{"id":1237,"date":"2006-02-08T07:13:11","date_gmt":"2006-02-08T07:13:11","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/406"},"modified":"2006-02-08T07:13:11","modified_gmt":"2006-02-08T07:13:11","slug":"blogak-com","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2006\/02\/08\/blogak-com\/","title":{"rendered":"Blogak.com"},"content":{"rendered":"<p> Probatu dut <a href=\"http:\/\/www.blogak.com\/aukerak\">Blogak.com,<\/a> eta gustura geratu naiz: diseinu argia du, eta erraza da oso bertan blog bat sortzea, <a href=\"http:\/\/www.blogger.com\/start\">Blogger<\/a> plataforman bezain erraza bai, behintzat. Erreminta dezente ditu testua janzteko (letra beltzak, etzanak, loturak, etab.), eta alboko loturak Bloggerren baino errazago sor daitezke. Hala ere, badu zer hobeturik oraindik.<br \/>\n  <a href=\"http:\/\/www.blogak.com\/\">Blogak.com<\/a> izeneko bloga gustatzen zait bereziki. Bertan agertzen dira, era automatikoan, plataforma horretan argitaratzen diren blogen azken artikuluak, goian berrienak, behean zaharrenak. Zehatzago esateko, artikuluen lehen lau lerroak.<\/p>\n<h3>Modu erraza asmatu dute etiketak sortzeko, eta baita ikusteko ere. Beste horrenbeste esan daiteke blog guztietan agertzen den irudiaren gainean: gazteak ohituta daude horrelako irudiak erabiltzen <em>messenger<\/em> erabiltzerakoan, eta uste izatekoa da horrek erakarri egingo dituela, aintzat hartuta, gainera, irudiaren ordez argazki bat ere ipin daitekeela.<\/h3>\n<p> Hala ere, plataforma berriak badu zer hobeturik nire ustez. Bi kontu batez ere:<\/p>\n<p>Hobetzekoak<\/p>\n<ol>\n<li> <strong>Plantilla gutxi.<\/strong> Lau txantiloi baino ez dituzte jarri aukeratzeko. Gutxi iruditzen zait, batez ere estilo batekoak direla kontuan hartuta. Eskertzekoa litzateke 6-10 bat gehiago ipintzea.<\/li>\n<li> <strong>Testuaren kolorea.<\/strong> Nik ikusi ditudan blogetan testua ez da beltza, kolore horren trama bat baizik, %80koa, hor nonbait. Testua kolore horretan dotorea da, baina irakurgaitza. Eta horrelako blogetan testua ez bada ondo irakurtzen, akabo.<\/li>\n<li> <strong>Safarin ez dabil.<\/strong> <a href=\"http:\/\/www.mozilla.com\/firefox\/\">Firefox<\/a> nabigatzailearekin oso ondo dabil Blogak.com, baina <a href=\"http:\/\/www.apple.com\/macosx\/features\/safari\/\">Safari<\/a> erabiliz gero, mac ordenagailuen nabigatzailea, ezin da bertan idatzi eta editatu, botoi asko ez dira ikusi ere egiten-eta.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Behin Blogak.com eta <a href=\"http:\/\/www.blogari.net\/\">Blogari.net<\/a> plataformak kaleratuta, 2006an sekulako eztanda gertatuko da euskal blogosferan, orain edozeinek sor bailezake bere bloga amen jesus batean, eta euskaraz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Probatu dut Blogak.com, eta gustura geratu naiz: diseinu argia du, eta erraza da oso bertan blog bat sortzea, Blogger plataforman bezain erraza bai, behintzat. Erreminta dezente ditu testua janzteko (letra beltzak, etzanak, loturak, etab.), eta alboko loturak Bloggerren baino errazago &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2006\/02\/08\/blogak-com\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[532,91,218,948],"class_list":["post-1237","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-blogak","tag-internet","tag-komunikazioa","tag-teknologia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1237","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1237"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1237\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1237"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1237"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1237"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}