besoa, besaburua hobeto esanda, erabat minduta nuen, eta ez nintzen gauza ez lo egiteko, ez janzteko, ez autoa gidatzeko, eta ezta idazteko ere. Orain &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/09\/09\/besamotz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1701],"class_list":["post-1339","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-saski-naski"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1339","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1339"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1339\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1339"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1339"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1339"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}