{"id":1278,"date":"2005-12-05T06:45:00","date_gmt":"2005-12-05T06:45:00","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/365"},"modified":"2005-12-05T06:45:00","modified_gmt":"2005-12-05T06:45:00","slug":"orotarikoa-formatu-digitalean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/12\/05\/orotarikoa-formatu-digitalean\/","title":{"rendered":"Orotarikoa, formatu digitalean"},"content":{"rendered":"<h3> Egia da, jaun-andreak: <a href=\"http:\/\/www.edesclee.com\/Formularios\/ColeccionesEuskera.asp?idColeccion=35&amp;inicio=1\">Orotariko Euskal Hiztegia<\/a> (OEH) formatu digitalean dago oraintxe bertan, nahiz eta <a href=\"http:\/\/zaldiero.armiarma.com\/219.htm\">Ibon Sarasolak<\/a> behin eta berriro esan \u0097eta azkenengoz <a href=\"http:\/\/www.sautrela.com\/20051203\/index.html\">Sautrela<\/a> saioan, joan den larunbatean\u0097, hiru urte gehiago beharko direla \u0097OEH orain urtebete bukatu zen, berez\u0097 hiztegia formatu digitalera pasatzeko. OEH formatu digitalean dago, eta, nahi izatera, sarean ipin daiteke bost minutu baino lehenago.<\/h3>\n<p>  <strong>Digitala,<\/strong> definizioz, zenbakien bidez adierazten da. Horixe dio Ibon Sarasolaren <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/dsgn5\">Euskal Hiztegiak.<\/a> Eta nola ordenagailu guztiek zenbakiekin egiten duten lan, beraietan landutako produktuak digitalak dira. Horixe dio <a href=\"http:\/\/www.ratz.com\/\">Robin Williams<\/a> adituaren <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/9no6n\">Jargon<\/a> hiztegi teknikoak. Horrek esan nahi du ordenagailuetan gordetzen den guztia digitala dela: testu bat, argazki bat, marrazki bat, audio zati bat, bideo bat\u0085 Artikulu hau berau, Faroan argitaratu aurretik ere, nire ordenagailuan gordeta zegoela, gai digitala zen. Orobat, OEH guztia formatu digitalean dago, berau egiteko ordenagailuak erabili direlako. Nire aurretik <a href=\"http:\/\/www.eibar.org\/blogak\/luistxo\/eu\/458\">Jabi Zabalak<\/a> ere ederki azaldu zuen hori erantzun batean.<\/p>\n<p> OEH sarean ezartzea bost minutuko kontua izan daiteke. Euskaltzaindiak di-da egin lezake hori, horrela erabakiko balu. Eta erabaki zoragarria izango litzateke, geroko gerotan eta luzamendutan ibili gabe \u0097hiru urte gehiago itxaron beharra horixe baita\u0097, denon eskura ipiniko luke-eta sekulako altxorra.<\/p>\n<p>Orotarikoaren fruituak<\/p>\n<h3>Eta nola Ibon Sarasolak lan mardula egin baitu <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/9z8lt\">Zehazki<\/a> hiztegiarekin, zeina, <a href=\"http:\/\/www.erabili.com\/zer_berri\/galdezka\/1133371292\">egileak horrela esanda,<\/a> oinarritu baita Orotarikoan, hala egin dezakete beste askok altxor horretan oinarrituta. <a href=\"http:\/\/www.eibar.org\/blogak\/luistxo\/eu\/458\">Luistxo Fernandezek<\/a> dagoeneko aurreratu ditu zenbait lan ildo. Eta gero besteok, merkatuak alegia, erabakiko dugu lan horiek onak diren edo ez. Nik, adibidez, erosteko asmoa dut <em>Zehazki<\/em> hiztegia. Eta, geroago ere, prest egon naiteke beste batzuen lanak ere erosteko.<\/h3>\n<p> Adar jotze galanta izango litzateke OEH diru publikoarekin egin eta gero, lau urte behar izatea \u0097dagoeneko bat joan da, bobilis-bobilis\u0097, lau urte eta diru publiko gehiago, hori denon eskura ipintzeko. Eta are adar jotze handiagoa Euskaltzaindiak era mugatuan ipiniko balu sarean, <a href=\"http:\/\/www1.euskadi.net\/euskalterm\/indice_c.htm\">Euskalterm<\/a> dagoen bezala, hitzez hitz kontsultatzeko moduan bakarrik, horrela urteak atzeratuko bailuke, alferrik, OEHn oinarritutako ikerkuntzaren eta produktuen zabalkundea.<\/p>\n<p>Entzun, Euskaltzaindia<\/p>\n<p>Euskaltzaindiak ez du diru publiko gehiago behar, ez eta hiru urte gehiago ere, OEH sarean jartzeko bere osoan. Gaur bertan egin lezake hori. Nik ere horixe eskatzen diot.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egia da, jaun-andreak: Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) formatu digitalean dago oraintxe bertan, nahiz eta Ibon Sarasolak behin eta berriro esan \u0097eta azkenengoz Sautrela saioan, joan den larunbatean\u0097, hiru urte gehiago beharko direla \u0097OEH orain urtebete bukatu zen, berez\u0097 hiztegia formatu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2005\/12\/05\/orotarikoa-formatu-digitalean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[2093,218,98,948],"class_list":["post-1278","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-euskara","tag-komunikazioa","tag-liburuak","tag-teknologia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1278","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1278"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1278\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1278"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1278"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1278"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}