{"id":1156,"date":"2006-06-26T07:05:22","date_gmt":"2006-06-26T07:05:22","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/487"},"modified":"2006-06-26T07:05:22","modified_gmt":"2006-06-26T07:05:22","slug":"aitormena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2006\/06\/26\/aitormena\/","title":{"rendered":"Aitormena"},"content":{"rendered":"<h3> Aste batzuk lehenago esan zioten minbizia zuela barrabil batean. <a href=\"http:\/\/www.clarian.org\/\">Indianapolisko Unibertsitate Ospitalean<\/a> zegoela, hantxe egingo zioten-eta ebakuntza buruan, hango onkologo batekin elkartu zen, prestatzeko bai ebakuntza eta baita ondorengo tratamendua ere. Hizketan ari zirela, bat batean medikuak galdetu omen zion aurretik dopinik hartu ote zuen. Ez hotz ez motz, txirrindulariak baietz erantzun: \u0093EPO hartu dut, hazkunderako hormonak, kortisona, esteroideak eta testosterona\u0094. Gaixoa <a href=\"http:\/\/www.lancearmstrong.com\/\">Lance Armstrong<\/a> omen zen, eta kontu hau orain egun gutxi atera dute <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/ff3yf\">Le Monde<\/a> eta &#8220;El Pa\u00eds&#8221;:http:\/\/www.elpais.es\/articulo\/deportes\/Armstrong\/admitio\/1996\/haberse\/dopado\/cancer\/Le\/Monde\/elppordep\/20060623elpepudep_5\/Tes\/ egunkariek. Niretzat, sinesgarritun osoa du pasarte horrek.<\/h3>\n<p>  Minbizia izan duenak badaki medikuaren aurrean jartzerakoan, hor ez dagoela gezurrik esaterik. Gordina izan arren, egia esan beharra dago, esandakoek erabat baldintza bailezake ondorengo tratamendua. Eta, nik dakidala, inork ez du nahi izaten okerreko tratamendua jasotzerik gezurra esatearren.<\/p>\n<p>Miresten dut Lance Armstrong minbiziari aurre egiteko erakutsi zuen adoreagatik. Hala ere, sinestuta nago bai bera eta bai tropel guztia dopinaren eraginpean ibili direla, nola dabiltzan NBAko jokalari erraldoi horiek eta, oro har, kirol elitean dabiltzanak, edozein kirol elitetan. Ikusleok ikuskizuna nahi dugu, antolatzaileek telebistaren erretiluan zerbitzatzen digute, eta kirolariak prestatu egiten dira guk eskatzen dugun maila ematen, horretarako edozer gauza hartu behar baldin badute ere. Negozioa oso handia da, eta berorren inguruan sorturiko gezurra ere bai.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aste batzuk lehenago esan zioten minbizia zuela barrabil batean. Indianapolisko Unibertsitate Ospitalean zegoela, hantxe egingo zioten-eta ebakuntza buruan, hango onkologo batekin elkartu zen, prestatzeko bai ebakuntza eta baita ondorengo tratamendua ere. Hizketan ari zirela, bat batean medikuak galdetu omen zion &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2006\/06\/26\/aitormena\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1701],"class_list":["post-1156","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-saski-naski"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1156","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1156"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1156\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1156"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1156"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1156"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}