{"id":115,"date":"2012-02-20T08:00:23","date_gmt":"2012-02-20T08:00:23","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/zelan-prestatu-ted-aurkezpen-bat"},"modified":"2012-02-20T08:00:23","modified_gmt":"2012-02-20T08:00:23","slug":"zelan-prestatu-ted-aurkezpen-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2012\/02\/20\/zelan-prestatu-ted-aurkezpen-bat\/","title":{"rendered":"Zelan prestatu TED aurkezpen bat"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/justcreative.com\/2011\/04\/27\/building-a-personal-brand\/\">Jacob Cass<\/a> diseinatzailea da, Australian jaioa orain 24 urte, eta proposatu ziotenean hitzaldi bat ematea <a href=\"http:\/\/www.ted.com\/\">TED<\/a> saioetan, buru-belarri murgildu zen aurkezpena prestatzen, TED konferentziak hots handikoak baitira mundu osoan, bertan aurkezten baitira \u201czabaltzea merezi duten ideiak\u201d, gehienak teknologia, entretenimendua eta diseinuaren inguruan.<\/p>\n<p>Gure zorionerako, Jacob Cass-ek azaldu egin digu zelan prestatu zuen aurkezpena:<\/p>\n<ol>\n<li><b>Aurkezpenean zentratu zen,<\/b> gauza inportante asko gerorako utzita. Hamar bat bideo ikusi zituen TED aurkezpenetan grabatutakoak. Ikertu egin zuen zelan prestatu TED hitzaldi bat, eta landu hitz egiteko trebetasunak.<\/li>\n<li><b>Eskema bat idatzi zuen<\/b> zertaz nahi zuen hitz egin, eta hortik 10 orrialdeko testua garatu.<\/li>\n<li><b>Diapositiba sorta bat prestatu zuen<\/b> testuan oinarrituta, hau albo batera utzita, eta esan beharrekoa buruz esateko moduan.<\/li>\n<li><b>Sei aldiz probatu zuen hitzaldia, <\/b>denbora kontrolatuta, TED hitzaldiek 16-18 minutu irauten du-eta. Halaber, laburbildu zuen esan beharrekoa diapositiba besteko puntutan.<\/li>\n<li><b>Hitzaldia iritsi baino hiru egun lehenago, <\/b>egun erdi hartu zuen jai lanean, hitzaldia praktikatzeko. Horri esker, sei aldiz gehiago probatu zuen hitzaldia, eta berau fintzen joan zen.<\/li>\n<li><b>Bezperan, <\/b>diapositibak amaitu eta bidali egin zituen TED erakundera, haiek izan zitzaten. Hegazkina hartu eta Pittsburgh-era joan zen ordenagailu eta guzti, eta hoteleko gelan segitu zuen hitzaldia praktikatzen. Ondoren, lotara.<\/li>\n<li><b>Bi orduz behin esnatu zen,<\/b> urduri, pentsaturik iratzargailua ez zebilela. Ordua jotakoan jaiki eta beste behin praktikatu zuen hitzaldia, konferentziara abiatu aurretik.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Lekukotasun honekin Jacob Cass-ek garbi erakutsi digu horrelako aurkezpen bat egitea ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula. Azken emaitza ez zidan iruditu beste mundukoa zela, baina bai prestatze-lana.<\/p>\n<p>Bide batez, Jacob Cass-ek webgune oso interesgarria dauka, eta bertan informazio ugari eta ona aurki daiteke diseinuaren gainean: tipografia, weberako diseinua, kostuak, markak, etab. Horren gainetik, web horrek aukera ematen du aztertzeko diseinatzaile australiarrak zelan darabiltzan sare sozialak bere lana hedatu eta bezeroak irabazteko.<\/p>\n<p>Bere webguneaz gain, Jacob Cass-ek beste bi web kudeatzen ditu, biak ere interesgarriak oso:<\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/logooftheday.com\/\">Logo of the day.<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/logodesignerblog.com\/\">Logo Designer Blog.<\/a><\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jacob Cass diseinatzailea da, Australian jaioa orain 24 urte, eta proposatu ziotenean hitzaldi bat ematea TED saioetan, buru-belarri murgildu zen aurkezpena prestatzen, TED konferentziak hots handikoak baitira mundu osoan, bertan aurkezten baitira \u201czabaltzea merezi duten ideiak\u201d, gehienak teknologia, entretenimendua eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2012\/02\/20\/zelan-prestatu-ted-aurkezpen-bat\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[147,301,142],"class_list":["post-115","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-aurkezpenak","tag-cass","tag-ted"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/115","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=115"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/115\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=115"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=115"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=115"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}