{"id":124,"date":"2012-01-24T10:46:09","date_gmt":"2012-01-24T10:46:09","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/zergatik-indultatu-sexu-erasotzaile-bat"},"modified":"2012-01-24T10:46:09","modified_gmt":"2012-01-24T10:46:09","slug":"zergatik-indultatu-sexu-erasotzaile-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2012\/01\/24\/zergatik-indultatu-sexu-erasotzaile-bat\/","title":{"rendered":"Zergatik indultatu sexu erasotzaile bat?"},"content":{"rendered":"<p>Josebaren tabernan ez dago beste berba gairik egun hauetan: zer dela-eta eman dio <a href=\"http:\/\/www.elcorreo.com\/vizcaya\/v\/20120121\/vizcaya\/indultan-futbolista-paul-abasolo-20120121.html\">Zapateroren gobernuak indultua<\/a> <a href=\"http:\/\/www.as.com\/todo-sobre\/Abasolo\/j15151\">Paul Abasolo<\/a> futbol jokalariari, eta eman ere gobernuaren azken ministro kontseiluan? Josebak nahiko lan izaten du eztabaidak moderatzen, hango ulu eta orrori eztabaida dei badakioke, behintzat. Hiruzpalau egun igarota ezbaia piztu zenetik, hiru hipotesi nagusitu dira bezeroen artean:<\/p>\n<ol>\n<li><i><b>Ma\u00f1arik<\/b><\/i> dio Sabin Etxera begiratu behar dugula, gura badugu auzia behar den moduan ulertu. Paul Abasolo horren bigarren abizenean omen dago gakoa, jokalariaren aitaitarengana eramango gintuzke-eta. Haren hitzetan, aitaita oso aberatsa da, hainbat harrobiren jabea eta enpresa askoren burua. \u201cNahi izango balu, Durango ere erosiko luke, osorik\u201d. Horrezaz gain, pertsona inportantea omen da Eusko Alderdi Jeltzalean, eta sarbide zuzena du Sabin Etxean, batez ere azken lehendakariak hartu zuenetik alderdiaren lema, biak oso lagunak dira-eta. <i>Ma\u00f1arik<\/i> dio testuinguru horretan ulertu behar dela indultua, izan daiteke-eta Zapaterok jeltzaleen buruari egindako oparia, azken honek beste kontu batzuetan eskainitako laguntzagatik.<\/li>\n<li><b>Juan Marik,<\/b> ostera, dio indultu horrekin Zapaterok erakutsi nahi izan diela epaileei-eta gaizkile horiek ere merezi dutela bigarren aukera bat, gizarteratu eta jende normala bihur dadin. Horren froga omen da indultuan esaten dela Paul Abasolok parte hartu beharko duela heziketa bereziko programa batzuetan, berriz ere ez erortzeko harri berean.<\/li>\n<li><b>Rogelioren ustez,<\/b> indultua etorri da Zapaterok puteatu nahi izan duelako Real Madril, jakina baita Zapatero Bar\u00e7aren jarraitzailea dela. Kontua da orain laupabost urte, Real Union futbol taldeak Real Madril kanporatu zuenean kopatik, Paul Abasolok gol ikusgarri bat egin zion Florentinoren taldeari. Rogelio bera Leongoa da, Zapatero bezala, eta dio horrelako jokamoldeak oso tipikoak direla paraje haietan.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Nik, egia esan, ez dakit zer esan eta zer pentsatu. Batetik, tabernako berba gaiak ez dira izaten oso jasoak. Bestetik, hedabideek ere ez diote ezelango jarraipenik egin gai honi, gutxienez jakiteko indulturaren zergatiak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Josebaren tabernan ez dago beste berba gairik egun hauetan: zer dela-eta eman dio Zapateroren gobernuak indultua Paul Abasolo futbol jokalariari, eta eman ere gobernuaren azken ministro kontseiluan? Josebak nahiko lan izaten du eztabaidak moderatzen, hango ulu eta orrori eztabaida dei &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2012\/01\/24\/zergatik-indultatu-sexu-erasotzaile-bat\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[322,320,321],"class_list":["post-124","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-abasolo","tag-indultoa","tag-sexu_erasoak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/124","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=124"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/124\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=124"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=124"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=124"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}