{"id":1230,"date":"2006-02-20T06:55:45","date_gmt":"2006-02-20T06:55:45","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/413"},"modified":"2006-02-20T06:55:45","modified_gmt":"2006-02-20T06:55:45","slug":"luistxo-fernandez-euskaltzain","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2006\/02\/20\/luistxo-fernandez-euskaltzain\/","title":{"rendered":"Luistxo Fernandez, euskaltzain"},"content":{"rendered":"<h3> Behin <a href=\"http:\/\/zaldiero.armiarma.com\/209.htm\">Atxaga<\/a> onartuta euskaltzain gisa, nire ustez hurrengo euskaltzaina, <a href=\"http:\/\/www.uztarria.com\/azpeitia\/ziberteka\/liburuak\/04Patxi\/\">Patxi Altuna<\/a> ordezkatuko duena, <a href=\"http:\/\/www.erabili.com\/zer_berri\/muinetik\/1111057228\/LuistxoFernandez270.jpg\">Luistxo Fernandez<\/a> izan beharko litzateke. Ados bazaude, utzi erantzun bat mezu honetan.<\/h3>\n<p>  <a href=\"http:\/\/www.euskaltzaindia.net\/\">Euskaltzaindia<\/a> odol berria sartu guran dabil akademian bertan, filologiatik harago lan egiten duen jendea. Andres Urrutiak adierazi duenez, idazleak, itzultzaileak, kazetariak eta irakasleak, besteak beste, sartu behar dira Euskaltzaindian, edo horrela ulertu diot nik, behintzat.<\/p>\n<h3>Nire ustez, Euskaltzaindiak behar du errebultsibo bat, norbait lagunduko diona egokitzen ezagueraren gizartera, paperaren morrontza utzi eta sareari zukurik handiena aterako diona, euskaldun guztiok balia gaitezen euskal akademiaren lanaz, eta uste dut Luistxo Fernandez izan daitekeela, beste batzuekin batera, errebultsibo hori.<\/h3>\n<p> <a href=\"http:\/\/zubitegia.armiarma.com\/egileak\/00040.htm\">Luistxo Fernandez<\/a> Eibarren jaio zen orain berrogei urte, eta gaur egun bertan egiten du lan, <a href=\"http:\/\/www.codesyntax.com\/\">CodeSyntax<\/a> enpresan, nahiz eta Donostian bizi den, ezkonduta eta <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/luistxo\/88527963\/\">bi seme-alabarekin.<\/a> Kazetaritza ikasi zuen EHUn, eta kazetari lanetan aritu zen <a href=\"http:\/\/www.argia.com\/\">Argian,<\/a> <em>Euskaldunon Egunkarian<\/em> eta <em>Arrasate Pressen,<\/em> oker ez banabil. Orduko uztaren zenbait ale argitaratu zituen <em>Tetris<\/em> liburuan. Bestalde, <em>Euskaldunon Egunkariak<\/em> argitaratutako lehen bi estilo liburuetan ere parte hartu zuen.<\/p>\n<p>Zergatik Luistxo<\/p>\n<p>Idazle moduan ere, utzi digu perla bat, <em>Kontaktua,<\/em> Elkar argitaletxeak kaleratua. Eta saiakeran, <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/afokq\">Etxepare porno<\/a> da bere lanik deigarriena, non aztertzen baititu euskararen arrastoak Interneten.<\/p>\n<p>Eta justu alor horretan, Interneten, <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/luistxo\/97906272\/\">Luistxo Fernandezek<\/a> sekulako lana egin du, eta itzelezko aupada eman dio euskarari sarean.<\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/www.eibar.org\/zerrenda\">Eibartarrak posta zerrenda.<\/a> Berak sortu zuen, konpainia onean beti, Eibartarrak posta zerrenda, eta hor jarri zituen lanean ehunetik gora lagun, ez denak eibartarrak, posta elektronikoari txinpartak ateratzen.<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.aurki.com\/jarioa\/\">Aurki.<\/a> Hemen ere, lagun onak zituela, euskarazko lehen bilatzailea sortu zuen, doan, Eusko Jaurlaritza dirua parrastaka xahutzen ari zen bitartean Microsoften ez beste inoren mesedetan.<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/\">Sustatu.<\/a> Luistxo Fernandez izan zen Sustatu.com euskarazko lehen blogaren bultzatzailerik sutsuena, eta ni naiz horren lekuko.<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.blogak.com\/\">Blogak.com.<\/a> Bere lankideekin batera, plataforma hori sortu berri du, nahi duenak sor dezan blog bat euskaraz.<\/li>\n<\/ul>\n<h3>Nik Internetez dakidan gehiena Luistxo Fernandezi zor diot. Eta zorte itzela izan dut, batez ere Sustaturen inguruan, berarekin batera lan egiteko. Berak erakutsi zigun nola erabili posta zerrenda, baita blogak eta bestelako programak ere. Eta aldi horretan deskubritu dut Luistxok sekulako trebezia duela irakasteko, eta taldeak suspertzeko. Bere inguruan sortu da euskarazko blogosfera, eta inork baino jende gehiago animatu du blogari izatera.<\/h3>\n<p> Maite dut <a href=\"http:\/\/zaldiero.armiarma.com\/071.htm\">Anjel Lertxundi,<\/a> eta maite dut <a href=\"http:\/\/www.erein.com\/egillanda.htm\">Mariasun Landa.<\/a> Baina uste dut garaia dela Euskaltzaindia jabe dadin zer estrategia diren egokienak Internet euskararen mesedetan erabiltzeko. Horregatik ausartu naiz Luistxo Fernandez proposatzera. Sarelariok (eskerrik asko, <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/8eu83\">Andu),<\/a> ados bazaudete proposamen honekin, utzi erantzun bat mezu honetan, eta adierazi garbi zuen iritzia.<\/p>\n<p>Beste hautagaiak<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Behin Atxaga onartuta euskaltzain gisa, nire ustez hurrengo euskaltzaina, Patxi Altuna ordezkatuko duena, Luistxo Fernandez izan beharko litzateke. Ados bazaude, utzi erantzun bat mezu honetan. Euskaltzaindia odol berria sartu guran dabil akademian bertan, filologiatik harago lan egiten duen jendea. Andres &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2006\/02\/20\/luistxo-fernandez-euskaltzain\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[2093,91,218,948],"class_list":["post-1230","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-euskara","tag-internet","tag-komunikazioa","tag-teknologia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1230","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1230"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1230\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1230"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1230"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1230"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}